Haz clik en VER VERSIÓN WEB y podrás ver en tu movil, todo el contenido del blog.
#RuperArKo
2025/04/07.
Herriguneko hainbat aparkaleku margotuko dira astean. Anbulatorio atzealdeko aparkalekua eta jarraian egokitu den disuasio aparkalekua margotzen goizean hasi dira. Ondorioz, ezin da Osasun etxe ondoko aparkalekura sartu. Lanak gaur-bihar bitarte egingo dira. Anbulatorio atzealdeko aparkalekua ezingo da erabili bihar arratsalde-ilunkarara arte.
Bidebarrieta kalean ere margotze lanak egingo dira asteazkenean eta baterian dauden aparkaleku batzuen norabidea aldatu egingo da. Konkretuki, Errementari plaza pasa eta kalearen amaierara bitartean, Bellotza-Kuttun denden paretik aurrera. Tarte horretan aparkalekuak baterian daude, eta hala mantenduko da, baina norabidea aldatuta, autoak ipurdiz sartzeko. Bizikletan doazenen segurtasuna bermatu nahi da horrela, ibilgailuak aurrera aterako direlako eta ez atzeraka, egun irteten diren bezala.
Bidebarrieta kaleko hainbat aparkalekuren margotze lanok asteazkenean egingo dira, aurrez gunea seinaleztatu da, aparkalekuak libre utzi daitezen.
Iturria: Oñati Irratia
2025/04/07.
GI-2630 errepide nagusia trafikorako moztuta egongo da, 13:15etatik tropela pasa arte
Beasainen hasi eta Markina-Xemeinen bukatuko den Itzuliaren laugarren etapak hainbat kilometro egingo ditu herriko errepide nagusitik, ondorioz, bidea, trafikorako itxita egongo da, hiru ordu laurden inguru. Txirrindularien tropela Udanatik behera etorriko da, Elorregin, Arrasaterantz hartzeko. Ibilbidea GI-2630 errepide nagusitik egingo dute baina honekin lotura duten bide txikiagotan ere eragina izango du; errepidea 13:15etan itxiko da eta lasterketa pasatu ahala irekitzen joango da.
Bide mozketak lanerako irteera-sarrera ordutegiarekin bat egingo du eta ibilgailuen joan-etorria normaltzeko denbora beharko da. Udaltzainak trafikoa erregulatzen egongo dira gune konplexuenetan baina denbora beharko da, esan bezala, egoera guztiz normaldu bitartean. Horregatik, pazientzia eskatu da.
Osteguneko trafiko intzidentzia honen berri herriko enpresa eta zerbitzu arduradunei jakinarazi zaie, arazo gutxien eragiteko moduan antolatu daitezen.
Iturria: Oñati Irratia
Defunciones de Oñati y Oñatiarras desde el año 2010.
2005/04/13.
12:30.
Gaztelekun.
KONTZERTUA.
Ines Osinaga euskal musikariaren proiektu pertsonalena (eta kolektiboena) da itsasoa da bide bakarra.
Kalejirak eta batá danborrak, panderetak, kubatar sona eta beat elektronikoak, irrintziak eta regetoia, latin jazza eta guajira-sustraiak, erritmo afroa eta koplak izango ditugu entzungai.
Oñatiko Blues Elkartea da jaialdiaren antolatzailea. Duela urtebete sortu zuten elkartea eta urri-azaroan ekin zioten jaialdiari forma emateari. Aker tabernan egin izan dituzte saio batzuk aurretik, baina hilaren 25erako eta 26rako antolatutako formatuan lehen aldia izango da; errealitate bihurtutako ametsa dela diote. 106 bazkide dira egun elkartean.
Amerikako Estatu Batuetako hegoaldeko komunitate afro-amerikarretan sortutako musika-generoa munduan zehar hedatu da: Europan eta espainiar estatuan badira taldeak, baita Euskal Herrian ere, eta berriak sortzen ari dira, gainera. Jaialdiei dagokienez ere, bada mugimendua.
Oñatiko Blues Elkartea
El género musical surgido en las comunidades afro-americanas del sur de los Estados Unidos de América se ha extendido por el mundo: hay grupos en Europa y en el Estado español, incluso en el País Vasco, y están surgiendo nuevos. En cuanto a festivales, también hay movimiento.
![]() |
![]() |
Arg:minube.com. |
MAIATZA / MAYO 2025.
EKAINA / JUNIO 2025.
UZTAILA / JULIO 2025.
ABUZTUA / AGOSTO 2025.
IRAILA / SEPTIEMBRE 2025.
URRIA / OCTUBRE 2025.
AZAROA / NOVIEMBRE 2025.
ABENDUA / DICIEMBRE 2025.
AUZOAK BIZIRIK......HERRIA BIZIRIK.
OLABARTA..............Maiatzak 1,2,3,4.
SAN MIEL TXIKI......Maiatzak 9,10, 11.
ERREKALDE...........Maiatzak 23,24,25.
MURGIXA............... Maiatzak 30,31.Ekainak 1.
OLAKUA..................Ekainak 6,7,8.
ARAOTZ..................Ekainak 14,15.
ZUBILLAGA.............Ekainak 27,28,29.
GARAGALTZA.........Ekainak 28,29.
TORREAUZO...........Ekainak 28,29.
KOIXKAR.................Ekainak 29.
TRIANA....................Uztailak 11,12,13.
MADALENA.............Uztailak 18,19,20.
SANTA MARINA......Uztailak 25,26,27.
SAN LORENTZO.....Abuztuak 1,2,3.
LEZESARRI.............Abuztuak 1,2,3.
LARRAÑA................Abuztuak 9,10.
URREXOLA.............Abuztuak 15, 16.
BIDEBARRIETA.......Abuztuak 29,30,31.
ATZEKO KALE........Irailak 5,6,7.
ARANTZAZU..........Irailak 5,6,7,9.
SAN MARTIN.........Irailak 12,13.
ZAÑARTU..............Irailak 14.
URIBARRI..............Azaroak 28,29,30.
BEREZAO .............Abenduak 12,13,14.