Buscar este blog

jueves, 31 de mayo de 2018

Amaitu dira Udanako errepidearen konponketa lanak.

2018/05/31.


Semaforoa kendu da eta baita txirrindulari eta garraio bereziko ibilgailuei jarritako debekuak ere
  Bi hilabete eta erdiz luzatu dira Udanako errepidearen zati bat konpontzeko lanak. Bitartean, trafikoa semaforo bidez erregulatu zen. Konkretuki, GI-2630 errepideko 9 eta 10. kilometro puntuen artean egin dira lanok, errepide zati batek behera egin baitzuen. Azpiko lurra galduta, errepide zatia jausi egin zen, zuloa sortuz. Kaltetutako errepide zatian ezponda egonkortzeko 45 metroko eskoilera eta terraplena  eraiki dira.
  Lanak, errepidea itxi gabe egin dira baina tarte batean errail bakarra utzita. Horregatik, ibilgailuen trafikoa mugatu zen eta pisu, zabalera edota luzera bereziko kamioiei bidea debekatu zitzaien. Baita txirrindulariei ere, nahiz eta askok mendatean gora eta behera ibiltzen jarraitu zuten. Lanak bukatuta debeku guztiak jaso dira.
  Asteartean margotu zen konpondutako errepide zatia eta semaforoa kendu zen. Atzo azken materialak erretiratzea soilik geratzen zen. Sasoi eraikuntza enpresak egin ditu konpontze lanok, 209.000 €ko aurrekontuaz
Iturria: Oñati Irratia

Jerardo Elortzaren omenezko aste kulturala.

Jerardo Elortzaren omenezko aste kulturala, charla

J-Elortzari-omenaldia_azala.jpg
HITZALDIA
Kultur Etxian, 2018-06-01etik 08ra 
Egunero: 18:00 - 20:00 
Inauguraziñua ekaiñaren 1ian 18:00etan izango da. Luntxa egongo da.
  • Hitzaldixa Jerardo Elortza 'Egille', 
    2018-06-04 (astelehena)
Santa Ana, antzokixan, 19:00
Hizlarixa: Juan Martin Elexpuru 
Juan Martin Elexpuruk Jerardo Elortzaren bizitza kultural eta akademikuaz jardungo dau.
Aurretik. Idoia Etxeberriak gertatutako bideo biografiko bat ikusiko dogu eta Paulo Anduaga aita agustiñuak euren komunidadiaren eta Jerardo Elortzaren arteko harremanen barri emungo dau.
  • Mahai-ingurua, 
    2018-06-06 (eguaztena
    )
Kultur Etxian, 19:00
Moderatzaillia: Luxio Ugarte 
1965-1980 urte inguruko Oñatiko kultur bizitzaren berpizkundia garaiko lekukuen eskutik. Jerardo Elortza. Euxebi Osa (Ikastolia), Carmenchu Balzategui(Oñatz alkartia), Juantxo Madariaga (Udal liburutegiko batzordia).
Moderatzaillia: Luxio Ugarte.
  • Filmen emunaldixa, 
    2018-06-07 (eguena)
Kultur Etxian, 19:00
Aurkezlia: Agustin Goenaga
Jerardo Elortzak parte hartutako filmak ikusgai izango dira, Kepa Elortzaren sarreriarekin eta Agustin Goenagak aurkeztuta:
• Gabon dut Anuntzio (1999)
• Liñugintza (1974)
• Aita Lasa, artzainen artzain (1981)
• Lope de Agirre (1983)
  • Omenaldixa, 
    2018-06-09 (zapatua)
Santa Ana antzokixan, 12:00
Aurkezlea: Olatz Osa
Ospakizunak hainbat atal izango dittu: alkatiaren berbak, poesia-errezitaziñua, bertsuak, proiekziñuak, kantuak, atxikimenduak...eta, tartian, jadanik gurekin eztagozen ekintzaille batzuk be gogoratuko dittugu.

Omenaldixaren ostian bazkarixa izango da Etxe-Aundi jatetxian.

Conocer los reptiles y anfibios del parque natural Aizkorri-Aratz ..

Recorrido para conocer los reptiles y anfibios del parque natural Aizkorri-Aratz en Arantzazu

La Red de Parketxes de Gipuzkoa ha organizado diferentes itinerarios en todos los Parques Naturales de Gipuzkoa para conocer los reptiles y anfibios de nuestro entorno. La última salida será el próximo domingo, 3 de junio a las 10:00 de la mañana en el Parketxe de Arantzazu.

Sugandila

Chester - Oñatiko jendea Maite Carnicero Zubero.....217


Maite Carnicero Zubero

La imagen puede contener: una persona, sentada y texto

miércoles, 30 de mayo de 2018

Jerardo Elortza.

30/05/2018.

Jerardo Elortza euskaltzale eta historiazaleari omenaldia ostiraletik aurrera!

Reconeixement a Jerardo Elortza per la recopilació i difusió del patrimoni cultural i oral i dialectal basc! 

¡ Reconocimiento a Jerardo Elortza por la recopilación y difusión de nuestro patrimonio cultural y oral y 
dialectal vasco!

ESKERRIK ASKO, JERARDO!
https://ahotsak.eus/onati/hizlariak/jerardo-elortza-egana/




La imagen puede contener: una persona, sonriendo, barba y gafas

JERARDO ELORTZA, IDAZLEA.

NdeG.

"Herriko toki, pasarte eta pertsonen inguruko lana jasotzea oso gustuko izan dut betidanik"

Hizkuntzan, etnografian, ondarean eta beste zenbait esparrutan. Herriko kulturaren alde egin duen lanagatik omenaldia jasoko du Jerardo Elortza oñatiarrak
ANABEL DOMINGUEZ - Miércoles, 30 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 09:35h
Jerardo Elortza, idazlea.
Jerardo Elortza, idazlea.



Oñati. Euskaltzale eta historiazale amorratua. Herriari buruz ikertutakoa herrian bertan zabaltzeaz arduratzen dena. Gertukoa. Beti lagun-tzeko prest. Gauza asko esan daitezke Jerardo Elortza (1944) oñatiarraren gainean. Beraz, egindako lanagatik aitortza egingo zaio ekainaren 1etik 9ra arte herritar talde batek antolatutako Kultur astearen baitan (ostiralean erakusketa zabalduko da kultur etxean). Elortzak bere etxeko ateak zabaldu dizkio egunkari honi. Liburu artean aurkitu dugu elkarrizketa honen protagonista. Beti irribarre batekin ahoan.
Omenaldia egingo dizute zure herrian. Nola jaso zenuen berria?
Jakin nuenean ezustekoa eta, aldi berean, sustoa (barrea) hartu nuen. Izan ere, egun bateko jardunaldiaren ordez, aste osoko programa prestatu dute. Eskerrak ere eurentzako.
Antolatutako Kultur astearen eskutik, 60-70 hamarkadetan Oñatin bizi izan zen euskal eta kultur berpizkundearen eragileak Jerardo dago euren artean ere gogoan izango dira. Zer nolako oroitzapenak dituzu urte horietaz?
Garai hartan Oñatz Kultura Elkartea sortu zen, esaterako. Herriko neska-mutilak harremanetan jartzeko bide bat izan zen hura. Baina ez zen hori bakarrik. Aldizkari bat atera zen eta antzerki taldeak ere jarri ziren martxan, bat euskaraz eta beste bat gazteleraz. Halaber, ikastola orduan hasi zen indarra hartzen, udal liburutegiko batzordeak bere bidea egin zuen Urte haietan mundu osoan aldaketak gertatzen ari ziren eta Oñati ez zen salbuespen bat. Bi-hiru urte, agian frankismoaren ondarretako urte gogorrenak, kanpoan eman nituen;1970ean soldadutzara joan nintzen, Marinara hain zuen, eta Alemanian ere egon nintzen tesina bukatzen (Alemaniar filolologia ikasi zuen).
Nolakoa zen euskararen egoera?
Auzoetan euskararen presentzia handiagoa zen. Erdigunean, aldiz, mutilen artean bai, baina neskek erderara jotzen zuten. Ikasketak gazteleraz ziren, euskaraz zerbait ikasten zen baina ez gehiegi;beraz, gure kabuz ibiltzen ginen. Gaztetan, Saturraraneko Seminarioan Gipuzkoako beste herri askotako ikasleekin egin nuen topo eta han gehiago entzuten zen euskara. Donostiara joan nin-tzenean (hango Seminarioan zazpi urte egin zituen Elortzak) bizpahiru irakasle militante izan nituen, Juan Mari Lekuona eta Antton Garro.
70. hamarkadan Oñatin agerkariak kaleratzen hasi zineten.
Lehenengoa 1971n argitaratu zen. Ekimen hori Felix Ugartek bultzatu zuen eta lehen aleak gazteleraz ziren, Boletín de la Biblioteca Municipal de Oñati izenburupean. Bi urte geroago, Oñatiko Liburutegiko Agerkaria zen aldizkari txiki horren izen ofiziala. Herriko etnografia eta demografia zuten ardatz artikulu haiek, beste ba-tzuen artean. Horrez gain, garai hartan lehen filmak grabatzen hasi ginen: lihogintzaren gainekoa Zubillagan eta Corpusei buruzkoa. 1982an, ordea, Oñatiko historia eta arte bilduma liburua kaleratu genuen eta hori herria ezagutzeko aukera on bat zen.
Irakaskuntza ogibidea izateaz aparte, historian, ondarean eta beste esparrutan murgildu zara.
Herria bere osotasunean aztertu dut. Pertsona, toki edo pasarteen inguruko informazioa eta lana jasotzea oso gustuko dut. Bestalde, talde askotan ibili izan naiz (Kapirixo, Laixan, Artixa...) eta hori pozgarria da. Kontzejupetik aldizkarian publikatzen ditudan an-tzinako argazkiak herria hobetu ezagutzeko baliagarri dira.
Nolakoa da edozein egun Jerardo Elortzaren bizitzan?
(Barre). Erretiroa hartu nuenetik gauza gehiago egin beharko nituzke: kirola, paseatu.... Baina beti ditut konpromisoak. Lagunek ezetz esaten ikasi behar dudala esaten didate. Ez da erraza. Dena den, astean zehar etxeko lanekin nahiko lan dut eta ondo etortzen dira burua apur bat arintzeko. Aldizkariak, egunkariak, historiako liburuak, saiakerak... irakurtzen ditut.
Mikel Biain alkateak artxibo ibiltari moduan definitu zaitu.
(Irribarrea). Herriko gauzekin ibiliz, jende asko etortzen da niregana galderak egitera, horien artean, ikasle asko. Eskualdeko herriak nahiko aztertu ditut, Arrasate, Bergara , eta Euskal Herriko beste hainbat toki ere. Bestalde, Udalak aterako duen bilduma Jerardo Elortza izena izango duena sorpresa izan da.
Zer proiektu duzu esku artean?
Euskararekin zer harreman izan dudan jasoko duen lan bat, Egan aldizkariak eskatutakoa. Hogei bat orri idatzita ditut, baina 1965eraino besterik ez naiz heldu. Manuel Umerez eta Migel Plaza euskal idazle oñatiarrei buruz ere zeozer dut idatzita, beste gauza batzuen artean.

Gipuzkoatzen


Gipuzkoako txokorik maiteena. Altzo, Lazkaomendi eta bere ingurua..., eta zer esanik ez, Oñatiko parajeak.
Festa bat. Aspalditik joan ez naizen arren, Urbiako San Inazio Eguna. Gaztetako oroitzapenak baditut eta.
Mendi bat. Artzanburu eta Arriurdin.
Hondartza bat. Ez naiz hondartzan egotekoa, paseatzekoa baizik. Saturraran esango nuke, han izan nituen bizipenengatik Seminarioan ikasi nuenean.

martes, 29 de mayo de 2018

Chester - Oñatiko jendea Mª Carmen Antia.....216


Mª Carmen Antia

La imagen puede contener: una persona, sonriendo, sentada

ARAOZKO JAIXAK 2018.SARIAK.

1 SARIA- 2268.

2-SARIA- 2738.

3-SARIA- 1791.



KORPUSETAKO JAI-EGITARUA.

Korpusetako jai-egitaraua etxeetara banatzen ari dira

2018/05/28.
Emakumeen herri lasterketa da aurtengo nobedade nagusia
  Goizean hasi dira banatzen asteburuan ospatuko diren Korpus jaien egitaraua herriko etxeetara. Korpus egitarauan jaso den lehen ekitaldia ostiralean irekiko den erakusketa da. Jerardo Elortzaren lanak bildu eta bistarazi nahi dituen erakusketa osatu du Artixa elkarteak. Kultur etxean ikusgai jarriko da ekainaren 1etik 8ra arte.
  Baina musika izango da beste urte batez Korpus programazioaren osagai nagusienetakoa, ostiralean bertan Domeketarrak taldeak kontzertua eskainiko du Portu kaleko plazan. Larunbatean musika bandaren kalejira eta disko festa izango da eta igandean, bandaren kontzertua eguerdian eta dantzaldia arratsaldean. Eta musika beharrezkoa da dantza egiteko ere. Korpus dantzariak izango dira ohikoa denez asteburuko beste protagonista batzuk. Ostiralean hasiko dira dantzan, goizez auzoetan eta arratsaldez herriko ikastetxeetan. Zapatuan berriz, kaleetan barrena ibiliko dira. Eta domekan, santuei eta prozesiñoari laguntzen nahiz Korpus dantza guztiak arratsaldez eskaintzen. Oñatz dantza taldeko gaztetxoek gainera, ongi etorria egingo diete Eusko Ikaskuntzako bazkideei larunbat goizean plazan, Santa Ana aretoan egingo duten batzarrera joan aurretik.
  Dantzariak fisikoki prestatu behar dira Korpus asteburu gogorrari aurre egin ahal izateko baina ez dira asteburuko kirolari bakarrak izango, Korpus bezperako Herri Lasterketak izango baitugu larunbatean, aspaldiko partez gainera, emakumezkoak ere erdi guneko kaleetan izango ditugu. 18:00tan emakumezkoen lasterketa egingo da eta 19:00tan gizonezkoena. Eguerdian gainera, haurrentzako lasterketak izango dira. Arratsaldeko 18:00tan baita ere, Barrutik jotafamilientzako ikuskizuna eskainiko da Etxaluzeko plazatxoan.
  Korpus egitarauak 9.500 €ko aurrekontua du aurten. Baina guk hitzez azaldutako egitaraua, laster eskuartean izango duzue etxeetara banatzen hasi baitira.
Iturria: Oñati Irratia

Batzokian egindako pintadak gaitzetsi ditu Oñatiko EAJk.

   GIZARTEA  OÑATI
Oñatiko batzokia EAJren aurkako pintadez beteta agertu da asteburuan. Eta jeltzaleek adierazi dute "oraingoan, alderdiaren aurkako irainez gain, herriko zinegotzi baten aurkako pegatinak ere zabaldu direla herrian". Horregatik, babesa eta elkartasuna adierazi nahi izan dio EAJk zinegotzi horri.  
"Garai berrietan bizi garela esaten dugun arren, bereziki Oñatin behin eta berriz errepikatzen diren horrelako ekintzek bistako egiten dute egileek duten etika zein giza eskubideen aldeko errespetu falta ikaragarria", adierazi dute EAJko kideek prentsa-ohar bidez, eta gaineratu dute: "Are gehiago, pintada horiek argi eta garbi erakusten dute Oñatin ez direla inposizioaren kultura, iraina eta errespetu-eza baztertu".
Era berean, "herritarren bizikidetza oztopatzen" dutela halako ekintzek uste dute, eta errespetua exijitu dute: "Errespetua iritzi aniztasunarekiko eta errespetua oro har, Oñati osatzen duten herritar guztiekiko". Eta Udal gobernuari eskatu diote asteburuko "ekintzak kondenatzea, eta erasotua izan den zinegotziari zein EAJren udal taldeari babesa azaltzea".

Lanean jarraitzeko gertu

Zera gaineratu dute: "Intolerantziatik jaiotako ekintzek ez dute lekurik gure gizartean, eta are gutxiago, bizikidetzan oinarritutako Euskal Herria eraikitzeko sustatzen ari garen bake bidean. Tamalez argi geratu da beste behin, Oñatin oraindik beharrezkoa dela politikoki, eta baita herri mailan ere, horrelako ekintzak salatu eta erasoei aurre egitea, baita bakea eta bizikidetzaren inguruko pedagogia lanketa sakon bat egitea ere".
Oñatiren eta oñatiarren alde lanean jarraituko dutela berretsi dute EAJko kideek "errespetuan oinarritutako elkarbizitzan baten aldeko gure apustua defendatuz".

Apertura de "Los chorros de Eltzia".

29/05/2018.


El viernes 1 de Junio se abrira el parque Ur uhinak de Eltzia hasta el 14 de Octubre.




HORARIO:


De 13:00 a 21:00.De lunes a viernes.


De 11:00 a 21:00-Sabados, domingos y festivos



Ur uhinak parkeko txorrotak ostiraletik aurrera erabilgarri egongo dira, urriaren 14ra arte

Chester - Oñatiko jendea Jose Muñoz.....215


Jose Muñoz

La imagen puede contener: una persona, sentada y barba

sábado, 26 de mayo de 2018

REGENERACION URBANISTICA DE ZUBILLAGA.

d.v.

Luz verde a la última fase del plan de regeneración urbanística de Zubillaga

Última fase. Abarcará el área de Auzoetxe, el parque infantil y los bloques de viviendas centrales. /  MARIAN
Última fase. Abarcará el área de Auzoetxe, el parque infantil y los bloques de viviendas centrales. / MARIAN

Las obras han sido adjudicadas a Artzamendi con un presupuesto de 175.275 euros | Intervendrán en el entorno del parque infantil, el auzoetxe y los bloques de viviendas centrales. El plazo de ejecución es de 4 meses

MARIAN GONZALEZ OÑATI.
El ayuntamiento ha dado luz verde al tercer y último asalto del plan de accesibilidad y regeneración urbanística de Zubillaga al adjudicar por 175.275 euros (iva aparte) a Construcciones Artzamendi las intervenciones previstas en el parque infantil de la trasera de la parroquia de San Pedro, el entorno del auzoetxe y los bloques de viviendas anexos. El objetivo, según afirman fuentes municipales, es que las obras arranquen «enseguida». El plazo de ejecución de las mismas es de cuatro meses.
Culminará así un 'lifting' programado para poner freno «al deterioro generalizado y paulatino» de un barrio que hasta hace poco más de una década -la variante se inauguró en 2004- era punto de paso obligado del tráfico rodado para acceder al núcleo urbano de Oñati y que por esa ubicación privilegiada, al lado de la carretera y el río, ha tenido siempre una actividad industrial importante, en convivencia con un uso residencial de baja densidad y la vida rural. El área del frontón y la sociedad -ya intervenidos- son un punto de encuentro social de primer orden, pero el cercano parque de juegos estaba bastante desangelado, y tras las obras, la idea es que esta zona gane un nuevo espacio para el ocio y recreo vecinal justo al lado de la antigua escuela de Zubillaga, reconvertida en parte en auzoetxe, y que en la actualidad está transformándose en un edificio energéticamente eficiente, dentro del programa europeo ' Rennovates'.

Parque y aparcamientos

La intervención que llevará a cabo Artzamendi mejorará la accesibilidad en la comunicación del auzoetxe con el área infantil situada en la parte trasera de la iglesia, mediante el encaje de una rampa que salvará el desnivel existente entre ambas plataformas de 1,60 metros. El acceso a los locales sociales también se mejorará con la sustitución de los dos peldaños actuales por dos rampas laterales superpuestas sobre la acera.
En cuanto a la deteriorada zona de juegos, se ha planteado una nueva ubicación sobre la misma plaza a fin de «facilitar la accesibilidad en todo el entorno de la iglesia, mejorada con un pavimento renovado». En el área de viviendas, por su parte, se llevará a cabo un tratamiento «generalizado y uniforme» con un solado de hormigón lavado, que volverá a delimitar los jardines y parterres. Asimismo, la zona de aparcamientos junto a los inmuebles se reordenará, acotando tres nuevas bandas de estacionamientos en batería.
En cuanto a la acera sobre el vial principal, también lucirá un nuevo embaldosado «con otra disposición de cenefas y bolardos de protección al tránsito peatonal».
Con este última fase se culminará el grueso del plan de lavado de cara del núcleo rural e industrial de Zubillaga, que ha pasado de los 481 habitantes que llegó a alcanzar en el año 1975 a los 230 de ahora. Desde que despegaran en 2016 las labores, se ha intervenido en el tramo que une la empresa Ulma Forja con el puente de Artixa, en el espacio comprendido entre el caserío Martelopezkua, en el frontón y en la sociedad. El remate final llega ahora en el entorno del auzoetxe y el parque infantil, que recuperará protagonismo para disfrute y alegría de los más txikis del barrio.

jueves, 24 de mayo de 2018

Chester - Oñatiko jendea Ana Delgado.....213


Ana Delgado

La imagen puede contener: una persona, sentada

Cine: del 25 al 28 de mayo.....92

Las-estrellas-de-cine-no-mueren-en-Liverpool.jpg

Cine comercial: LAS ESTRELLAS DE CINE NO MUEREN EN LIVERPOOL
  • Viernes y sábado a las 22:30h;
  • Domingo a las 19:30 y 22:30h;
  • Lunes a las 19:30h


Las estrellas de cine no mueren en Liverpool



Sinopsis
En 1981, el actor británico Peter Turner (Jamie Bell) recibe una llamada inesperada: su ex amante, la oscarizada actriz Gloria Grahame (Annette Bening), ha sufrido un colapso en un hotel de Lancaster. Como ella se niega a ser atendida por los médicos, a él no le queda más remedio que ir a buscarla para llevársela a su humilde casa familiar, en Liverpool. Allí, mientras cuida de ella, revivirá todo lo que les unió durante años, y también lo que les separó. Peter se enamoró de Gloria la primera vez que la vio; era su nueva vecina, una diva de Hollywood, alegre, divertida y llena de energía. Él era un joven actor que comenzaba a cosechar tímidos éxitos en el Liverpool de finales de los 70. Pero ni la diferencia de edad entre ellos, ni la fama, impidieron el flechazo que dio lugar a una de las historias de amor más apasionadas y comentadas de la época... Basada en las memorias del actor Peter Turner. 

Aldaketa garaia iritsi da! izenburupean iritzi artikulua zabaldu du Lourdes Idoiagak.

2018/05/24
Atez ateko bilketa sistema bertan behera uztea eskatzen du berriro ordezkari jeltzaleak
  Laster beteko dira 5 urte Oñatin etxeko hondakinak atez ate biltzen hasi zirenetik. Lourdes Idoiagaren hitzetan 5 urte EH Bilduren gobernuak sistema inposatu zuenetikSistema deserosoa dela dio jeltzaleak eta aparteko eraginkortasunik ez duela erakutsi. Izan ere, edukiontzi bidezko sistema atez atekoa bezain eraginkorra dela azaltzen du Idoiagak idatzian. Horretarako Debagoienako Mankomunitateak argitaratu dituen azken bilketa datuak aipatzen ditu.
  Gero eta oñatiar gehiagok eskatu du hondakinen bilketa sistema aldatzeko eta atez atekoa baztertzeko dio Idoiagak prentsara zabaldu duen iritzi artikuluan. Hondakinak gaika batzea hobekuntza dela berresten du baina  atez ate egiteak ez diola balio erantsirik eskaintzen gaikako bilketari. Horregatik, hondakinak batzeko sistema aldatzeko unea dela eta  batez ere, herritarrengan konfiantza jartzeko unea dela aldarrikatzen du.
  Aldaketarako garaia dela errepikatuz amaitzen da Lourdes Idoiaga zinegotzi jeltzaleak prentsara igorri duen iritzi artikulua.
Iturria: Oñati Irratia

Ehunkien azoka Santa Marinan egingo da datozen bi larunbatetan.....42

2018/05/22

Barrakak plaza ondoko jolasgunean muntatzen hasiko dira bihar
  Arropa, oinetako eta bestelako ehunkiak saltzera astero etortzen direnei aurreko astean jakinarazi zitzaien azoka lekuaren aldi baterako aldaketa. Horrela, asteroko merkadilloa ziurtatu nahi da. Korpus jaietan barrakek aste eta erdi egingo dute plaza ondoko jolas gunean, tartean, 2 zapatu hartuko dituztelarik. Ehunkiak saltzera datozenek Oñatiko salmenta galdu ez dezaten maiatzaren 26an eta ekainaren 2an, Santa Marinan muntatuko dituzte postuak. Edo behintzat, hartarako aukera eman zaie.
  Udaleko Zerbitzuak departamentua arduratu da datozen bi larunbatetarako leku aldaketaren berri saltzaileei emateaz. Bide batez, uztailean eta irailean beste bi egunetan ere ehunkien azoka Santa Marinara eramango dela jakinarazi zaie: uztailaren 14an Garagardo feriaren karpa plaza ondoan egongo delako eta irailaren 22an, San Migel jaiak tarteko barrakak berriro itzuliko direlako. Irailaren 29an eta urriaren 6an ere barrakak plaza ondoko jolas gunean egongo dira baina bi larunbat horietan ez da azokarik egingo, lehenengoa San Migel eguna delako eta bigarrena, Herri eguna. 
  Aipatutakoak aurre ikusita dauden leku aldaketa egunak dira. Ez ustekoak gerta litezke baina horiek ezin dira iragarri. Oin hurrengoa 2016ko azaroan izan zen, Gernikako arbolaren adar bat ustekabean apurtu eta jausi zenean.
Iturria: Oñati Irratia

Barrakak iristen hasi dira.BARRAKAK IRISTEN HASI DIRA..(2018)

2018/05/23


Korpus jaietan eta San Migel eta Errosariotan, hamaika-hamabi kaseta eta aparatu kokatuko dira plaza ondoko jolaslekuan
  Herriko bi jai-garai nagusitan etorriko diren barrakak zehazteko, lurzoru publikoa okupatzeko lehiaketa deialdi irekia egin du aurten ere udalak. Hartarako jarri zen epean 16 eskaera jaso ziren. Plazaren eta aparagailuen neurriak, herritarren eskaerak eta adin ezberdinen arteko oreka mantentzea kontutan hartu dira eta jasotako diru eskaintza eta antzinatasuna baloratuta, Korpusetan eta San Migel eta Errosarixotan, hamaika-hamabi kaseta eta aparatu kokatzea erabaki da. Txurreria, 4 kaseta eta 6-7 haur nahiz gazteentzako aparatu mekaniko jarriko dira. Aipagarria da, Korpusetan aparatu aukera handiagoa izango dela eta ondorioz, udalak jasoko duen diru kopurua ere bai, ia 7000 euro Korpusetan eta 5000 San Migel eta Errosarixotan.
  Lehen barrakak gaur goizean iritsi dira plaza ondoko jolasgunera eta muntatze lanetan hasi dira. Ostiraletik ekainaren 3ra arte martxan jarri ahal izango dira. San Migel eta Errosarixotan berriz, irailaren 21etik urriaren 8ra arte egon ahal izango dira Oñatin. Korpusetan eta baita San Migeletan ere, txartelak euro batean salduko diren egun bana finkatu da. Lehena, hurrengo zapatua, ekainaren 2a izango da eta bigarrena, irailaren 22an, haur danborradaren egunean. Gainerako egunetan, bidaia txartelaren prezioa 1.80 euro izango da eta 6 bidaien bonoa berriz, 10 euro. Bidaien gutxieneko iraupena ere mugatu da eta 2 minutu izan beharko da.
  Barrakak plaza ondoko jolaslekuan dauden bitartean, ferialarien karabana eta atoiak Garagaltza auzoko ULMA alboko aparkaleku publikoan utzi beharko dira.
  Barrakak jartzeko lizitazio publikoa erabakita, Udalak, ia 12.000 euro jasoko ditu lur okupazio kontzeptuan. Gainera, ferialari bakoitzak, 350 euroko fidantza ordaindu beharko du.
Iturria: Oñati Irratia

Chester - Oñatiko jendea Andoni Beristain.....212


Andoni Beristain

La imagen puede contener: una persona, sentada

miércoles, 23 de mayo de 2018

Non Servium y John Dealer and The Coconuts en directo..(2018)




La imagen puede contener: exterior

“Navarrorum. Dos mil años de documentos navarros sobre el euskera”.



Nabarralde elkarteak antolatutako "Memoria lekuak" jardunaladiaren baitan


Nabarralde Memoria-Lekuak.jpg


  • 23 de mayo – 3 de junio, exposición
Navarrorum. Dos mil años de documentos navarros sobre el euskera. LUGAR: Claustro de la parroquia San Miguel.
  • 24 de mayo (jueves), visita guiada a la exposición
Exposición “Navarrorum”, de la mano de PEIO MONTEANO(comisario de exposición, Archivo Real y General de Navarra). HORA: 19:00

Errekaldeko jaixak 2018.

Errekaldeko-jaixak.jpg

Araozko jaixak 2018.

Araozko jaixak.jpg
  • Maiatzak 25, ostirala:
19:30 - Kontzertua elizan. Domekatarrak
  • Maiatzak 26,  larunbata:
13:00 - Meza
14:00 - Bazkaria
  • Bertsolariak: Andoni, Oihana eta Beñat
  • Musikariak: Miren, Agur eta Oier
17:00 - Ume jolasak
18:00 - txokolatea
20:00 - Bola jokoa
21:30 - Afaria  
  • Musikariak: Oihane, Garazi eta Eneko
  • Maiatzak 27, igandea:
10:30 - Meza
11:00 - Otamena 
 • Pilotariak. A. Mendiko Pilota Eskola
12:30 - Herri kirolak. Gazteen artekoa
13:00 - Musikariak: Irati, Maider eta Maggi

Chester - Oñatiko jendea Ainhoa Arrizabalaga eta Intza Osa.....211


Ainhoa Arrizabalaga eta Intza Osa

La imagen puede contener: 2 personas, personas sonriendo, personas sentadas

domingo, 20 de mayo de 2018

Chester - Oñatiko jendea Angelita Pato.....208


Angelita Pato

La imagen puede contener: una persona, sentada

Mototsak dohaintzan, ileordeak egiteko.

goiena

   GIZARTEA  DEBAGOIENA  OÑATI HEMEN DEBAGOIENA
Minbizia edo bestelako gaitzen bat tarteko ileordekoak behar dituzten pertsonak laguntzen ditu Malagako 'Mechones Solidarios' ekimenak. Debagoienako ile-apaindegi askok egin dute bat ekimenarekin.

XXXI. Emakumeen birako etapa..(2018)

La imagen puede contener: una o varias personas y exterior
Argazkia:Gurutze Langarika Urbitarte




WWT emakumeen XXXI. birari dagokion Aretxabaleta-Aretxabaleta etapa (122 km) Oñatiko erdigunetik pasako da
21/05/2018 

de 16:00 16:30




bilbidea: San Prudentzio - Zubillaga - Otadui zuhaiztia - Kale Zaharra - Lizaur kalea - Unibertsitate etorbidea - Bakardadeko Ama kalea - Santa Marina plaza - Euskadi Etorbidea - Aita Lizarralde kalea  -Saihesbidea - San Prudentzio
Etapa 15:30ean hasiko da Aretxabaletan eta San Prudentzioko errotondara 16:05 inguruan iristea aurre ikusten da. Herriko ibilbidea osatuta San Prudentziora berriro 16:31 inguruan hurbilduko dira.

ULMA FUNDZIOA.

Hondurasen aldeko elkartasun kanpaina burutu du Ulma Fundazioak


Ulma Taldeko ehunka langilek emandako ipuin, nobela, entziklopedia eta hizkuntzak ikasteko DVDak batu dituzte, ACOES elkartearen bitartez Honduraseko hainbat ikastetxetan banatu eta irakurzaletasuna sustatzeko asmoz. Beste erakunde batzuek ere (Lagun Aro, Eibarko liburutegia, Arrasateko institutua, Hermansoloña) bat egin dute ekimenarekin, eta Ulmak ere hainbat ordenagailu jarri ditu. 

IV Jornadas de Caligrafía.



IV Jornadas de Caligrafía

Con la celebración de estas IV Jornadas de Caligrafía pretendemos continuar el camino iniciado en ediciones anteriores y responder así al entusiasmo suscitado en la práctica de la caligrafía, el arte de la escritura hermosa.
Gracias a estas Jornadas de Caligrafía, Arantzazu se ha convertido ya en un marco de referencia para el encuentro, el aprendizaje, la difusión y el intercambio de experiencias en la práctica de la caligrafía. Desde «Arantzazu Letraz gunea» nuestro objetivo es seguir avanzando en la transmisión de la pasión por este arte tradicional. Y con ello, estimular a recuperar y revitalizar el dibujo de letras como un acto de creación y de bienestar personal.
En esta cuarta edición nos hemos centrado particularmente en la letra inglesa. Un tipo de letra armoniosa, con variedad de trazos curvos, airosos y elegantes, que se producen con pluma fina. Una manera de escribir que pone en evidencia cualidades esenciales de la práctica escrita como expresión interna del ser humano, valorando la calidad de lo personal, lo sensible, lo elegante y lo manual.

Taller de caligrafía inglesa con Joan Quirós

Joan Quirós es un reconocido calígrafo profesional ubicado en Valencia, lugar desde el que trabaja para el resto del mundo. Entusiasta de las letras y sus formas, comenzó a mostrar interés por ellas en la adolescencia. Una pasión que se vio reforzada en el transcurso de sus estudios de diseño gráfico. Muestra un gran respeto por la tradición histórica de la escritura y la rotulación, prestando una especial atención y cuidado en el detalle de sus formas, creando un nexo entre el pasado y el presente, aplicando su perspectiva contemporánea a cada uno de sus proyectos. Entre las marcas para las que ha trabajado destacan Harper Collins New York, Austral Editorial / Planeta, Channel 5 / Spike UK, Cornelia James, TEDx Madrid, Thorntons y BBVA.
Este taller de formación en la práctica caligráfica, a través de la letra inglesa, permitirá adquirir fácilmente aspectos esenciales inherentes a esta disciplina: control de la uniformidad de la escritura, variación formal de los trazos, ritmo, proporción, regularidad, sensibilización con la textura general de las palabras escritas, atención en la construcción de gracias y trazos de unión, etc.

A quién va dirigido

- El taller de estas Jornadas de Caligrafía está dirigido tanto a aquellas personas simplemente fascinadas por la belleza en las formas de la escritura (no es necesario ningún conocimiento previo), como a aquellas otras que necesariamente tienen contacto con las letras en su dedicación profesional: diseñadores gráficos, tipógrafos, ilustradores, calígrafos, rotulistas, etc.

Lugar, Fecha y Horario

Centro de encuentros y reuniones Gandiaga Topagunea
Arantzazu, 20567 Oñati (Gipuzkoa). Cómo llegar aquí.
20 de julio
16:00 h - 20:00 h
21 de julio
09:00 h - 13:00 h / 15:00 h - 19:00 h

Reserva de plazas

Antes del 30 de junio, en el centro de encuentros y reuniones Gandiaga Topagunea llamando al 943 71 65 75 (de 10:00 h a 14:00 h) o a través del correo electrónico info@arantzazugandiaga.com
Plazas limitadas. Las plazas se reservarán por riguroso orden de inscripción y ésta se formalizará con el ingreso bancario.

Precio

120 €
El precio incluye la asistencia/participación al taller de 12 h con Joan Quirós, todos los materiales necesarios para el desarrollo del taller y los cafés.
 
Forma de pago
Transferencia bancaria a la cuenta:
IBAN: ES41 3035 0005 35 0050044672 / BIC: CLPEES2MXXX (Entidad: LABORAL KUTXA)
Concepto: Caligrafía + Nombre y apellido del/la participante


Alojamiento

Existen las siguientes opciones de alojamiento en el entorno del Centro de encuentros y reuniones Gandiaga Topagunea para aquellos/as asistentes al taller que lo deseen:

Hotel Santuario de Arantzazu***
www.hotelsantuariodearantzazu.com
· Habitación doble uso individual en Media Pensión: 62€ + IVA
· Habitación doble uso doble en Media Pensión: 104€ + IVA
 Entrada 20 de julio (cena y noche).
Salida 21 de julio (desayuno).
Reservas llamando al 943781313 o a través del correo electrónico info@hotelsantuariodearantzazu.com

Hotel Sindika*
www.hotel-sindika.com
· Habitación doble uso individual en Media Pensión: 53€ + IVA
· Habitación doble uso doble en Media Pensión: 86€ + IVA
Entrada 20 de julio (cena y noche).
Salida 21 de julio (desayuno).
Reservas llamando al 943781303 o a través del correo electrónico h.sindika@hotmail.com

Goiko-Benta
www.goikobenta.com
· Habitación doble uso individual en Media Pensión: 84€ + IVA
· Habitación doble uso doble en Media Pensión: 110€ + IVA
Entrada 20 de julio (cena y noche).
Salida 21 de julio (desayuno).
Reservas llamando al 943781305 o a través del correo electrónico goikobenta@goikobenta.com

Albergue Arantzazu
https://parketxesarea.org/aizkorri-aratz-pn-arantzazu-aterpetxea/eskaintza/
· Litera+desayuno: 20€ + IVA
Entrada 20 de julio (noche).
Salida 21 de julio (desayuno).
Reservas llamando al 943780500 o a través del correo electrónico arantzazuaterpetxea@gmail.com

Organización
 

Organizan
Letraz. Diseinu Grafikoko eta Tipografiako Ikerketa Taldea
Grupo de Investigación en Diseño Gráfico y Tipografía
Fundación Arantzazu Gaur Fundazioa
Patrocina
J Uriarte – Tamayo Papelería y Regalos de Empresa
www.juriartepaper.com
Olarte kalea 10
20500 Arrasate-Mondragón

Para más información

 
Sobre el Taller
Letraz, UPV/EHU
www.ehu.eus/web/tipografia
tipografia@ehu.eus
T. 946015786
Leire Fernández Iñurritegi
leire.fernandez@ehu.eus
Eduardo Herrera Fernández
eduardo.herrera@ehu.eus

Sobre la reserva de plazas
Centro de encuentros y reuniones Gandiaga Topagunea
info@arantzazugandiaga.com
T. 943716575
(de 10:00 h a 14:00 h)