2025/01/29.
10:00.
Kultur etxeko zine aretoan.
HITZALDIA
Munduko aldaketen norabideaz: hamabi arlo eta angelu desberdinak
Mundua aldaketa bizkorrean dago arlo askotan. Inoiz baino zailagoa da aldaketak ulertzea, daramaten abiaduragatik, baina ahalegin bat egin behar da konplexutasuna ulertzeko. Azken 25 urteotan, gure unibertsitatean hamabi arlo landu izan ditugu egungo mundua ulertzeko: ekonomiaren galdegaiak, ingurugiroaren galdegaiak, nekazaritzaren galdegaiak, balore eta harreman aldaketaren galdegaiak, geopolitikaren galdegaiak, hizkuntza eta kultur aniztasunaren galdegaiak. sexuen berdintasunaren galdegaiak, gobernantzaren galdegaiak, lan-ereduen galdegaiak, teknologiaren galdegaiak, informazio-gizartearen galdegaiak eta espiritualtasunaren galdegaiak, besteak beste. Arlo hauetako bakoitzean, doktrina edo ikuspegi bakarrarekin geratu beharrean, angelu desberdinak ezagutu behar dira, errealitatera apur bat hurbiltzeko. Guztiarekin, aldaketa bizian doan mundua ulertzeko irizpide pertsonalak lantzen ikasi behar dugu. Horretarako pista batzuk aletuko ditugu hitzaldian.
No hay comentarios:
Publicar un comentario