Buscar este blog

jueves, 30 de julio de 2020

Pilota partida Oñatin.....2


Pilota partida Oñatin. Artekariak lanean, aurkezlea (?) erdian eta pilotariak barrenean prest. (Udaleko funtseko argazkia, Lizaur familiak emana, euren etxea -Kale Zaharreko Altzatarrena- bota aurretik)


Urbia, San Inazio 2020, bertan behera..(2020)


ANDRE eta JABE..(2020)

Antixena Gaztetxia - Oñati


💥ANDRE ETA JABE💥
Euskal emakume poeten bizitzak eta ahotsak plazaratuko dituzte ANDRE ETA JABE ikuskizunean.
GAUR, 20:00retan Gaztetxian!
Animatu eta gozatu!



Arantzazuko autobusa martxan izango da bihar.....71


† Virginia Blanco....66

(Modesto Cilaurreren alarguna)





12/04/2020.

VIRGINIA BLANCO LOPEZ.

91 URTE.

domingo, 26 de julio de 2020

Aloñako Igoera 2021.....


2021, ALOÑAKO XVII. IGOERA, BADITUGU 300 LASTERKARIAK
Aloñako XVI. Igoera bertan behera utzi ondoren, 2 aukera eman genien lasterkariei, inskripzio diruaren 100% itzulera edo dortsala datorren urterako gordetzea. Epea pasa ostean, 21 korrikalari izan dira baja eman dutenak, baiña bestalde, 20 lasterkari berri sartu dira itxaron zerrendatik. Ikaragarri pozten gaitu gugan erakutzitako konfidantzak, etzarete damutuko.
Zaindu zaitezte eta 2021ean ikusten gera.

2021, PARA LA XVII. EDICION DE LA ALOÑAKO IGOERA, YA TENEMOS LOS 300 CORREDORES.
Una vez suspendida la XVI. edicion de la Aloñako Igoera, dimos 2 opciones a los inscriptos, la devolucion del 100% de la inscripcion o guardar el dorsal para el año que viene. Una vez finalizado el plazo, han sido 21 los corredores que se han dado de baja, pero en su lugar otros 20 se han inscripto de la lista de espera. Nos alegra esa confianza que mostrais en nosotros, no os arrepentireis.
Cuidaros y nos vemos en el 2021.


† Miren Edurne Urzelai....63






26/07/2020.

MIREN EDURNE URZELAI GURIDI.

84 URTE.

Joxe Mari Arregi: "Izugarri gustura gaude Arantzazurendako ez ezik, lurraldearen zerbitzurako garrantzitsua ere badelako"..(2020)

GOIENA



Arantzazuren etorkizuna bermatuko duen proiektua bi urtez egosten ibili ostean, gizarte berrikuntzarako egitasmoa, ikasturte berrian abian jarri gura du Arantzazu Gaur Fundazioaren patronatuak. Bizikidetza, ingurugiroa, kultura eta ongizatea batuko dituen proiektu mamitsua izango da eta hiru euskal unibertsitatek sustatuko dute elkarlanean. Astelehenean, bilera egingo du Donostian patronatuak zuzendaritza aukeratzeko eta inbertsioak zein bide-lerroa zehazteko.
Joxe Mari Arregi frantziskotarra oso hunkituta eta ilusionatuta azaldu da GOIENAri egin berri dion adierazpenetan. "Bi urtetan zehar landutako egitasmoa da eta isilean eraman gura izan dugu babesteko. Orain publiko egin da, baina proiektu oso garrantzitsua da Arantzazuren etorkizuna bermatzeko. Gure ezinak ikusita, Arantzazun zer egin daitekeen aztertzen ibili naiz; orain bi urte abiatu genuen hausnarketa lana. Hamar orrialde idatzi nituen Arantzazuren etorkizunaren gainera. Izan ere, oso ilun ikusten nuen eta hor hasi zen gaur egun esku artean daukagun proiektua".
Frantziskotarren kezkatik abiatuta, Gipuzkoako Diputazioak ere laguntzeko prestutasuna erakutsi zuen hasiera-hasieratik. "Uste dutelako Arantzazu gune berezia dela; berrikuntzarako gune bat ez ezik, gizartearekin topo egiteko lekua ere badela uste izan dutelako. Milaka bileraren ostean jaio da proiektua", kontatu du Arregik. Izugarri gustura gaude lurraldearen zerbitzurako egingo den ekimenaz gain Arantzazurendako ere zerbitzua sortu delako. Gandiaga eraikinerako programa berezia ere sortu da eta uste dugu urtetarako lana izango dela. Ilusio handia dugu bi gauza batzen baitira: batetik, sortuko diren hainbat beharrei erantzuteko gaurko gizarteak behar duen zerbitzua delako; eta bestetik, guk ere gizarteari eta Arantzazuri ekarpena egiten diogulako".

Espiritualitateaz harago

Arantzazu espiritualitate eta otoi gune izatetik harago dago eta gizarte gaiak, ekonomia eta kultura ere batzen ditu. Halaber, Arregik Arantzazuren espiritualitate hori indartu eta argitu gurako lukeela aitortzen du: "Baina ez dugu albo batera utzi behar Arantzazuren espiritualitatea, hori ere argitu eta indartu gurako genu-eta. Horrekin lotuta gizarterekin eta kulturarekin ere lotuta egon baita Arantzazu. Proiektu berri honek asko ilusionatzen nau eta badakizu, geroz eta gehiago sufritu ondorengo ilusioa handiagoa izaten da, eta nik konkretuki asko sufritu dut kezka handia izan baitut".

Arantzazu Gaur Fundazioaren ekimena

Gizarte berrikuntzarako ekimena Arantzazu Gaur Fundazioa patronatua eratzen duten bost eragileek jarri dute martxan: Oñatiko Udalak, Kutxak, Gipuzkoako Diputazioak, MCCk eta Frantziskotarrek. "Arantzazun ekimen hau martxan jartzea hasieratik bultzatu dute patronatua osatzen duten kide guztiek; esaterako, Oñatiko udalarekin bat etorri gara hasieratik. Lehen Mikel Biain alkate zenean, eta orain Izaro Elorzarekin".

Unibertsitateen ekarpen aberasgarria

Joxe Mari Arregik azpimarratu du, hiru unibertsitateak (EHU, MU eta Deusto) proiektu batean uztartzea izan dela beste mugarri garrantzitsu bat. “Orain hilabete eta erdi aurkeztu ziguten proiektua argia eta eraginkorra da. Hiruak elkarrekin bat eginda ikustea pozgarria izan da. Unibertsitateak Arantzazuren aurrekariak ikusita, batez ere azken 80 urtetakoa aintzat hartuta, oso txertatua ikusi dute gizartearekin eta adostasun osoa izan dute hiruek ekimen berritzailea abiarazterako garaian. Asmoa da datorren ikasturtean hasiera ematea".
Hala, bizikidetza, ingurugiroa, kultura eta ongizatea batuko dituen proiektu mamitsua izango dute eskuartean  hiru euskal unibertsitatek elkarlanean.

sábado, 25 de julio de 2020

† Xabier Urzelai....62

"MIXKIN"





24/07/2020.

XABIER URZELAI AZKARGORTA 

62 URTE.

† Miguel Jauregialzo....61








24/07/2020.

MIUEL JAUREGIALZO ARRIARAN.

97 URTE.

† Juan Mari Anduaga....60






23/07/2020.

JUAN MARI ANDUAGA BIAIN.

91 URTE.

ELEDER magoa..(2020)

Udako kultura agenda


26/07/2020.

17:00.

Lazarragak lorategia.


SARRERAK: Doan. Aforoa mugatua izango denez, aurrez eskuratu behar izango dira www.oñati.eus eta Txokolateixian.
OHARRA: egitarauak aldaketak izan ditzake.
SEGURTASUN-NEURRI OROKORRAK:
  • Aulkietan eseri beharko da, pertsonen arteko distantzia errespetatzeko. Ikuskizun osoan eserita mantendu beharko da.
  • Sarrera eta irteeretan aforoa kontrolatzeko eta pilaketak ekiditeko zaintzaileak egongo dira.
  • Eskuen higienea bermatzeko sarrera guztietan egongo den gel desinfektatzailea erabili beharko da.

viernes, 24 de julio de 2020

EL PNV DE OÑATI REPROCHA LA ACTITUD DE EH BILDU HACIA LAS APORTACIONES QUE HAN REALIZADO.

N D G.

"Debe primar la colaboración para hacer frente a los retos"

EL PNV DE OÑATI REPROCHA LA ACTITUD DE EH BILDU HACIA LAS APORTACIONES QUE HAN REALIZADO

21.07.2020 | 23:45

Ediles del grupo municipal del PNV, ayer, en el balance del primer año de legislatura.


El grupo municipal del PNV de Oñati abogó ayer por "la colaboración" para hacer frente "a los retos a los que nos enfrentamos". Destacó, de este modo, que la actitud mostrada por el Gobierno municipal (EH Bildu) hacia las aportaciones que han presentado "no ha sido la más adecuada", porque "más allá de no aceptarlas, en ocasiones las ha menospreciado".
Los jeltzales comparecieron antes los medios para hacer balance del primer año de legislatura en el que, según apuntaron, ha habido dos etapas, una anterior a la crisis sanitaria del coronavirus y otra posterior. La portavoz Ainhoa Galdos insistió en que en este tiempo han dado "continuidad" a su actitud "constructiva" para "garantizar una calidad de vida adecuada a las y los oñatiarras actuales y futuros". "Para ello son necesarias políticas centradas en las personas con el fin de fomentar una economía sostenible que ofrezca puestos de trabajo y sea respetuosa con el medio ambiente; para fortalecer un modelo de municipio adaptado a las personas de todas las edades y para poner en valor nuestra lengua y cultura", defendió Galdos.
El PNV incidió, además, en que con sus aportaciones ha querido "resaltar la importancia del sector primario para combatir el cambio climático y la necesidad de una verdadera sociedad igualitaria". En ambas áreas seguirá trabajando, así como en la elaboración del Plan General de Ordenación Urbana que es "básico para definir el futuro de Oñati".
Por otro lado, los jeltzales le reprocharon al Gobierno municipal que "no haya tenido mucha voluntad de colaboración". "Sobre muchas cuestiones no se ha dado suficiente información en las comisiones, y cuando se ha dado ha sido para comunicar las decisiones ya adoptadas. La mayoría de las que se han tomado en el este primer año de legislatura se han hecho por decreto de Alcaldía", cuestionó Galdos.
Como en otras ocasiones, el PNV puso el acento en el apartado económico. De cara a los próximos años incidió en la necesidad de "ser más eficaces en las ejecuciones", porque de los 14,5 millones de euros reservados a inversiones en los presupuestos de 2019 "solo se ejecutaron unos 4,5 millones". Defendieron, asimismo, la puesta en marcha de un plan financiero para afrontar "los tres próximos años y gestionar bien la situación económica que tiene el Ayuntamiento". "Así lo pedimos antes de la crisis sanitaria y en la situación actual es absolutamente imprescindible", sostuvo Galdos.
SABOR AGRIDULCE. En los últimos meses, tras desatarse la pandemia, se constituyó una mesa de trabajo para hacer frente a la crisis. "Era necesario que todos trabajáramos juntos y estamos satisfechos con el trabajo que hemos realizado", explicó la portavoz jeltzale, antes de reconocer que una vez aprobadas las medidas y suspendida la citada crisis, esta valoración "positiva" se ha visto "empañada" por la opinión que el Gobierno municipal ha manifestado respecto a la aportación del PNV. "La alcaldesa minusvaloró públicamente el trabajo de nuestro grupo en la mesa de crisis y nos ha dejado un sabor agridulce", apuntó Galdos.
No obstante, con la mirada puesta "en el futuro, porque vienen tiempos difíciles", los jeltzales confían en que el clima político "se tranquilice". "Vamos a estar casi tres años sin elecciones y creemos que se puede relajar el ambiente. Esperamos que EH Bildu se dé cuenta de que el grupo municipal de EAJ-PNV está para trabajar por y para las y los oñatiarras, y no para estar en permanente confrontación", recalcaron.

Por último, los jeltzales mostraron su "solidaridad" con José Mari Agirre "por la situación que ha tenido que soportar después de dar su opinión en los medios de comunicación". "La libertad de expresión y el respeto son imprescindibles en nuestras sociedad", sentenció Galdos.

ALTXORREN BILA.


EUS] "Arantzazuko altxorren bila" orientazio jolasa Arantzazuko Parketxearen eskutik uztailaren 25ean, egin erreserba 943782894 zenbakian!

[CAS] Juego de orientación para disfrutar en #familia el sábado 25 de Julio organizado por el Parketxe de #Arantzazu, ¡reserva llamando al 943782894!


† Segundo Urmeneta....59






23/07/2020.

SEGUNDO URMENETA GAMBRA.

76 URTE.

jueves, 23 de julio de 2020

Eraberritze eta handitze lan garrantzitsuak egingo ditu Hezkuntza sailak Oñatiko bi ikastetxetan.

2020/07/22.
Handituko den Errekaldeko jangela (Arg:Errekalde HE)

Errekalde herri eskolako jangela eta sukaldea berritu eta handituko ditu eta Larraña ikastetxeko teilatua eraberrituko du
  Esleipen prozesu betean daude Hezkuntza sailak Oñatin egin asmo dituen lanak; aurkeztu diren enpresen dokumentazioa biltzen zuten plikak ireki dira eta eskaintza ekonomikoenak bihar eta etzi zabalduko dira.
  Errekalde herri eskolako jangela eta sukaldea ez dira ukitua 1979an eraikina jaso zenenetik. Margotze lan arinak besterik ez dira egin. 41 urte hauetan beharrak asko aldatu dira eta bazkari-txandak egin behar dira, eskaerari egoki erantzun ahal izateko. Sukaldeko lan lekua txiki geratu da eta instalazioak zaharkituta, duen lan kargari erantzuteko zailtasun asko dituelarik. Guzti hori kontutan hartuta, Errekalde herri eskolako jangela eta sukaldea berritu eta handitzea erabaki du Hezkuntza sailak. Espazioa, egun hutsik dagoen kontsejearen etxea zenera zabalduz handituko da. Lanek, 630.734 euroko aurrekontua dute eta 165 egunetan egitea aurreikusten da. Egokiena, opor garaian egitea litzateke baina esleipen prozesua amaitu ez dela kontuan hartuta, zaila ikusten da udako opor hauetan egin ahal izatea.
  Larraña ikastetxeko teilatua ere konponduko du Hezkuntza Sailak. Kasu honetan eraikineko estalkia guztiz eraberritzea aurreikusten da, ez bakarrik  gelak eta tailerrak dauden gunea, baita frontoia eta klaustro ingurua ere. Zabala da oso aldatu beharreko estalkia eta hori lanen aurrekontuan islatzen da, 871.898 euro izango baitira, esleitze prozesuan merkatu litekeen arren. Lanak egiteko sei hilabeteko epea mugatu du Hezkuntza sailak.
  Herriko bi ikastetxe publikoetan egingo diren lan hauetarako esleipen prozesuak abian dira. Bihar eta etzi irekiko dira eskaintza ekonomikoen plikak, esan bezala. Eta bi kasuetan, preziorik onena eskaintzen duen enpresa lehenetsiko da, baldintzetan zehaztu denez. Errekalde herri eskolako sukaldea eta jangela berritu eta handitzeko lanetara 9 enpresa aurkeztu dira, Larrañako teilatua eraberritzeko bat gehiago, 10.    
Iturria: Oñati Irratia

martes, 21 de julio de 2020

OÑATIKO MENDI MARTXA BERTAN BEHERA GELDITU DA..(2020)


Aupa lagunok! Buruari buelta asko eman eta alternatiba ezberdinen bila ibili arren azken egunetako egoera kontutan izanik irailean ospatzekoa zen mendi martxa datorren urtera atzeratzea erabaki dugula jakinarazi nahi dizuegu. Hilabeteak pasa ditugu antolaketa lanak aurreratzen egoera hobetu eta martxa segurtasun neurri guztiekin aurrera eramateko esperantzarekin baina birusaren azken egunetako bilakaera ikusirik arduraz jokatu eta ez dugu beste aukerarik ikusi. Beti esan dugu gure lehen helburua partehartzaileen segurtasuna eta osasuna bermatzea dela eta horrela jarraituko du izaten.
Iada izena eman duzuenoi email bat bidali dizuegu diruaren itzulera nola egingo den jakinaraziz.Norbaiti ez bazaio iritsi emaila jarri dadila gurekin harremanetan onati.mendimartxa@gmail.com helbidean.
Besterik gabe mila esker beti gure alboan egon diren babesleei eta bereziki Oñatiko udalari elkarlanerako erakutsitako prestutasunagatik. Ulertuko duzuelakoan besarkada bat eta zaindu zaitezte datorren urtean berriro elkar ikusi gaitezen.MILA ESKER.

Desde la organización de la Oñatiko mendi martxa queremos comunicaros que después de valorar y estudiar distintas alternativas muy a nuestro pesar hemos tomado la decisión de aplazar esta edición que se iba a celebrar en septiembre. Los trabajos de la organización ya estaban muy adelantados con la esperanza de poder celebrarlo con garantías y seguridad, pero la incertidumbre que todavía nos rodea respecto al comportamiento del virus, nos hace pensar que las condiciones no van a ser las propicias para el desarrollo de la prueba. Como siempre hemos dicho la seguridad es nuestro primer objetivo por lo que tomamos esta decisión desde la responsabilidad de salvaguardar la salud tanto de los participantes como del voluntariado.
Por otro lado, para la devolución del dinero decir que ya nos hemos puesto en contacto con todos los participantes inscritos hasta ahora mediante un email que os hemos enviado a vuestro email. Si algun@ no ha recibido le invitamos a que nos escriba a onati.mendimartxa@gmail.com.
Por último, agradecer a los patrocinadores que año tras año nos han estado apoyándonos y en especial al ayuntamiento por ofrecer su total colaboración para llevar la prueba adelante. Espero que entendáis la decisión y cuidaros mucho para que nos podamos volver a ver el año que viene. GRACIAS.

domingo, 19 de julio de 2020

Txandaka bainatu dira arratsaldean Usakon.

goiena

Egoerak hala behartuta, Usakon ere neurriak hartu ditu Udalak jende pillaketarik ez egoteko. Putzuan, esaterako, 30 lagun bainatu ahal izango dira aldiro; arratsaldean neurri hori bete behar izan dut, gehiago ziren eta putzuan sartu gura zutenak. Sorosleek esan dute, baina, jendea ondo ari dela neurriak errespetatzen.
Bero egin du asteburuan eta jendeak Usakorako plana egin du. Gaur arratsaldean, esaterako, Gasteizko, Ermuako eta Legazpiko herritarrak ere baziren Usakon. "Baionatik eta Gaztelatik ere etorri izan dira. Oporretan inguruan dabilen jendeak Usakon berri izan du eta hondartzetan ere neurriak daudenez, hona etortzea erabaki dute batzuk. Egia esan jendea ondo ari da portatzen. Ordubeteko bidaia egin duten batzuk ez dituzte arauak hain ondo hartu, dena libre izango zutela uste zuten eta, baina orokorrean jendea ondo ari da portatzen", esan du Beñat Ormaetxea sorosleak. Txandak ordu lauredenekoak dira eta 30 lagun sartzen dira txanda bakoitzean.
Goiko belardiak zaintzen ari diren udaltzain-laguntzaileak ere gauza bera adierazi dute: "Partzelak markatuta daude baina jendeak, bestela ere, distantzia mantentzen du euren toallak jartzeko. Jendeak badaki egoera ezohikoa dela eta errespetuz ari da jokatzen". Belardian ere bi txanda daude.

Ezin da ondoan aparkatu

Aparkalekuak Munazategin eta hilerri ondoan egokitu dituzte; ezin da Usakoko sarreran ezta ondoko errepidean ere aparkatu. Hesiak eta kartelak jarri dituzte neurri horiek adierazteko. Aparkatu ezin den tokietan zeuden autoetako batzuk isuna zuten jarrita.

AIMAR EROSTARBE IRABAZI DU LIZARRAN..(2020)

ROBERT INNOVA SARIA 2020 | NAFARROAKO TXAPELKETA | JUNIOR | LIZARRA



ULMA taldeko Aimar Erostarbe oñatiarrak irabazi du gaur Lizarran.


 Taldeka, ULMA izan da garaile. 


-Lasterketako argazkiak" HEMEN"





sábado, 18 de julio de 2020

Bertso saioa..82020)

Udako kultura agenda . Doan. Aforoa mugatua izango denez, aurrez eskuratu behar izango dira www.oñati.eus eta Txokolateixian.

19/07/2020 

19:00

Lazarragako lorategia

Gai jartzailea: Amaia Agirre
Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio eta Agin Laburu

SARRERAK: Doan. Aforoa mugatua izango denez, aurrez eskuratu behar izango dira www.oñati.eus eta Txokolateixian.
OHARRA: egitarauak aldaketak izan ditzake.
SEGURTASUN-NEURRI OROKORRAK:
  • Aulkietan eseri beharko da, pertsonen arteko distantzia errespetatzeko. Ikuskizun osoan eserita mantendu beharko da.
  • Sarrera eta irteeretan aforoa kontrolatzeko eta pilaketak ekiditeko zaintzaileak egongo dira.
  • Eskuen higienea bermatzeko sarrera guztietan egongo den gel desinfektatzailea erabili beharko da.