Buscar este blog

jueves, 31 de enero de 2019

San Blas eguna.

01/02/2019 

de 17:00 19:00


Lagun Leku elkartean (Eltzian)

Organizado por Lagun Leku

De 5 a 7 de la tarde habrá cordones bendecidos para proteger la garganta y degustación de torta de San Blas con chocolate y caramelos al precio de 2 €. 


†Isabel Martin. .....16

(Vda de José Unzurrunzaga)





30/01/2019.

ISABEL MARTIN CODON.

89 URTE.

miércoles, 30 de enero de 2019

Karlos Vieira 'Kanu'.

eitb..bideoa HEMEN ikusi

Karlos Vieira 'Kanu': 'Aldatu izan ez bagina, ni izango nintzateke hilda dagoena'. #Oñati​arrak 2 lagun galdu ditu mendian aldamenean zituela: Iñigo ...



ENTRE DOS AGUAS.

31/01/2019.

Kultura etxeko zine aretoan.

20:00.



ENTRE DOS AGUAS


Zuzendaria:  Isaki Lacuesta  |  Herrialdea: Espainia (2018)





Sinopsis
Isra y Cheíto son dos hermanos que han tomado caminos muy diferentes en la vida. Cuando Isra sale de la cárcel y Cheíto termina una larga misión enrolado en la Marina, ambos regresan a la Isla de San Fernando. El reencuentro de los hermanos renovará el recuerdo de la muerte violenta de su padre cuando eran niños; la necesidad de retomar sus vidas y reconciliarse con ellos mismos les unirá de nuevo. Doce años después de “La Leyenda del Tiempo”, Isaki Lacuesta vuelve a San Fernando.

Lizaur kalean garajeak egingo ditu udalak.

Lizaur kalea 6ko sotoan garajeak egingo ditu udalak, bere beharretarako eta saltzeko

Lizaur 6 eraikina, ludoteka egin aurretik

2019/01/30.
Ludoteka dagoen eraikinean igogailua jarri eta fatxada isolatzeko lanak egingo direla aprobetxatuko da
  Lizaur kaleko 6ko bizilagunek zituzten asmoen berri eman zieten udal arduradunei, eraikineko hainbat lokalen jabe baita udala. Bertan kokatzen da Txaloka ludoteka eta eraikinaren azpian dagoen garajearen jabe ere bada udala. Bizilagunek igogailua jarri eta fatxadaren isolamendua egin nahi dute.
  Obraren ondorioz ludotekak egun duen sarrera lekuz aldatu beharko da. Zarata ere handia izango da eta lanak egin bitartean ludoteka behin behinean ixteko aukera mahai gainean dago. Oraindik ez da erabakirik hartu.
  Bizilagunek aurkeztutako asmoei ekarpena egin die udalak eta igogailua beheko garajeraino iristea eskatu du. Soto horretan aparkaleku berriak egingo ditu, sei guztira. Horietako bi udal brigadaren beharretarako gordeko dira, beste bat ludotekako biltegi gisa erabiliko da eta gainontzeko hirurak salgai jartzeko asmoa dago. Lanen proiektua Amaia Igartua arkitektoari esleitu berri zaio.
  Lizaur kaleko 6an egingo diren hobekuntza lanok apirilean hastea aurreikusten da. Ordurako jada, ludotekaren jardunari zenbateraino eragingo dion argituko da eta zerbitzua behin behinean itxi edo beste nonbaitera aldatuko den erabakiko da.
Iturria: Oñati Irratia

Chester - Oñatiko jendea Ruben Nogueiras.....339


Ruben Nogueiras



'Baratzeko pikuak'.

D.V.


Un nuevo espacio de ocio alternativo

El parque de juegos 'Baratzeko pikuak' forma parte del plan de renovación de la zona de Olaran |

Naturaleza. El nuevo parque situado en la zona de Olaran promete un espacio de entretenimiento con un diseño diferente y vanguardista para todas las edades. / FOTOS: I.M.

IKER MURILLO OÑATI.
Los parques han sido desde siempre una oportunidad perfecta de integrar la naturaleza en el núcleo urbano, además de una forma de ofrecer a vecinos de todas las edades un nuevo espacio dedicado al ocio y la diversión. Con la intención de utilizarlo como uno de los principales elementos dentro de la renovación de la zona de Olaran, miembros del Ayuntamiento presentaron ayer el nuevo parque al que se ha bautizado como 'Baratzeko pikuak' en compañía de Iñigo Segurola, principal artífice de los trabajos y diseñador del proyecto. Segurola es profesor, paisajista y reconocido presentador de televisión desde hace años.

En blanco y negro

Desde que comenzaron los trabajos de remodelación de la zona de Olaran, tal y como explican los impulsores de la iniciativa, el objetivo ha sido ofrecer una zona de ocio alejada de la imagen clásica que se tiene de un parque de juegos. Además de integrar elementos de la naturaleza como plantas o troncos de diferentes árboles, se ha apostado por tonalidades de en blanco y negro en los diferentes elementos que componen la zona.
En 'Baratzeko pikuak' cobran importancia otros sentidos además de la vista. El olfato por ejemplo servirá para apreciar variedades de plantas tales como romero, tomillo o lavanda, cuyo objetivo no es otro que el de «favorecer la memoria olfativa de los jóvenes y dar a conocer elementos de la naturaleza a los vecinos». Las plantas se han ubicado en varias macetas formadas por ruedas reutilizadas al igual que las escaleras que se han instalado para llegar al parque desde la zona superior. Y es que la utilización de materiales reciclados ha sido una de las máximas a la hora de crear este espacio.

Zonas de juego

Otro de los grandes atractivos es la zona de agua central, que está compuesta de cuatro fuentes de diseño antiguo sobre una superficie acolchada para proteger a los usuarios de caídas. De esta forma, se busca ofrecer una zona de ocio también para los meses en los que más apriete el calor.
El parque cuenta además con un arco de plantas, un 'tipi' formado con troncos reutilizados, un tobogán y una zona de arena flanqueada por varios troncos de hayas que «se han colocado para emular las figuras de los gigantes». Además, los responsables han apostado por instalar árboles de ramas bajas para que los niños puedan jugar y divertirse con ellos.

Gipuzkoako senior karate txapelketa..(2019)

Urtarrilak 27an, Azkoitian, Gipuzkoako senior karate txapelketa ospatu zen.
Bertan, Aloña Mendiko Karatekek emaitza oso onak lortu zituzten.
Hauek izan ziren emaitzak:
- Ainhoa Mateos 1º Kata Senior egokituta.
- Kevin Martín 2º Kumite Senior mutilak -67kg.
- Asier Natividad 3º Kumite Senior mutilak -75kg.
- Oier Alberdi 1º Kumite Senior mutilak +84kg.
Argazkian ikusi daiteke bertara joan ziren Aloña Mendiko Karatekak.


lunes, 28 de enero de 2019

Emakume Master Cup 2019.

15 bikote Oñatiar jolasten ari dira,2019ko Emakume Master Cupen.

Emakume Master Cup


32 partida Galdakaon, LABORAL KUTXA EMAKUME MASTER CUP berotzen hasteko
Eguraldi txarrari aurpegi onda jarriz, Valentzia, Nafarroa, Errioxa, Araba eta Bizkaitik etorritako pilotariek hasiera eman diote gaur Galdakaon Binakako LABORAL KUTXA EMAKUME MASTER CUP txapelketari hasiera eman diote gaur, lehen 32 partidak jokatuz. Kurtzea, Elexalde eta Usansoloko Unkina pilotalekuetan jende dezente bildu zen eta pilotarien gero eta maila hobeaz harago, kirolari hauen konpromisoa ere agerian geratu zen, bikote bakarrak –gripeak jota– egin baitzuen huts, nahiz eta eguraldia oso txarra izan.
Ikusmin handia sortu du Binakakoaren hirugarren edizio honek eta partida batzuetan bikoteen arteko aldeak handiak izan baziren ere, ohikoa izaten da promozio mailako lehen jardunaldi hauetan, kirolari guztiek barruan zuten dena eman zuten ikuskizuna handia izan zedin. Atzo sailkatutako batzuk hurrengo igandean Murgian arituko dira, txapelketan sartuko diren lehen mailako pilotariekin.
Lehen jardunaldi honetako aipatzekoen artean, nabarmendu beharra dago Valentziatik etorritako lehen bikoteak ezin izan zuela hurrengo faserako pausua eman, bai ordea, bere alaba Jaionerekin aritu zen Reyes Azkoitia beteranoa. Andrea Capellan, pilotari profesionala izandakoaren alabak ere aurrera egin zuen, eskuetako arazoren bat izan bazuen ere.
Egungo txapelduna den Olatz Arrizabalaga, hurrengo astean sartuko da lehiaketan, Galdakaon izan da bere arreba Janireren botilero lanak eginez.
---------------------------------------------------------------------------------------------------------------
El LABORAL KUTXA EMAKUME MASTER CUP de Parejas entra en calor con 32 partidos
Haciendo bueno el dicho ese de que al mal tiempo buena cara, pelotaris llegadas desde Valencia, Nafarroa, Rioja, Gipuzkoa, Araba y Bizkaia dieron inicio al LABORAL KUTXA EMAKUME MASTER CUP de Parejas en Galdakao. Los frontones Kurtzea, Elexalde y Unkina de Usansolo acogieron un total de 32 partidos en el que además del cada vez mejor nivel de las pelotaris, quedó patente el compromiso con la competición de las misma y solo una pareja, aquejada de gripe, falló a una cita que congregó a muchos pelotazales en las gradas.
La expectación creada por esta tercera edición del Parejas ha sido grande y, pese a las normales diferencias entre unas parejas y otras en la categoría de promoción, todas las pelotaris se vaciaron con la intención de dar el mejor espectáculo posible. Algunas de las clasificadas ayer volverán a competir el próximo domingo en Murgia, donde entrarán en competición las pelotaris de primera.
Como notas destacadas de esta primera jornada, cabe reseñar que la primera pareja valenciana que ha entrado en competición ha quedado apeada. Por contra, Reyes Azkoitia y su hija Jaione consiguieron acceder a la siguiente fase en su primer partido juntos en esta competición, lo mismo que Andrea Capellán, hija del ex pelotari profesional riojano, que acudió bastante justa de manos.
Olatz Arrizabalaga, que el domingo arranca la defensa de su txapela, ejerció de botillera con su hermana Janire.
























Galdakaoko partiduen emaitzak

La imagen puede contener: texto

Chester - Oñatiko jendea Koldo Zumalde .....338


Koldo Zumalde


domingo, 27 de enero de 2019

Chester - Oñatiko jendea Jon Ander Ibabe .....337


Jon Ander Ibabe
 


“Hemendik mundua aldatzen.


“Hemendik mundua aldatzen. Conoce las acciones sociales que están cambiando nuestro entorno”

Jornada organizado en el marco del programa Oñatin Elkarrekin Ekin


  • Conferenciantes: - Itziar Fernandez - Ongi Etorri Errefuxatuak. 
                   - José Manuel Ruiz - Baltistan Fundazioa.
  • Dirigido a: Emprendedores, autónomos, profesionales, microempresas  y cualquier persona interesada.
  • Lugar: Enpresagintza fakultatea (Ibarra Zelaia, 2). Oñati.
  • Hora: 15:00 – 17:00
  • Inscripciones y solicitud de información:
    o E-mail: enplegu@onati.eus 
    o Telf: 943 003 198

“Zazpi senideko”.







TEATRO

27/01/2019

 19:00


sábado, 26 de enero de 2019

Chester - Oñatiko jendea Rosa Lazkanoiturburu....336


Rosa Lazkanoiturburu



Arratsaldean zabalduko dute Aloñako igoerako izen-ematea.

GOIENA


Arratsaldean zabalduko dute Aloñako igoerako izen-ematea
Deabrua Fuoruen plazan iazko lasterketa hasteko momentuan
Gauez egingo den Buetraitzeko igoera bertikalerako izen-ematea ere 15:00etan irekiko da. 80 korrikalari hartuko dituzte igoera bertikalean eta 300 linealean. Dortsalak azkar bukatuko diren susmoa dute antolatzaileek.
Arratsaldean zabalduko da izen-ematea Buetraitzeko eta Aloñako igoeretarako. Igoera bertikala maiatzaren 3an izango da, gauean, eta lineala, berriz, maiatzaren 5ean. 15:00etatik aurrera eman ahal izango da izena, www.sailkapenak.com webgunean.

80 eta 300

Proba biak prestatzen ari diren taldekideek uste dute azkar bukatuko direla dortsalak. "Egia da egun horretan Maeztun Espainia mailako txapelketa bat dagoela, eta hara ere joango dira batzuk, baina hemengo izen-ematea azkar beteko dela uste dugu. Aurten, gainera, zapatuan jarri dugu inskripzio eguna, ahalik eta jende gehienak aukera berak izan ditzan izena emateko", dio antolatze taldean ari den Mikel Urrutiak.
Probetako ibilbideak aurreko edizioetako berak izango dira. Buetraitzeko igoera bertikala hirugarren aldiz egingo da: Aloñako igoeraren hamargarren urteurrenean eta duela hiru urte izan ziren aurreko biak. Lehen aldia egin zutenean, asmoa zen bost urtean behin egitea. Duela hiru urte, jende berria sartu zen antolaketa taldean eta proba hori egitea erabaki zuten. Aurten, hamabost urte egingo ditu Aloñako igoerak, eta gaueko igoera bertikala ere antolatu dute. Maiatzaren 3an izango da proba hori, 22:00etan, eta 80 parte-hartzaile hartuko dituzte, gehienez. "Denboran ez luzatzeko jarri dugu kopuru hori. Lehenak minutu erdian behin aterako dira, baina azkenetakoak minutuan behin, eta, kopurua handituz gero, proba asko luzatuko dela iruditzen zaigu", dio Urrutiak.
Igoera lineala maiatzaren 5ean egingo dute, Oñatiko Foruen plazatik abiatuta, eta aurreko edizioetako ibilbide bera izango du; 300 korrikalariko muga jarri dute proba horretarako.

Eguraldia

Aloñako igoerako lantaldeak badu eskarmentua mendiko lasterketak prestatzeko, eta aurtengoa ere ondo antolatuta egoteko lan egingo dute, aurreko urteetan bezala. "Eguraldia izango da aurreikusi ezin duguna eta antolatu ezingo dugun elementu bakarra. Baina prestatuta egongo gara", dio Urrutiak.

Chester - Oñatiko jendea Ana Márcia de Souza.....335


Ana Márcia de Souza


jueves, 24 de enero de 2019

PILOTA PARTIDUAK..Urtarrilak 25.(2019)


ASTERIX: EDABE MAGIKOAREN SEKRETUA.


26/01/2019 

27/01/2019


Kultur etxeko zine aretoan



Cine comercial:  
 ASTERIX: EDABE MAGIKOAREN SEKRETUA


  • Sábado y Domingo a las 17:00h


SINOPSIS:
Zuhaitz batetik bestera mihura bila ari dela, halako batean, Panoramix druida lurrera erori da. Han etzanda hausnartzen hasi da. Orkatila bat bihurritu du, baina askoz okerragoa izan zitekeen! Berak ezin balu, nork prestatuko luke neurrigabeko indarra ematen  duen edabe magiko garrantzitsua? Asterixek eta Obelixek lagunduta, Galia osoan zehar bidaiatuko du druida trebe baten bila, hari edabe magikoaren errezetaren sekretua helarazteko asmoz, bere herrixkaren etorkizuna ziurtatzearren.

EL GRAN BAÑO.


25/01/2019 

28/01/2019


Kultur etxeko zine aretoan



Cine comercial:  
EL GRAN BAÑO


  • Viernes y sábado a las 22:30h;
  • Domingo a las 19:30 y 22:30h
  • Lunes a las 19:30 (día del espectador


SINOPSIS:
En plena crisis de los cuarenta, un peculiar grupo de hombres decide formar el primer equipo nacional de natación sincronizada masculino. Desafiando estereotipos e ignorando la incomprensión de los que les rodean, se sumergen en una insólita aventura que les llevará a hacer frente a las dificultades y a sacar lo mejor de s
i mismos gracias a la ilusión y el trabajo en equipo.

Atzo aurkeztu zuen Euskadi-Murias taldeak..(2019)

goiena

Ibarrekoek ematen diote kolorea Euskadi Muriasi


Debagoieneko zortzi lagun izango dira taldean. Goian, Jon Rivero, Jon Odriozola, Eneko Garai eta Ibai Agirreurreta. Behean, Julen Irizar, Garazi Erostarbe, Xubane Garai eta Mikel Aristi. Argazkiak: Aratz Losada.

Atzo aurkeztu zuen Euskadi-Murias taldeak aurten errepidean izango dituen txirrindulariak, eta "ilusioa" berba da gehien errepikatu zena Errenterian egindako ekitaldian. Bada, aurten ere debagoiendarrez osatuta egongo da taldea, eurek emango diote "kolorea" talde orlegiari.
Euskadi Muriasek gizonezkoen taldean 20 ziklista izango ditu aurten errepidean, eta nobedadea da emakumezkoen Murias-Limousinen sei ziklista izango direla. Bada, talde horretako ordezkariak izango dira Xubane Garai aretxabaletarra eta Garazi Erostarbe oñatiarra. Hala, Loli Sansanok, Murias-Limousin taldearen kirol zuzendariak, Muriasen harrobiko emakumeen aldeko apustua eta etorkizun zabala duela goraipatu zuen ekitaldian. 
Gizonezkoei dagokienez, 2018 bikainaren ondoren taldeak ilusioak berrituta ditu, eta azken astean Flecha Valona lasterketa entzutesutik jaso dute berri ona: "Elite mailara heldu gara pentsatu genuen baino lehenago. ASO-ren Flecha Valona holako klasikoaren gonbidapena jasotseak Euskadi izena txirrindularitzaren munduko mailarik altuenera eramaten du eta proiketua baieztatzen du. Orain, gozatzeko unea heldu zaigu. Hortaz, gure bide apalari eutsi behar diogu, lan egiten eta istoria egiten jarraitzen euskal txirrindularitzan. Hedabideen oihartzuna azpimarratzekoa da; haiek ulertu dute-eta pentsaezinako markak lortu ditugula. Beraz, eskerrik asko guztiei eta ilusioa bera eta dedikazio bera azalduko ditugu errepidean", adierazi zuen Jon Odriozola Euskadiko kirol managerrak.
Bada, inoiz baino debagoiendar gehiago izango dira talde orlegian, orain arte egondakoei Xubane Garai eta Garazi Erostarbe batu zaizkielako. Errepidean egongo dira, baita ere, Mikel Aristi eta Julen Irizar txirrindulariak. Eta, taldean lanean izango dira Jon Odriozola bera, Jon Rivero (Bergara), Eneko Garai (Aretxabaleta) eta Ibai Agirreurreta (Leintz Gatzaga).
Euskadi Murias taldeko txirrindulariak.

Murias-Limousinen sei ziklista izango dira, tartean ibarreko Garai eta Erostarbe.

†Dolores Leceta. .....15

(Felix Ibaberen alarguna)






24/01/2019.

DOLORES LECETA LETAMENDI.

91 URTE.

†Roberto Urcelai . .....14






23/01/2019.

ROBERTO URCELAI MRTINEZ.

55 URTE.

miércoles, 23 de enero de 2019

Chester - Oñatiko jendea Tere Inza.....334


Tere Inza


DOGMAN.

24/01/2019.

Kultura etxeko zine aretoan.

20:00.



DOGMAN


Zuzendaria: Matteo Garrone  |  Herrialdea: Italia (2018)




Sinopsis
El dueño de una peluquería canina a las afueras de Roma se deja influenciar por un delincuente local hasta que su vida personal se complica y decide tomar las riendas de la situación. 

BAZKIDE LAGUNTZAILEN ZOZKETA-URTARRILA.(2019)


†Sor Manuela Goicoechea . .....13


(Klarisa lekaimena)





22/1/2019.

SOR MANUELA GOICOECHEA URANGA.

85 urte.