Buscar este blog

jueves, 28 de febrero de 2019

Murias-Limousin taldeko txirrindulari debagoiendarrak ezagutzen..(2019)

goiena




Muriasek eta Limousinek emakumezkoen ziklismoaren aldeko apustua egin dute elkarrekin. Horren harira, kadete eta gazte mailatan talde bana, eta 23 urtez azpikoetan beste talde bat izango dute. Berde koloreko maillotarekin lehiatuko dira Xubane Garai aretxabaletarra eta Garazi Erostarbe oñatiarra.


“Ostegun kontalariak” con Ixabel Agirresarobe..(2019)


Sesión de “Ostegun kontalariak” con Ixabel Agirresarobe

Las invitaciones se recogen en la biblioteca infantil

Cuenta cuentos para niños y niñas de 6 a 9 años, en la Biblioteca infantil.
Narradora: Ixabel Agirresarobe

CARAS Y LUGARES .

28/02/2019.

Kultura etxeko zine aretoan.

20:00.


CARAS Y LUGARES . Jornadas del medio ambiente


Director: Agnès Varda, JR  |  País: Francia (2017)





Sinopsis
Agnès eligió el cine. JR, la fotografía. Juntos se unen en un viaje extraordinario y sorprendente por los pueblos de Francia basado en el azar y la creatividad. En una furgoneta mágica que imprime fotografías de gran formato, ambos experimentan el contacto con la gente y forjan una amistad basada en sus diferencias y su sentido del humor. Veteranía y juventud en un recorrido humano e inolvidable. 

Gipuzkoako eskola kirol karate txapelketa (3-4 gunea)..(2019)

Otsailak 24an, Arrasaten, eskola kirol karate txapelketa (3-4 gunea) ospatu zen.
Bertan, Aloña Mendiko Karatekek emaitza oso onak lortu zituzten.
Hauek izan ziren emaitzak:

- Lide Berreteaga 2º Kata Infantil neskak gerriko berderarte.
- Soraya Sela 2º Kata Infantil neskak gerriko berde/urdinetik beltza arte.
- Claudia Martín 1º Kata Alebin mixto gerriko laranjararte.
- Iker García 3º Kumite Infantil mutilak -40kg.
- Aimar Martín 2º Kumite Infantil mutilak -55kg.
- Aimar Loiti 1º Kumite Infantil mutilak +60kg.
- Gabriel Martín 2º Kumite Infantil mutilak +60kg.
- Ander Igartua 3º Kumite Infantil mutilak +60kg.
- Soraya Sela 1º Kumite Infantil neskak +50kg.

Argazkian ikusi daiteke bertara joan ziren Aloña Mendiko Karatekak


Historia eta monumentaltasuna Oñatin.

Chester - Oñatiko jendea Maider Iturbe.....354


Maider Iturbe



martes, 26 de febrero de 2019

Natura Oñatin

“El secreto de la Naturaleza” .

27/02/2019.

19:00etan.

Kultur Etxean.


“El secreto de la Naturaleza” proyección del documental y coloquio

2019ko ingurumen jardunaldiak . Organizado por Natur eskola

Hizlaria: Juan Ignacio Perez Iglésias, Biologoa eta EHUko Kultur Zientifikoko Katedraren Arduraduna.


“Aralar, mundua leku den lurra”.....6

2019/02/26.

19:00etan.

Kultur Etxean.


“Aralar, mundua leku den lurra” proyección del documental y coloquio


2019ko ingurumen jardunaldiak . Organizado por Natur eskola


Coloquio con el director del documental.



Chester - Oñatiko jendea Belen Balzategi eta Karlos de los Santos.....353


Belen Balzategi eta Karlos de los Santos



lunes, 25 de febrero de 2019

NEVO MODELO DE ATENCIÓN Y CITACIÓN EN EL AMBULATORIO.

 Debagoieneko ESI - OSI Alto Deba, pone en marcha en todos sus centros de salud un nuevo modelo de atención asistencial. En este nuevo modelo el personal sanitario y el personal administrativo trabajarán de forma coordinada para ofrecer una atención más personalizada, ágil y adecuada.



Kirola Oñatin.....8

† Mª Milagros Santa Kruz .....23






23/02/2019.

MªMILAGROS SANTA KRUZ TXINTXURRETA.

61 URTE.

domingo, 24 de febrero de 2019

Chester - Oñatiko jendea Mikel Bolinaga eta Belen Martín .....352


Mikel Bolinaga eta Belen Martín





Axier Alonso garaile.

goiena

Axier Alonso oñatiarra garaile Mendi Eskiko Euskal Herriko Txapelketan






Sasoi puntu bikainean dagoela erakutsi zuen atzo Axier Alonso oñatiarrak, Izaban jokatu zen Euskal Herriko mendi eskiko lineako txapelketan. Emakumeetan, Igone Campos zumarragarrak eskuratu zuen garaipena. Gaur kronoigoera jokatuko da, eta 800 metroko desnibel positiboari aurre egin beharko diote eskiatzaileek.
Eguraldi bikainarekin jokatu zen atzo Izaban Euskal Herriko txapelketa. 225 eskiatzaile inguru batu ziren lasterketaren bi ibilbideak –A eta B– osatzeko. A ibilbidean jokatu zuten txapelketa, eta ez zen nolanahiko ibilbidea gainera. Bi datu esanguratsu, 21,5 kilometroko luzeera eta 1850 metroko desnibel positiboa baitzuten aurretik. Bost ziren egin behar zituzten trantsizioak, eta tartean igo beharreko bi gailur, Oloron eta Zanpori.
Pozik zen Alonso lasterketaren bukaeran: "Sorpresa handia izan da niretzat garaile izatea. Ez dut hutsegiterik egin, eta hori mendiko eskian oso garrantzitsua da. Indartsu ateratzea erabaki dut, eta banekien azken igoera ondo zetorkidala".

sábado, 23 de febrero de 2019

Jaia eta kultura Oñatin.

"Oñati alderik alde"...Oñati, en formato audiovisual.

"Oñati alderik alde" bideo sorta aurkeztu du udalak
Oñati gaur egun nolakoa den gaika islatzen duten 9 ikus-entzunezkok osatzen dute bilduma

Oñati, en formato audiovisual

EL CONSISTORIO EDITA UNA COLECCIÓN DE NUEVE VÍDEOS PARA ACERCARSE AL MUNICIPIO A TRAVÉS DE SUS DIFERENTES FACETAS


Arreta eredua aldatu egingo da anbulatorioan.

2019/02/22.

Oñatin eta Debagoieneko ESIa osatzen duten osasun zentro guztietan arreta eredu berria estreinatuko dute astelehenean.

IRAKURRI GEIAGO..


San Lorentzoko jolas parkea berritu egingo da.

2019/02/22.


Kautxuzko zorua aldatuko da eta pare bat elementu berri jarriko dira
  Herriko jolas parkeen azterketa egin zen iazko maiatzean eta gune bakoitzak beharko lituzkeen mantentze eta konponketa lanak zehaztu ziren. Azterketa orokor horretan San Lorentzo auzoko jolas parkeko zoruaren egoera txarra agerian geratu zen. Kautxuzko zorua oso zaharkituta dago eta hainbat lekutan zartadura zabalak ditu. Haur baten oina sartzeko edota helduek estropezu egiteko moduko zartadurak dira. Segurtasun aldetik beraz, arriskutsu dagoela ikusi zen eta konponketa lanak egiterakoan lehentasunezko lekua izan beharkolukeela ondorioztatu zen.
  Aurtengo aurrekontuetan herriko jolas parkeak konpontzeko diru partida bat berezitu zen eta horren kontura egingo dira San Lorentzoko haur parkea berritzeko lanak. Kautxuzko zorua guztiz berrituko da, zaharra kendu eta zoru berria botako da. Bide batez, haurren jolaserako elementu berriak ere jarriko dira. Egun egoera onean dauden egitura eta ziburuak mantenduko dira eta bi elementu berri jarriko dira: ohe elastikoa eta sokadun piramide bat.
  GARRA S.L. enpresa izan zen iaz herriko jolas parkeen azterketa eta mantentze lanak egin zituena eta berari eskatu zaio San Lorentzoko parkea berritu eta osatzeko aurrekontua. BEZik gabe 29.000 euroko proposamena egin du eta hala onartu du udalak. Aipagarria da aurrekontuaren bi heren, % 66a, kautxuzko zorua aldatzeko lanari dagokiola. Lanak, datozen asteetan hasiko dira, martxoan egitea aurreikusten dute behintzat udal arduradunek.
  San Lorentzoko jolas parkea egun herrian daudenetatik zaharrenetakoa da, eta tarteka konpondu bada ere, aspaldian ez da berritze integralik egin bertan.
Iturria: Oñati Irratia

SPIDER-MAN: UN NUEVO UNIVERSO.

23/02/2019 

24/02/2019


Kultur etxeko zine aretoan




Cine infantil: SPIDER-MAN: UN NUEVO UNIVERSO
  • Sábado y domingo a las 17:00h;

SINOPSIS:
'Spider-Man: Un Nuevo Universo' es la primera cinta de animación de Sony basada en los personajes de Marvel. Esta película es además, el debut de Miles Morales (Shameik Moore) como protagonista en la gran pantalla. Miles es una de las versiones alternativas de Spider-Man y es un adolescente afroamericano de Brooklyn. En esta nueva aventura, Miles deberá convertirse en el Spider-Man de su universo, bajo el tutelaje de Peter Parker (Jake Johnson), el Spider-Man original de otra realidad alternativa. En 'Spider-Man: Un Nuevo Universo', Miles y Peter conocerán a todas la versiones de Spider-Man de los distintos universos vecinos. Ahora, todos juntos, deberán hacer frente a un peligro que amenaza a todo el multiverso. Película escrita y producida por Phil Lord y Chris Miller, responsables de 'La LEGO Película'.


Txaloka ludoteka ibiltaria.

23/02/2019

 10:00


Eltzia


Hurbiltzen diren 3 eta 10 urte bitarteko haur guztiek parte hartu ahal izango dute. Horrek esan nahi du ekitaldia guztiz irekia dela eta parte hartzeko ez dela aurrez Txalokako erabiltzailea izan behar.
 Herriko familia guztiak gonbidatzen ditugu gauzatuko den ekimen honetan parte hartzera.
  • Eltzia. Pizza tailerra 🍕 eta esperimentazio tailerra

“Herrixa kantuan”..(2019)


viernes, 22 de febrero de 2019

Alberto Alonso oñatiarra izango da PSE-EEren alkategaia Bergararako.


goiena
Alberto Alonso, Osalaneko zuzendari moduan duen bulegoan.


 

Bihar, otsailak 19, aurkeztuko du ofizialki Bergarako PSE-EEk maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako alkategaia. Alberto Alonso oñatiarra izango da; 1976an jaioa, UGT sindikatura afiliatuta dago 16 urte dituenetik eta gerora historian lizentziatu zen. Hain zuzen, langileen ordezkari gisa "ibilbide luzea" egin ostean, Osalaneko zuzendaria da gaur egun.

Horrez gain, PSE-EEk informazio kanpaina bat iragarri du azken lau urteotako kudeaketaren balorazioa egiteko. 6.000 eskuorri banatuko dituzte eta azken lau urteotan zinegotzi izan den alderdiaren Bergarako bozeramaile Mari Carmen Barrenetxeak azaldu du herritarrei kontu ematea dela kanpaina horren helburua. Barrenetxeak, gizarte zerbitzuetan egin duen lana baloratzeko orduan, nabarmendu du adineko 35 laguni zerbitzua emango dion eguneko zentroa egin dela eta etxez etxeko laguntzara bideratutako diru kopurua %16ko igoera izan duela.

GREEN BOOK.

22/02/2019 

25/02/2019


.Kultur etxeko zine aretoan




Cine comercial: GREEN BOOK
  • Viernes y sábado a las 22:30h;
  • Domingo a las 19:30 y 22:30h;
  • Lunes a las 19:30 (día del espectador)




SINOPSIS:
Años 60. Cuando Tony Lip (Viggo Mortensen), un rudo italoamericano del Bronx, es contratado como chófer del virtuoso pianista negro Don Shirley (Mahershala Ali), durante una gira de conciertos por el Sur de Estados Unidos, deberá tener presente "El libro verde", una guía que indicaba los pocos establecimientos donde se aceptaba a los afroamericanos. Son dos personas que tendrán que hacer frente al racismo y los prejuicios, pero a las que el destino unirá, obligándoles a dejar de lado las diferencias para sobrevivir y prosperar en el viaje de sus vidas.

jueves, 21 de febrero de 2019

Chester - Oñatiko jendea Iñaki Iglesias.....351


Iñaki Iglesias


Chester - Oñatiko jendea Maribel Sanchez.....350


Maribel Sanchez



PILOTA PARTIDUAK..Otsaila22.


PILOTA PARTIDUAK..Otsailak21.


Cueva de Arrikrutz-Oñatiko Kobak.Izarrako Herri eskolako..(2019)

20/02/2019.

Izarrako Herri eskolako LH1.mailako txikiak izan ditugu gaurkoan #Arrikrutz kobetan. #Lehengizakia eta #historiaurrea ezagutzeaz gain primerako artealanak egin ditugu,
--------
Buena kuadrila de artistas hoy en Cueva de Arrikrutz-Oñatiko Kobak. Los alumnos de Izarra Herri eskola de Urkabustaiz han retratado con todo lujo de detalles la #prehistoria en sus pinturas.




UN DÍA MÁS CON VIDA.

21/02/2019.

Kultura etxeko zine aretoan.

20:00.


UN DÍA MÁS CON VIDA ... Jornadas del medio ambiente


Director: Raúl de la Fuente, Damian Nenow  |  País: Polonia (2018)








Sinopsis
Relato autobiográfico de Ryszard Kapuściński que narra los últimos días de Angola como colonia portuguesa en 1975, y las terribles consecuencias de esta descolonización: una guerra civil que asoló la región hasta hace muy poco. Coproducción polaco-española de animación para adultos. 

Chester - Oñatiko jendea Jon eta Maialen Regueiro .....349


Jon eta Maialen Regueiro
 


miércoles, 20 de febrero de 2019

Izaro Elorza: "Ilusioz heldu diot herritarrentzat eta herriarentzat lan egiteko erronkari".

GOIENA

Erabiltzailearen aurpegia 


2019ko udal hauteskundeei begira jarriak gara dagoeneko. Ilusioz gabiltza herritarrendako eta herriarendako lan egingo duen hautagai zerrenda osatzen. Tartean, Oñatiko EH Bilduren alkategai bezala aurkeztu dugu Izaro Elorza, herritar akoren babespean.
Erronkari “ilusioz” heldu dio Elorzak, lanerako gogoz, azken bi legealdietan koalizio kideek egindakoa gogoan. Gauzak horrela, Harittu prozesuaz, EH Bilduk hauteskundeetara eroango duen proposamenaz eta bestelakoez berba egin du Elorzak.
 
Oñatiko EH Bilduren alkategai izendatu zaituzte. Erabaki orok arrazoi bat daroa atzean...
 
Hala da. Gustura nago nire lanpostuan. Urte dezente  daramatzat. Baina, barne-barnean, beti izan dut zerbait gehiago, zerbait ezberdina, egiteko gogoa. Ba, alkategai izateko proposamena iritsi zitzaidan iaz. Harritu egin ninduen, baina erronka interesgarria iruditu zitzaidan. Herritarrentzat eta herriarentzat lan egitea ez da zeregin makala. Ilusioz heldu diot erronkari.
 
Ez dakienarendako: zein da Izaro Elorza?
 
Ba, Oñatin jaio, hazi, hezi eta bizi den bi umeren ama naiz, mundu justuago eta berdintsuago bat lortzeko bidean, bere esku dagoen guztia egiten saiatzen dena -Fiare Banca Eticako, Goiener energia kooperatibako eta Oñatiko Ortuzabala kontsumo taldeko kide naiz, momentuz-. Batxilergoa bukatuta, Bilbora joan nintzen Telekomunikazio ikasketak egitera. Eta Gradu Amaierako Proiektua aurkeztu aurretik lanean nenbilen Iberdrolan; harrezkero, zorionez, gelditu barik dihardut. Bien bitartean, doktoretzarako sarbide den Proiektuen Kudeaketarako Europako Masterra ere egin nuen (Euro MPM). Eta, gaur egun, Arrasaten dagoen MVE enpresan nabil zuzendaritza tekniko eta ingeniari lanetan. Bestetik, aisialdiari dagokionez, kirola egitea, irakurtzea, zinemara joatea, musika entzutea, janaria prestatzea, bidaiatzea eta lagun zein familia arteko planak egitea ditut gogoko. Besteak beste, oso gustura ibiltzen naiz mendian, naturaz gozatzen. Txikitatik baserri inguruan ibiltzearen eragin izan daiteke hori.
 
Besteak beste, Oñatiko Udal Gobernuan diren koalizio kideen lana goraipatzeko aprobetxatu izan dituzu agerraldiak.
 
Nire ustez, 2011-2015 eta 2015-2019 agintaldietan herri honetan egin den lana ez da nolanahikoa. Ez soilik martxan jarri diren proiektu txiki, handi zein hartu behar izan diren erabaki ausartengatik. Era berean, eredugarria izan da horiek egiteko modua. Azken urteetan, gardentasun osoz eta herria informatua izateko bokazioz jardun dute Udal Gobernuko kideek. Jardun modu horrekin, ba, espazio berriak eraiki edo berregokitu dituzte, herri barruko mugikortasuna errazteko neurriak hartu dituzte eta lan handia egin dute horren begi bistakoak ez diren zenbait alorretan ere: Hurretik egitasmoa, parte-hartzearen bultzada, Gipuzkoa mailan aitzindari den Eskola Kirola programa... Denean bezala, aldeko eta kontrako iritziak egongo dira, baina uste dut herrian aldaketa garrantzitsua izan dela azken urteetan. Hobera egin du Oñatik. Harro egotekoa da hori.
 
Dena den, alkategaia aldatzeko hautua egin du EH Bilduk. Zergatik?
 
Agian, egungo alkateari egin beharreko galdera da hori, bere erabakia izan baita aurten EH Bilduren alkategaitzara ez aurkeztea. Dena den, esan dezaket ondo ikusten dudala urte batzuk igarota hautagaia aldatzea, gainerako herritarrei aurkezteko aukera emanez, freskotasunez, ideia berriekin eta ilusioz jarrai dezagun Herri proiektu honetan lanean.

Orain, Harittu prozesuan murgildurik diharduzue buru-belarri. Zer da Harittu? 
 
Epe ertain-luzera Oñatiren behar eta erronka nagusiak zeintzuk diren identifikatu, eta eremu bakoitzean egin beharreko esku-hartzeak behar bezala diseinatzen lagunduko digu Harittuk. Horretarako, alor ezberdinetan banatu genuen prozesua -hor dira parekidetasuna, lurralde antolaketa, ingurumena, gazteria, kirola...-. Ostera, herritarrak eurak izan dira alor bakoitzeko lanketa egin dutenak. Zehatz esanda, bi fase nagusitan banatu da prozesua . Alegia, diagnostiko fasearekin hasi genuen bidea, gaur egungo Oñatiren erradiografia moduko bat lortzeko helburuz. Gaur-gaurkoz, bukatua dugu fase hori, eta identifikatuak ditugun beharrei erantzungo dieten politikak diseinatzen dihardugu, Ekintza Planean murgilduta.
 
Beraz, hark zehaztuko du aurrera begirako bidea… 
 
Hein handi batean, bai. Azken finean, lan handia egin da azken hilabeteotan, eta ekarpen interesgarriak ditugu esku artean. Gainera, indartzen ari da komunitate-sarea. Pozik egoteko modukoa da hori. Izan ere, esan ohi da lau begik, bik baino gehiago ikusten dutela. Eta gure kasua ez da salbuespen. Jende asko ari da Harittu prozesuan murgildurik, konpromisoz. Hori oso aberasgarria da herriarendako. Azken finean, gaur egungo Oñati zer denaren eta zer izan nahi duenaren ikuspegi, pertzepzio eta desio ezberdinak ditu pertsona bakoitzak. Irudika dezagun: imajina ezazu puzzle osoaren zati bat dela pertsona bakoitza. Ba, zati horiek guztiak elkartuta soilik lortuko da marrazki osoa irudikatzea. Proiektuak herriari begira eta herriarentzat egin behar dira, horrek suposatzen duen aniztasuna kontuan izanda. Finean, kontuan izan behar da Oñatiko EH Bilduren komunitatea ez dugula mahaiaren bueltan gaudenok bakarrik sortzen, guregana ekarpenak egitera datorren edota bestelako ekintzetan izan den herritar oro ere komunitate horren parte dela.  
 
Eta hauteskunde egunak emango dio bukaera Haritturi? 
 
Ez. Hurrengo urteetan emango diren pausoen gida moduko bat izan gura du Harittuk -ez soilik Udaletik aritzeko, baita herri mugimenduetatik ere-. Beraz, Ekintza Planean zehaztutako urrats edo proiektu horiek finkatzean bukatuko litzateke prozesua. Hala ere, uneoro egin beharko da hausnarketa, eta ikusi beharko da aldaketarik egin beharrik dagoen. Alegia, uneoro egongo da erakundeetako ordezkarien eta komunitateko kideen arteko harremana.
 
Oro har, zeintzuk dira EH Bilduk esku artean duen proiektuaren zutabe nagusiak?
 
Oraindik lanean gabiltza, ekarpen horiek guztiak aztertzen. Baina argi dago hainbat eta hainbat esparrutan badugula lana egiteke, eta sarri pisutsuenak enplegua, etxebizitza edo mugikortasuna izaten diren arren -ekonomikoki, behintzat-, ezin ditugula beste esparruak alde batera utzi. Behar duten garrantzia eman behar zaie, kulturari, berdintasunari, parte-hartzeari, politika-sozialei, gazteriari, ingurugiro eta landa guneei...
 
Bide horretan, zinegotzi izateko hautagaien zerrenda lantzea dagokizue orain, ezta?
 
Bai. Zerrendak lehenbailehen osatzea dugu helburu, ahalik eta azkarren hasi gura baitugu talde moduan lanean. Maiatza bertan da, eta, hauteskundeetan zer gertatuko den ez dakigun arren,  prest egon beharra dugu. Gauzak horrela, herritar ezberdinez osatutako taldea sortzen gabiltza. Aurretik aipatu ditugun arloetan ezagutza edo interesa eduki eta herriarentzat lan egiteko ilusioa duten gazte, heldu, emakume eta gizonezkoz osatua egongo da hautagaien zerrenda.