2025/04/07.
Herriguneko hainbat aparkaleku margotuko dira astean. Anbulatorio atzealdeko aparkalekua eta jarraian egokitu den disuasio aparkalekua margotzen goizean hasi dira. Ondorioz, ezin da Osasun etxe ondoko aparkalekura sartu. Lanak gaur-bihar bitarte egingo dira. Anbulatorio atzealdeko aparkalekua ezingo da erabili bihar arratsalde-ilunkarara arte.
Bidebarrieta kalean ere margotze lanak egingo dira asteazkenean eta baterian dauden aparkaleku batzuen norabidea aldatu egingo da. Konkretuki, Errementari plaza pasa eta kalearen amaierara bitartean, Bellotza-Kuttun denden paretik aurrera. Tarte horretan aparkalekuak baterian daude, eta hala mantenduko da, baina norabidea aldatuta, autoak ipurdiz sartzeko. Bizikletan doazenen segurtasuna bermatu nahi da horrela, ibilgailuak aurrera aterako direlako eta ez atzeraka, egun irteten diren bezala.
Bidebarrieta kaleko hainbat aparkalekuren margotze lanok asteazkenean egingo dira, aurrez gunea seinaleztatu da, aparkalekuak libre utzi daitezen.
Iturria: Oñati Irratia
No hay comentarios:
Publicar un comentario