Buscar este blog

lunes, 7 de abril de 2025

UDANA ETA ELORREGI ARTEKO ERREPIDEA HIRU ORDU LAURDENEZ ITXIKO DA OSTEGUNEAN, ITZULIA DELA TA.

 2025/04/07.

GI-2630 errepide nagusia trafikorako moztuta egongo da, 13:15etatik tropela pasa arte

  Beasainen hasi eta Markina-Xemeinen bukatuko den Itzuliaren laugarren etapak hainbat kilometro egingo ditu herriko errepide nagusitik, ondorioz, bidea, trafikorako itxita egongo da, hiru ordu laurden inguru. Txirrindularien tropela Udanatik behera etorriko da, Elorregin, Arrasaterantz hartzeko. Ibilbidea GI-2630 errepide nagusitik egingo dute baina honekin lotura duten bide txikiagotan ere eragina izango du; errepidea 13:15etan itxiko da eta lasterketa pasatu ahala irekitzen joango da.

  Bide mozketak lanerako irteera-sarrera ordutegiarekin bat egingo du eta ibilgailuen joan-etorria normaltzeko denbora beharko da. Udaltzainak trafikoa erregulatzen egongo dira gune konplexuenetan baina denbora beharko da, esan bezala, egoera guztiz normaldu bitartean. Horregatik, pazientzia eskatu da.

  Osteguneko trafiko intzidentzia honen berri herriko enpresa eta zerbitzu arduradunei jakinarazi zaie, arazo gutxien eragiteko moduan antolatu daitezen.

Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario