Buscar este blog

martes, 31 de marzo de 2020

Chester - Oñatiko jendea José Antonio Guridi .....495


José Antonio Guridi
 



Aitor Regueiro..GAZTE(AK) ETXETIK .

Konfinamendu garaixan entreteniuta egotia ez da samurra. Asperduriari buelta emuteko asmoz gatoz Antixenako Gaztetxetik. Horretarako herriko gazte sortzaile ezberdinen emanaldixak igoko dittugu sarera. Gaurkuan Aitor Regueirok eskeinittako kontzertutxo bat euku. Gozatu!



20 isun jarri ditu Oñatiko udaltzaingoak.

goiena

20 isun jarri ditu Oñatiko udaltzaingoak alarma egoera ezarri zutenetik



Agregar leOñatiko bi udaltzain herriko plazanyenda



Oñatiko udaltzaingoak jakinarazi du dagoeneko 20 isun jarri dituztela Oñatin konfinamendu sasoi honetarako jarrita dauden jokaera arauak ez errespetatzeagatik. Euren guneko eginbeharrak zeintzuk diren eta herritarrek zein betebehar bete behar dituzten gogorarazi gura dute dute Oñatiko udaltzainek.
Oñatiko udaltzaingoak jakinarazi duen moduan alarma egoera jarri zutenetik 20 isun jarri dituzte dagoeneko eta herritarrei gogora arazi gura diete zeintzuk diren konfinamendu sasoi honetan bete beharreko jokaera arauak. Hiru puntu hauek ekarri gura ditu gogora Oñatiko udaltzaingoak:
  • Erosketak etxetik hurbilen dauzkaten dendetan egin ditzatela.
  • Gune pribatu amankomunak (garajeak, atariak…….) ezin dira erabili aisialdi jardueretarako. Guztiz debekatuta dago. Udaltzaingoan abisuren bat jaso ezkero, konprobatzera joango ginateke eta egiaztatuko bagenu, isuna jarriko genuke.
  • Txakurrak etxetik hurbilen atera behar dira eta beraien beharrak egiteko behar duten denbora bakarrik.

Udaltzainen eguneroko zereginak

Mezu horrekin batera, udaltzainen eguneroko zereginetan sartzen diren puntuak ere jaso dituzte:
  • Herriko supermerkatuak, jana denda txikiak, okindegiak, farmaziak kontrolatu, alde batetik babes neurriak gordetzen direla konprobatzeko eta bestalde bertan dauden herritarrek dekretuak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituztela ziurtatzeko.
  • Zabalik egon ezin diren dendak itxita mantentzen direla konprobatu
  • Kaletan, bidegorritan eta nekazaritza auzoetan dabiltzan herritarrek dekretuak ezartzen dituen baldintzaren bat betetzen dutela konprobatu, horrela ez bada, kasu bakoitza aztertu eta horren arabera isuna ipini.
  • Herri barruko errepideetan trafiko kontrolak ezarri ibilgailuan doazenek babes neurriak betetzen dituztela konprobatu, eta aldi berean kotxean bidaiatzearen zergatia ezagutu. Erantzunaren arabera isunaren ondorioa izan dezake
  • Herrian zehar dauden gazteen lokalak bisitatu ea barruan gazterik dagoen

Ordutegi aldaketa

Alarma egoerak irauten duen bitartean, hauxe izango da Oñatiko udaltzainen ordutegi berria: astelehenetik domekara, egunero, 08:30etik 20:30era. Gainontzeko orduetan, Ertzaintzara deitu beharko du herritarrak: 112 edo 943 53 47 20.


Istripua

Bestalde, eguenean, martxoak 26, gertatutako istripu baten berri ere eman du Oñatiko udaltzaingoak. 18:30ak inguru pertsona batek istripu bat izan zuen; aparkatzera zihoala ondoan zegoen beste kotxe bat eta pibote bat kolpatu zituen. Ondoko bizilagun batek telefonoz deitu zuen udaltzaingora eta udaltzainak bertara joan ziren. Heldu zirenean gidaria alkoholaren menpe zegoela konturatu ziren eta ''alkoholaren menpe gidatzeagatik ikertuko" zutela azaldu zioten. Udaltzaingoaren esanetan, alkoholemia frogan 0.77mg/l eman zuen eta ondorioz Bide Segurtasunaren aurkako delitu batengatik atestatua zabaldu zioten.

lunes, 30 de marzo de 2020

OÑATIKO 10km lasterketa EZ da ospatuko..(2020)

Antxintxiketan kirol Elkarteak, zera jakinarazi nahiko luke:
OÑATIKO 10km lasterketa EZ da ospatuko.
Animo guztiei. San Silbestrera begira gaude dagoeneko.



Mas material enviado por HOTZ OÑATI a Quíos.(2020)

Salvamento Marítimo Humanitario




Y en medio de esta locura la solidaridad se abre paso. Otra vez Hotz Oñati se ha puesto en marcha para activar una respuesta solidaria. El pasado viernes se enviaron a Quios 350 mascarillas manufacturadas por voluntarias de Oñati, además de 10 máscaras transparentes de trabajo para el equipo, telas especiales, material y patrones para la confección de mascarillas en el propio campo ( se están buscando recursos para manufacturarlas allí).
Por otro lado en el warehouse de Offene Arme - Hoffnung für Chios (CERST) se ha empezado a almacenar el material que se ha enviado gracias al apoyo de nuestros compañeros de Wir packen's an.
En tiempos de crisis siempre la respuesta es la solidaridad.
ESKERRIK ASKO!
DANKE!
MUCHAS GRACIAS!!!

BETIK, ULMA PACKAGING y NATRA,seguirán trabajando porque actúan en sectores sanitarios y alimentarios que se han considerado ese ciales.....11

30/03/2020.

El resto de empresas deberán suspender su actividad



El Gobierno español ha endurecido las medidas para combatir el Covid-19 y ha ordenado la suspensión de la actividad industrial en sectores no esenciales hasta el 9 de abril. Hoy ha sido un día de adaptación en muchas empresas de la localidad; para preparar a los que aún no estaban en el teletrabajo y llevar a cabo los últimos trabajos que eran urgentes antes del cierre de las fábricas. Seguirán trabajando en el sector alimentario o productores de productos sanitarios. Hay tres de ellos en el pueblo: Natra, Ulma Packaging y Betik. El resto, salvo cambios de última hora, deberán cerrar sus puertas hasta el 9 de abril. Los trabajadores y trabajadoras percibirán el salario de estos días, debiendo recuperar posteriormente las horas de trabajo.

La situación de la empresa Hijos de Juan de Garay es especial respecto al resto, ya que el 20 de marzo presentó el informe ERTE. De hecho, a pesar de que en cinco días había que responder, todavía no han recibido respuesta. Con independencia de que se apruebe o no la ERTE, las condiciones laborales y retributivas para los trabajadores serán diferentes.


También se suspenden las dos obras principales que estaban en marcha en la localidad según la orden de Madrid: las obras de renovación del polideportivo Zubikoa y las obras de renovación de tubería de aguas de Gipuzkoa en Euskadi Etorbidea y Kalegoiena. Estos últimos han estado realizando por la mañana un enlace o conexión para asegurar el suministro y mañana ya no vendrán a trabajar.


Oñati rratia y  Kontzejupetik siguen trabajando, como medios de comunicación, que se han considerado fundamentales en la orden difundida por el Gobierno español. Oñati Irratia mantiene sus emisiones de lunes a viernes y el número de abril de la revista Kontzejupetik está cerca, se publicará el jueves.


Fuente:Oñati irratia

Betik, Ulma Packaging eta NATRAk lanean jarraituko dute, funtsezkotzat jo diren osasun eta elikagaien sektoreetan dihardutelako.

2020/03/30.
Gainontzeko enpresek jarduna eten egin beharko dute


Covid-19ari aurre egiteko neurriak gogortu ditu Espainiako gobernuak eta funtseskoak ez diren sektoreetan industria jarduna etetea agindu du, apirilaren 9ra arte. Gaur egokitzapen eguna izan da herriko enpresa askotan; oraindik telelanean ari ez zirenak prestatzeko eta premiazkoak ziren azken lanak burutzeko, lantegiak itxi aurretik. Lanean jarraituko dute ordea, elikagaien sektorean edo osasungintza produktuak ekoizten dituztenak. Halako hiru daude herrian: Natra, Ulma Packaging eta Betik. Gainontzekoek, azken orduko aldaketarik ez badago behintzat, ateak itxi egin beharko dituzte apirilaren 9ra arte. Langileek egun hauetako soldata jasoko dute baina lan-orduak errekuperatu egin beharko dituzte, gerora.
  Hijos de Juan de Garay enpresaren egoera berezia da, gainontzekoekin alderatuta, martxoaren 20an ERTE txostena aurkeztu baitzuen. Berez, bost egunen buruan erantzun beharrekoa zen arren ez dute erantzunik jaso oraindik. ERTEa onartu ala ez, lan eta ordainketa baldintzak ezberdinak izango dira langileentzat.
  Madrilgo aginduaren arabera herrian martxan ziren bi obra nagusiak ere eten egingo dira: Zubikoa kiroldegia berritzeko lanak eta Gipuzkoako urak hoditeria berritzeko Euskadi Etorbidean eta Kalegoiena parean egiten ari den lanak. Azken hauek hornidura ziurtatzeko lotura edo konexio bat egiten aritu dira goizean, bihar jada ez dira lanera etorriko.
  Oñati irratiak eta Kontzejupetik aldizkariak lanean darraite, komunikabideak diren aldetik, funtsezkotzat jo baitira Espainiako gobernuak zabaldu duen aginduan. Oñati irratiak astelehenetik ostiralera arteko emanaldiei eusten die eta Kontzejupetik aldizkariaren apirileko alea gertu da kasik, ostegunean kaleratuko da.    
Iturria: Oñati Irratia

"Covid 19" Izaro Elorza alkatearen mezua..(2019)

DANTZA-----5

Natxo Santos.


domingo, 29 de marzo de 2020

IZURRITE BELTZA (XVI. mendean).



IZURRITE BELTZA (XVI. mendean), izan zen Oñatik "inoiz" jasandako pasadizo lasgarriena. "Koronabirusa beharrezko neurriak hartuta garaituko dugu" dio Joxe Antonio Azpiazuk


Letagin ..

«Gure musika egiteko aukera asko daude Oñatin eta Euskadin»

Taldeak bere lehen diskoa urtarrilean estreinatu zuen eta hortik ona kritika positibo ugari jasotzeko aukera izan dute. / LETAGIN


Letagin taldeak bere lan berria aurkeztuko du eszenatokietan

IKER MURILLOoÑATI.
Rockaren herentziak oso presente jarraitzen du bai Oñatin, bai euskal geografiako hainbat tokitan. Nahiz eta garaiak aldatu diren eta bogan dauden musika estiloak aldatuz doazen urteen poderioz, euskal rockak pisu handia izaten jarraitzen du, batez ere oraindik ere musika talde bat sortzeko abenturara animatzen diren gazteengan.
Letagin taldeak, esaterako, 2018. urtearen hasieran ekin zion beren ibilbideari, eta errepertorio trinko eta interesgarria osatzea lortu du. Horri esker, lehen diskoa grabatu ahal izan dute, eta kontzertuak eskaini ahal izan dituzte, bai publikoaren aurrean, bai beren errepertorioa oraindik behar adina zabaldu ez den beste herri batzuetan. Xabier Lete, Mikel Aguinagalde, Unai Lete eta Julen Agirrek osatzen dute taldea.
Hastapenei buruz hitz egiteko orduan, taldekideek argi dute, beste behin ere, dena entsegu lokaletan hasi zela: «2018an hasi ginen. Letagin osatu baino lehen, gutako bakoitza musika proiektu ezberdinetan zebilen, baina denok argi genuen zer egin nahi genuen eta publikoari erakutsi nahi genion musikari irteera emango zion proiektu berri bati hasiera eman nahi geniola».

Honen harira Unai eta Xabier (bateria eta baxua, hurrenez hurren) izan ziren taldean sartu ziren lehenak, eta horiei Mikelen gitarra gehitu zitzaien. Pixka bat geroago, Julenek taldearekin bat egin zuen, gitarrari bere ahotsa eta estiloa emanez: «Urte hartako urtarrilean egin genuen lehen entsegua, eta horrela hasi ginen gure abestiei bizia ematen».
Letagin musika talde klasiko handi batzuetatik edaten duen rock banda bat da batez ere, bere estilo propioa eskaintzeko orduan. Horretarako, taldekide bakoitzak bere harea ekarri behar izan du lan egiten duten estilo ezberdinetan: «Bakoitzak bere harea ekarri du eragin ezberdinak nahastean. Gure baxu-jotzailea Asfixia taldekoa zen, metalaren heavyaren eragin handia zuena, eta, zalantzarik gabe, taldeari estilo gogorragoa ematen lagundu zuena; Mikel eta Xabi, aldiz, Show Business taldetik igaro ondoren, rock asko egiteko aukera izan zuten, eta Letaginera iritsi zirenean musika hori egiteko moduari buruzko ezagutza handia zuten. Julen ere Bagaudatik zetorren, rockaren mundutik oso gertu dagoen taldea, eta, beraz, estilo horretako talde bat egiten amaitzea oso urrats nabarmena izan zen. Bakoitzak bere eraginak ekarri ditu baina rock edo hard rock taldea denez, uste dugu denok jakin dugula gure espazioa aurkitzen proiektu honen barruan. Horregatik uste dugu hartu behar izan ditugun erabakiak erraz hartu ditugula askotan. Baliteke beste talde batzuetan estilo nahasketa naiko zailago izatea baina gure kasuan ez dugu arazo handirik izan horretan. Bakoitzak bere ibilbidea du eta guztiok errespetatzen gara».
Taldekideek aitortu dute, ordea, inoiz ez zutela estilo bat edo bestea egiteko aukerarik planteatu; besterik gabe, bildu eta ondoen zekitena egiten hasi ziren: «Horrela egin dugu lan beti, eta horixe egin genuen. Elkartu ginen, hainbat talderen bertsioak entseatzen hasi ginen, eta puntu komunak aurkitu genituenean jakin genuen zein zen hartu behar genuen bidea. Musikaren industriaren barruan antzeko batzuk aurkitu beharko bagenitu, bai guk eta bai entzun gaituzten pertsonek, Hellacopters edo Turbonegro bezalako eskandinaviar rockaren banden estilotik gertu kokatzen gaituzte. Euskadiko taldeei dagokienez, Kuraia edo Potemkinekin antzekotasunak aurki ditzakegu. Horren barnean gure estilo propioa sortzen saiatu gara azkenengo hilabeteetan baina ezin daiteke ukatu gure mateko taldeen arrastoa errez aurki daitekeela diskoa osatzen duten abesti guztietan».
Taldea beti oso ondo ezagutzen dituen estiloetatik gertu mugitu bada ere, kontua da lasaitasunez hartu zutela martxan jartzea: «2018ko hasieran hasi ginen entseatzen, baina denbora dezente behar izan genuen jendeari gure lehen kontzertua eskaintzeko. Izan ere, urte eta erdi behar izan genuen (2019ko udara arte) gure lehen kontzertua eskaintzeko. Musikalki topo egin behar izan genuen fasea luzatu egin zen denbora batez, eta, azkenean, jendeari eskaini beharreko zazpi abesti inguru genituenean, agertoki batera igotzeko gogoa sentitzen hasi ginen. Nolanahi ere, beti gustatzen zaigu esatea gauzak bere erritmoan jarraitu behar dutela eta guk ez dugu inongo presarik izan abestiak egiteko. Prozesu guztiaren gainetik gu lagun talde bat gara eta gustoko dugu elkartzea musika egiteko beraz horrek asko lagundu digu gauzak ondo eta lasai egiteko. Espero dugu krisi guzti hau bukatzen denean kontzertuak ematen jarraitzea eta jendea lehengo moduan gure abestiekin gozatzea eszenatokietan».

Chester - Oñatiko jendea Felix Jimenez.....494


Felix Jimenez




DANTZA.....4

Natxo Santos.


DANTZA.....3

Natxo Santos.


Chester - Oñatiko jendea.Esther ArabaolazaJose Antonio Ugarte.....493


Esther AraolazaJose Antonio Ugarte


jueves, 26 de marzo de 2020

DANTZA.....1


Instalación del Friso de los Apóstoles y la Piedad de Jorge Oteiza en Aranzazu..(2020)



Este audiovisual producido por el Museo Oteiza recoge las imágenes en súper 8 registradas por Oteiza durante proceso de colocación del Friso de los Apóstoles, entre los días 12 y 18 de junio, así como de la instalación de la Piedad, el 21 de octubre de ese mismo año, que conforman la intervención que Jorge Oteiza realizó en la fachada de la Basílica de Arantzazu. El guión y la selección de imágenes de esta edición corre a cargo de Elena Martín, mientras que la pieza sonora es obra de Xabier Erkizia, quien ha editado el montaje final junto con Tamara García Iglesias. El proceso de digitalización ha realizado por la Elías Querejeta Zinema Eskola. El audiovisual tiene una duración de 24 minutos, si bien aquí se reproduce con dos montajes sonoros diferentes.


Oteiza Museoak produzitutako ikus-entzunezko honek Oteizak erregistratutako Super 8ko irudiak biltzen ditu, bai ekainaren 12tik 18ra bitartean Apostoluen frisoa jartzeko prozesukoak, bai urte bereko urriaren 21ean Pietatea instalatzeko prozesukoak; instalazio horiek osatu zuten Jorge Oteizak Arantzazuko Basilikako fatxadan egindako esku-hartzea. Edizio honen gidoia eta irudi-aukeraketa Elena Martinena da; soinuzko pieza Xabier Erkiziak egina da, eta berak editatu du azken muntaketa Tamara Garcia Iglesiasekin batera. Digitalizazio prozesua Elías Querejeta Zinema Eskolak egin du. Ikus-entzunezkoak 24 minutuko iraupena du, nahiz hemen bi soinu-muntaketa desberdinekin erreproduzitzen den.

Chester - Oñatiko jendea Mikel Egaña, Itoiz Abou-Ghalioum, Jare eta Ure.....491


Mikel Egaña, Itoiz Abou-Ghalioum, Jare eta Ure



DANTZA.....2

Natxo Santos.



miércoles, 25 de marzo de 2020

Autotik jaitsi bariko probak egiten hasi dira Arrasateko ospitalean.

goiena



Debagoieneko ospitalea. (Argazkia: Imanol Soriano)

Debagoieneko ESItik jakinarazi dutenez, astelehenaz geroztik dihardute COVID-19aren probetarako laginak automobilean hartzen, osasun-arloko, arlo soziosanitarioko eta funtsezko beste zerbitzu batzuetako profesionalei. Horretaz gain, dagoeneko prest dituzten oheak baino espazio gehiago beharko balute, ospitalearen eraikin zaharreko solairu bat egokitzea aurreikusita daukate.
Arrasateko ospitalean bi solairutan banatutako 88 ohe dituzte prest koronabirus kasuak zein bestelakoak artatzeko. Bestalde, eraikinaren laugarren solairuan urgentzia kirurgikoetarako oheak dituzte prest. Solairu horretan orain arte arreta pediatrikoa eskaintzen zen, baina astelehenaz geroztik Zumarragako ospitalera daude bideratuta ama-haurren, ginekologiako eta pediatriako pazienteak.
Ospitalean beharrezkoak diren neurriak hartzen jarraitzen dute, eta ildo horretan jakinarazi dute, ospitalizazio gehiago behar izanez gero, kontingentzia-planak aurreikusita duela, lehen ospitalizaziorako erabiltzen zen eraikineko solairu bat gaitzea.

Koronabirusaren probak

Arnas sintomak dituzten pertsonei arreta emateko kontsulta espezifikoetako medikuek zehaztuko dute pazienteei COVID-19 testa beharra dagoen. Era berean, Etxez Etxeko Arreta Taldeak martxan jartzen ari dira Arrasateko ospitalean.
Halaber, autotik atera bariko probak egiten hasi ziren martxoaren 23an. Test horiek osasun-arloko, arlo soziosanitarioko eta oinarrizko beste zerbitzu batzuetako profesionalei bideratuta daude eta Arrasateko ospitalean ordutegi espezifiko bat ezarri da horiek burutzeko. Beraz, proba horiek momentuz ez daude herritar guztiei bideratuta, eta eskaria egin ahal duenak Osakidetzako langileen Laneko Osasuna zerbitzua (Agenda mugikorra), Prebentzioko Oinarrizko Unitatea edo Osasun Publikoaren bidez egin behar du.
Bestalde, Debagoieneko ESIk gogoratzen du, urgentziazko arreta behar ez bada, osasun-zentrora deitzea gomendatzen dela, baita asteburuan ere.

Hondakinak lurrean EZ.

2020/03/25.

Hondakinak lurrean EZ uzteko eskaera egin du Mankomunitateak


Hondakinen bilketaren inguruan pasa den astean emandako oharrak berriro gogorarazi ditu
  COVID 19 birusak sortutako egoera larrira egokitutako hainbat aldaketa egin ditu Mankomunitateak hondakinen bilketan, eta horiek betetzea guztion ardura dela azpimarratuz, mezua zabaldu du berriro. Edukiontzi eta esekitoki inguruak txukun mantentzea oinarrizkoa da, horregatik, hondakinak, poltsa nahiz kuboak, lurrean EZ uzteko eskaera egiten da Debagoieneko mankomunitatetik.
  COVID-19aren proban positibo eman duten edota beraiekin kontaktuan egon eta berrogeialdian dauden herritarrek ez dute etxean hondakinen bereizketarik egingo eta hondakin guztiak errefusaren edukiontzietara bota beharko dituzte ondo itxitako plastikozko poltsetan. Gaixorik dagoen pertsonaren mukizapiak, eskularruak, maskarak eta bestelako hondakinak etxean nola jaso behar diren eta errefusa edukiontzietara nola atera behar diren zehaztu du Trantsizio Ekologikorako Ministerioak. Argibideak, www.debagoiena.eus mankomunitatearen atarian ematen dira.
  Gogoratu beste behin ere, traste zaharren, ehunkien eta objektu berrerabilgarrien bilketa eten egin duela Mankomunitateak. Ondorioz, alarma egoerak irauten duen bitartean, halako hondakinik kalera ez ateratzea eta etxean mantentzea eskatzen dute hondakin bilketarako eskualdeko arduradunek.
Iturria: Oñati Irratia

Chester - Oñatiko jendea Faito Egaña .....490


Faito Egaña
 


lunes, 23 de marzo de 2020

12 isun jarri ditu udaltzaingoak asteburuan konfinamendua apurtzeagatik.

2020/03/23.
Errepide kontrola Lazarraga kalean



100 eta 600 euro arteko isunak izan daitezke, larritasunaren arabera
  Orokorrean, herritarrak ondo erantzuten ari dira bizi dugun alarma egoeran agindutako konfinamenduari baina badira, etxean geratu beharra onartu ez eta kalera arrazoi gabe irteten direnak. Udaltzaingoak kaleko zaintza areagotu egin du zubi-asteburuan eta 12 isun jarri ditu ostiral, zapatu eta domeka bitartean. Etxean egoteko agindua behin eta berriz urratu eta zenbait kasutan, udaltzaingoari frente egin izana zigortu da.
  Errekalde eskolako patioan jolasean zeuden adingabeak, txakurrarekin hainbat orduz jarraian eta herriko gune ezberdinetan paseatzen ikusi den herritarra, garagardoa kaleko banku batean lasai hartzen zegoena edota lagunen etxera egun pasa joateko tematu zena dira, isuna jaso dutenetako batzuk. Gertakari guztiak jasotzen dituzten txostenak Segurtasun sailera bidaliko ditu udaltzaingoak, huraxe baita lege urraketaren larritasunaren arabera ordaindu beharrekoa aginduko duena. 100 eta 600 euro artekoak izan daitezkeela aurreratu digu udaltzain-buruak. 12 isun, udaltzaingoak ostiraletik atzora arte jarri zituenak. Horiei, ertzainak jartzen ari direnak batu behar zaizkie.
  Ertzainak eta udaltzainak eskutik lanean aritu dira azken egunotan, janari dendak, botikak eta antzekoak zaintzen, eta bereziki, herritarrok etxetik derrigorrezkoa den kasuetan soilik irteten garela zaintzen. Errepide kontrolak ere jarri dituzte, Bidaurreta inguruan, esaterako, kotxeetan pertsona bakarra doala eta arrazoi egoki batez kaleratu dela ziurtatzeko. Datozen ordu eta egunetan ere, halako kontrolak egiten jarraituko dutela adierazi dute.
Iturria: Oñati Irratia

Beste oñatiar bat hil da koronabirusagatik.

goiena


Beste oñatiar bat hil da koronabirusagatik eta hura ere gogoan izango dute gaur




Txagorritxu ospitalea. Argazkia: Basotxerri.


Koarentenan zegoen adineko gizonezko oñatiar bat hil da koronabirusaren erruz. Gasteizko Txagorritxu ospitalean zegoen, beste patologia batekin, eta han hartu zuen COVID-19 gaitza. Hura ere gogoan izan gura dute gaur, Oñatin, eta dei egin dute kandelekin ateratzeko balkoi eta leihoetara eta txalo zaparrada eskaintzeko, 21:00etan.

viernes, 20 de marzo de 2020

Errefusa jasotzeko ontziak jartzen hasi da Mankomunitatea.

2020/03/20.

COVID 19aren proban positibo eman dutenen hondakin guztiak errefusaren edukiontzietara bota behar dira, poltsa itxietan
  Debagoienako mankomunitateak ez ohiko neurriak hartu ditu osasun alerta egoerari aurre egiteko. Hondakinen bereizketa eta jasotze zerbitzuak bere horretan jarraituko du baina errefusa jasotzeko hainbat edukiontzi jartzen hasi dira. Herritar guztiek izango dute errefusa edukiontziak egunero erabiltzeko aukera.
  COVID 19aren proban positibo eman duten edo berrogeialdian dauden herritarrei zuzenduta jarri dira bereziki errefusa edukiontziak. Izan ere, hauek ez baitute hondakin bereizketarik egingo eta hondakin guztiak errefusaren edukiontzietara bota behar dituzte itxitako plastikozko poltsetan. Halaxe adierazten da etxe atarietan jarri diren karteletan.
  Goizean hasi dira Mankomunitateko langileak errefusa edukiontziak herrian zehar jartzen.
  Traste zaharren asteroko zerbitzua, ehunki eta berrerabilgarriak jasotzeko zerbitzua eta herririk herri darabilen Garbigune ibiltaria bertan behera utzi zituen Mankomunitateak asteazkenean. Urrutxuko garbigunea zabalik dago baina gremioentzat soilik, hau da, gremioen hondakinak soilik onartzen direla.
Iturria: Oñati Irratia

Oñatiko txokoak Rincones de Oñati.


Oñati cierra filas y adopta nuevas medidas frente a la crisis sanitaria.

D.V.

Los técnicos de limpieza han adoptado nuevas medidas para hacer frente a los problemas ocasionados por la crisis sanitaria.

La feria de verduras y productos de caserío se celebrará mañana, con la adopción de nuevas normas de seguridad para los asistentes.

LEER AQUI

† Maria Egaña.....29

(Jose Elkoroiriberen alarguna)





2020/03/19.

MARIA EGAÑA JAUREGIALZO.

85 URTE.

jueves, 19 de marzo de 2020

87 urteko emakume oñatiar bat hil da koronabirusagatik.

GOIENA





Familiak GOIENAri baieztatu dio, gaur eguerdian hil dela Arrasateko ospitalean ingresatuta zegoen 87 urteko emakumezko oñatiarra. Joan den asteko martitzenean egin zioten proba eta positibo eman zuen koronabirusean eta eguenetik okerrera egin zuen bere osasun egoerak.
Haren semeak esandakoen arabera, bestelako patologia baten ondorioz ama Txagorritxun zegoen ospitaleratuta eta alta eman eta etxera etorri zirenean hasi zen guztia. Emakumea gaizki sentitzen hasi zen eta koronabirusaren proban positibo eman zuen. Medikuek esan zioten Txagorritxuko kardiologia sailean artatu zuten tokian erizaina kutsatuta zegoela.