Buscar este blog

viernes, 30 de junio de 2017

20. urte Ortega Lara askatu zutela.

GOIENA

   GIZARTEA  ARRASATE HEMEN DEBAGOIENA
ETAk 532 egun bahituta eduki ostean, Guardia Zibilak 1997ko uztailaren 1ean aurkitu zuen Arrasaten Jose Antonio Ortega Lara kartzeletako funtzionarioa. Herritarrak ezustean harrapatu zituen horrek, eta arlo politikoan, aldaketak ekarri zituen Arrasateko Udalera. Bahiketarengatik atxilotu zituzten debagoiendarrak kartzelan segitzen dute oraindik.

LUIS TABERNA ITXITA.

goiena

Taberna baten itxierak eztabaida sortu du osoko bilkuran

   GIZARTEA  OÑATI
Atzo egin zen Oñatin ekaineko osoko bilkura eta zerrendako gai guztiak aho batez onartu ostean, Luisena taberna hilabetez ixteko erabakiaren gainean piztu zen eztabaida.
Taberna baten itxierak eztabaida sortu du osoko bilkuran

Gai zerrendatik kanpo, Eudelek LGTBI edo harrotasun egunaren harira egindako adierazpena irakurri zuen EAJk eta harekin bat egin zuten gainerako zinegotziek ere.
Baina, eztabaida, gero etorri zen, Luisena tabernaren itxierak kaltetutako herritar batek bere kexa azaldu zuenean. Gaizka Perosterenak salatu zuen, tabernak duen defentsa eskubidea gauzatzeko epea agortu aurretik hartu dela taberna ixteko erabakia. "Uztailaren 13ra arte du tabernak errekurtsoa aurkezteko epea eta dagoeneko erabakia hartuta dago, eta taberna itxita. Ez dakit, hori ondo iruditzen zaizuen. Luis tabernari defentsa eskubidea ukatzea". Eta gaineratu zuen: "Ematen du Luisena taberna kaltetzeko izugarrizko presa dagoela".

Aurrekariak

Mikel Biain alkateak horren aurrean, taberna ixtearen erabakia legezkoa dela defendatu zuen eta duela sei bat hilabete Txaketua tabernari ipinitako zigor bera ipini zaiola esan zuen. Aurrekarien berri ere eman zuen, gogora ekarriz, 2016ko azaroan gutuna bidali zuela taberna guztietara azalduz, herritarren kexak ugaritu egin zirela, eta eskatuaz, ordutegia eta zarata mailak errespetatzeko.
Mikel Biain alkatearen esanetan, 2017ko urtarrilean, herritar baten kexa iritsi zen batzorde batera. Kexa hura Luisena tabernaren kontrakoa zen eta zioen, tabernako musika kale osoan entzuten zela. Hori horrela, batzordeak ebatzi zuen, tabernaren funtzionamendua kontrolatzeko udaltzaingoari txostena eskatzea. Ondoren, Bergarako Ertzaintzara bideratu zen "Kale Zaharreko tabernen gaineko kexa orokor bat". Han aipatzen zen, alkatearen esanetan, Luisena tabernaren kontra kexak jaso zirela. Horren ondoren, Ertzaintza Oñatira joan zen zapatu gau batez eta Luisenaren gaineko ordutegi- akta bat idatzi zuen. Horren ondotik ipini dio isuna alkateak tabernari. Atzotik itxita dago, hilabetez. 

EAJk harridura azaldu

Perosterenaren kexa eta alkatearen erantzuna entzun ostean, Lourdes Idoiagak EAJren izenean hartu zuen berba. "Beti pentsatu izan dut betetzen ez duenak ordaindu egin behar duela, baina denek berdin", adierazi zuen. "Gainera esan behar dut, EAJko zinegotziak oraintxe enteratu garela itxieraz, eta inondik pasatu barik, inon komentatu barik, itxita dagoela taberna. Ze presa dago?", gaineratu zuen.

Zalantzak uxatu

Lourdes Idoiaga jeltzalearen hitzei honela erantzun zien alkateak: "Zalantza bat baldin badago Luisenaren kontra ari garela, deitu Ertzain etxera eta galdetu. Ikusiko duzue badaudela beste batzuen kontrako kexak bideratuta, eta haien esku dagoela gaia. Zalantzak uxatu gura badituzue, deitu hara".

jueves, 29 de junio de 2017

Bide zaharra berreskuratu.

GOIENA

   GIZARTEA  OÑATI
Bide zaharra berreskuratu dute Garagaltzan
Garagaltza auzoan 200 metro luzeko gurpil-bide zatia berreskuratu dute auzotarrek; zehatz esanda, hilerriaren eta San Juan ermitaren artean dago aipaturikoa. Auzoko bizilagunek aspalditik dihardute berreskuratze lanetan; azkenean, asteburuan inauguratu zuten, auzoko jaietan. "Garai bateko esangurak eraman gintuen berreskuratzera", diote auzotarrek. 

† Milagros Otamendi Anduaga.....80


foto




28/06/2017.

MILAGROS OTAMENDI ANDUAGA.

67 URTE.

martes, 27 de junio de 2017

Garaje La Oñatiarra.Mail Boxes etc.

Ar:Andres Arlanzón

Ar:Ruper Arkauz.2017/06/27

HAUR LIBURUTEGIA..(2017)


La imagen puede contener: personas sentadas, sala de estar e interior


Aste honetan udako ordutegiarekin hasi gara Haur Liburutegian!!
Arratsaldez bazatoz, lasai, helduen liburutegian udako txokoa jarri dugu haurrentzat. Bertan pelikulak eta liburu poltsak ere aurkituko dituzu. Zatoz liburutegira!!

La imagen puede contener: texto
La imagen puede contener: personas sentadas e interior

¿Oñati este verano?.



Este verano tienes mucho para ver, hacer y disfrutar en Oñati. Estos meses tienes a tu alcance las mejores oportunidades para gozar con la naturaleza, cultura y típica gastronomía de este pueblo. Las actividades que se proponen y que completan la oferta son múltiples, tan solo, debes elegir la tuya.
onati_kultura

PARA EMPAPARSE DE CULTURA

Visitas-guiadas en el casco histórico
La oficina de turismo de Oñati y el Centro de Interpretación Txokolateixia abrirán diariamente sus centros y ofrecerán visitas-guiadas durante todo el verano.
Las visitas-guiadas “Tesoros de Oñati” darán la oportunidad de recorrer los monumentos más emblemáticos de la que se conoce como “la Toledo vasca”. Los fines de semana y festivos en el mes de julio y diariamente a lo largo de agosto. Las visitas partirán desde la oficina de turismo a las 13:00 y 17:00 horas.
Los últimos tres fines de semana de julio y diariamente en agosto, la Txokolateixia ofrecerá visita-guiada a las 12:00.
En el Santuario de Arantzazu la basílica permanecerá abierta durante todo el día y el visitante que se acerque también tendrá la posibilidad de disfrutar de las visitas-guiadas que diariamente se ofrecerán a las 10:30, 12:30 y 17:00 horas. Se recomienda reservar. Los domingos y festivos, además, habrá servicio de autobús desde Oñati a Arantzazu.
Y para empaparse del todo con la cultura, Oñati ofrece Kalean, una programación especial que a lo largo de todo el verano ofrecerá actuaciones culturales en distintos puntos de Oñati.

PARA ZAMBULLIRSE EN LA NATURALEZA

Oñati se encuentra en un enclave natural único, rodeado de las montañas más altas, a las puertas del parque natural Aizkorri-Aratz y en un paraíso para los amantes de las cuevas. Las experiencias que ofrece este entorno son de las más variadas y a medida del gusto de cada uno.
onati_kobak
Visitas guiadas en Arrikrutz, las cuevas de Oñati
Desde el 1 de junio y hasta el 31 de agosto, las Cuevas de Oñati-Arrikrutz ofrecerán diariamente visitas-guiadas a lo largo de la Galeria 53, parte de la cueva habilitada para las visitas turísticas . Visitas-guiadas de una hora de duración, se recomienda reservar con antelación. 943 082000 ó arrikrutz@onati.eus
Además de la Galería 53, los más pequeños tienen una programación especial de EspeleoTxiki. Una aventura divertida para toda la familia. Las visitas especiales para adultos de EspeleoArrikrutz tienen su fecha el 23 de julio.
El patrimonio geológico y natural en un paseo
Geoaizkorri es la iniciativa que promueve la puesta en valor del patrimonio geológico, natural y cultural del entorno de la sierra de Aizkorri-Aratz. Las distintas rutas que recorren sus picos y valles acercan a la riqueza de este entorno. Como cada año, también hay geo-rutas guiadas. En este caso, el 20 de agosto se recorrerá el valle de Araotz para conocer las joyas geológicas que ser guardan en ella. Más detalle e información en 93 082000 ó arrikrutz@onati.eus
onati_natura
desde  hasta 
icalGoogleoutlook Agenda Arte Autocaravana Bisita berezia Culture Entertainment Cuevas Naturaleza Sin categoría Travelling Visitas guiadas
OñatiMap

Tu dirección de correo electrónic

lunes, 26 de junio de 2017

Gipuzkoako Batzar Nagusien Osoko Bilkura Ibiltaria Oñatin izango da domekan..

2017/06/26


Batzar Nagusietako kideei harrera 1994an
Santa Isabel eguneko bilkura berezia herriz herri aldatzen da urtero
  Horretan datza igandeko bilkuraren berezitasuna, uztailaren 2an, Santa Isabel egunez ospatzen dela beti eta Gipuzkoako herrietan txandakatuz egiten dela. Baina ez herri guztietan baizik eta mendeetako tradizioari jarraituz aurrez izendatutako hainbat herritan. Hala, 1979an, Santa Isabel eguneko bilkura ibiltarien ohiturari berrekin zitzaionean, 23 herri izendatu ziren, tartean Oñati. Azkoitian iaz egin zen batzarrean erabaki zen 2017koa Oñatin egitea.
  Gipuzkoako Batzar Nagusietako kideei harrera udaletxe atarian egingo zaie 10:30tan. Ondoren, areto nagusian jada, Mikel Biain alkateak ongi etorria emango die eta eguneko bilkura 11:00tan hasiko da. Bilkura Ibiltari honetarako gai zerrendan bi gai jaso dira, tartean,  zamaketa sektorea erreformatzen duen Errege Lege Dekretua arbuiatzeko EH Bilduren proposamena.
Santa Isabel eguneko osoko bilkura eguerdi alderako amaitzea aurre ikusten da.
  Jende askoren partaidetza izango du domekako bilkura ibiltariak. Batzar Nagusiak osatzen dituzten 60 batzarkideei, udalbatza osatzen duten 17 lagunak eta bestelako gonbidatu batzuk elkartuko baitzaizkie.
  Oin hurrengoa, 1994an egin zen Oñatin uztailaren 2ko Batzar Nagusietako pleno ibiltaria. Orduan, Eli Galdos zen Ahaldun Nagusia.
Iturria: Oñati Irratia

Amaia Bernal garaile, Igeldoko Igoera herrikoiean..(2017)

ok magazinea


2017-06-26 15:44:07
BI MINUTUTIK GORAKO ALDEA ATERA ZION BIGARREN SAILKATUARI
Amaia Bernal garaile, Igeldoko Igoera herrikoiean
Asteburuaren errepasoa egiten hasita, beste behin, herritar batek lortutako garaipen baten berri eman beharra daukagu. Kasu honetan, Amaia Bernal korrikalaria izan da protagonista. Antxintxiketan taldeko atletak, nagusitasun handiz irabazi baitzuen atzo, Igeldoko Igoera herrikoia.

Azken hilabeteetan fascitis puntu batekin bueltaka ibili da Amaia Bernal. Martxoa erdian, asteburu bakarrean podium bikoitza lortu zuenetik ganoraz entrenatu gabe ibili da zangoan zeukan min horien ondorioz. Hala ere, badirudi poliki-poliki osatzen ari dela eta horren adibide garbiena, atzo goizeko garaipena da. Entrenamendu egun bat izan behar zuenak, garaipen batean amaitu baitzuen. Konfidantza handiegirik gabe, lan saio normal bat egiteko asmoa zeukan asteburuan Bernalek, baina Igeldoko lasterketa zegoela ikusirik, kalitatezko test hori egitea erabaki zuen. Eta aukeraketa ez zen batere txarra izan.

Onditz triatloiaren ostean, eguerdia iristearekin batera, eman zioten hasiera lasterketari. Ondarretako hondartzan hasi, eta Igeldorainoko 7 kilometroko bide malkartsua osatu behar izan zuten korrikalariek. Eta emakumezkoen artean, Bernalek nagusitasun handia erakutsi zuen.

Lehen kilometroak bete orduko jarri zen lasterketa buruan eta gerora, abantaila hori kudeatzea izan zen bere betebehar nagusia. Hori horrela, 33:15ean iritsi zen helmugara txantxikuarra eta bi minututik gorako abantaila atera zion Karen Ortiz de Guinea (35:40) hernaniarrari. Podiuma, Estitxu Iturralde (36:38) herrikideak osatu zuen.

Bernal Igeldoko garaikur nagusiarekin

Aloña Mendi Espeleologia Taldea..(2017)

Lizartzara itzuli gara asteburu honetan. Beherako bidea jarraitzen dugu!! -180m metrotako sakoneran gaude orain!! Soka faltagatik 16 metroko putzu baten hertzean utzi dugu esplorazioa.
https://www.facebook.com/alonamendi.espeleologiataldea.9/videos/1920677918191875/


-0:30


)Torreauzoko jaixak.(2017)

  • Ekainaren 29an
20:30 Meza, Torreauzoko ermitan
  • Uztailaren 1a, LARUNBATA
12:00   Itxaflero jaurtiketa
16:30   Torreauzoko XXXII. mus txapelketa (Izen-ematea 16:30ak baino lehenago)
17:30   Haur jolasak eta tailerrak "Txatxilipurdi" taldearekin
19:00   Txokolatea eta gozokiak bertaratutako guztientzat
19:30   TRIKIKONBO taldearekin erromeria
  • Uztailaren 2a, IGANDEA
 9:00    Itxaflero jaurtiketa
10:30   Torreauzoko XX. herri krossa
11:15   Sari banaketa
12:30   Meza Nagusia, auzoko elizan
13:00   Luntxa herriko dantzari, bertsolari eta trikitilariekin
14:30 Auzo bazkaria ETXE AUNDI jatetxean, trikitilariek alaiturik
Gauean, jaiei amaiera emateko itxaflero jaurtiketa

domingo, 25 de junio de 2017

Zubillagako jaixak 2017.

  • Ekainak 29, osteguna, San Pedro Eguna
18:30ean Aloña Mendiko Gazteen Pelota Txapelketa (Kanporaketak)
19:30ean Meza
Ondoren Zubillaga Auzoko liburuaren Aurkezpena eta Luntxa
  • Ekainak 30, ostirala
19:00etan Txupinazoa eta Peio Basurdearen jeitsiera
19:30ean Auzo Barbakoa frontoian
20:30ean Zubillagako 2017 Toka Txapelketa
22:00etan Umore gaua
  • Uztailak 1, larunbata
11:30ean 3. Toka txapelketa haurrentzat
12:30ean Haur Jaialdiaren hasiera
•Puzgarriak •Zezen mekanikoa •Kart zirkuitoa •Tailerrak
16:30etatik Haur Jaialdiaren jarraipena
•Ur Puzgarri erraldoiak •Apar festa •Aurpegi margolariak •Txokolatada •Xaboi ponpa erraldoiak •Txorimaloak
Eta bukatzeko... "San Pedrin" Entzierroak
(*Eguraldi txarrarekin aldaketak egongo lirateke)
17:00etan Mus Txapelketa Auzo Elkartean
19:30ean Diskofesta Gauargi taldearekin
·Mozorro txapelketa (izen ematea)
Afalostean Diskofestaren jarraipena, mozorro lehiaketaren sarien banaketa eta suzko erruberak gauerdian.
  • Uztailak 2, Igandea
11:00etan Meza
11:45ean Auzoko jubilatuentzat Luntxa
12:45ean Omenaldia, Dantzariak eta Jubilatuentzako zozketa
13:30ean Aloña Mendiko Gazteen pilota partiduak-Finalak
16:30ean Txorimaloak eta Musika
17:00etan Zinta lasterketa
19:00etan Josu Zubiaren kontzertua auzoko ermitan
20:30ean Peio basurdeari agurra

KALEAN 2017.

Kalean 2017- kartela.jpg

Pedro Altuna eta Txaro Basurto senar-emazteak omendu dituzte.

goiena
   GIZARTEA  OÑATI
"Ibilbide bat eskertzea da gaurko omenaldiak duen asmoa eta oraingoan, Altunatar senar-emazteek urteetan egindakoa txalotu gura izan du Pake Lekuko erretiratuen elkarteak eta Udalak", azaldu du Mikel Biain alkateak Zubikoa kiroldegian egin duten Erretiratuen Eguneko ekitaldian. Txapela, zapia, lore-sorta eta erloju bana jaso dute Zubillagako Pedro Altunak eta Txaro Barrutiak opari, Udal Musika Bandaren Txinparta Bertso Eskolakoen eta Oñatz dantza taldekoen saioekin osatutako ekitaldian.
Oñatz taldeko dantzarien atzetik, Udal ordezkarien eta senitartekoen artean egin dute Altuna senar-emazteek Zubikoarako bidea. Udal Musika Bandaren doinuekin sartu dira kiroldegira eta horien atzetik Erretiratuen Eguneko ekitaldian eta bazkarian parte hartu gura izan duten herriko adindu asko.

Udal Musika Banda, dantzariak eta bertsolariak ekitaldian

Pake Leku elkarteko Anton Elortzak gidatuta omenduei opariak banatu eta aurreskuarekin ekin diote ekitaldiari. Segidan, ederto laburbildu dituzte Txinparta Bertso Eskolakoek bertsotan, Altuna eta Barrutiaren bizipenak Oñatz dantza taldekoen emanaldiaren aurretik. Une hunkigarrienetako bat, baina, Altuna eta Barrutiaren Ander eta Iñigok ilobak trikitia eta panderoa eskuetan taularen gainera igo direnean izan da, sorpresa polita omenduendako eta baita kiroldegian batutako guztiendako ere. Urtero moduan, mahaiaren bueltan, elkarrekin bazkalduta borobildu dute Pake Leku erretiratuek elkarteak antolatutako Erretiratuen Asteko ospakizunak.

Pedro Altuna eta Txaro Barrutia: 63 urte elkarrekin

Ekainaren 29an, San Pedro egunean 92 urte beteko ditu Altunak eta 89 urte ditu Barrutiak. Gaur egun Zubillagako elkartea den etxean jaio zen Altuna, eta handik gertu dagoen Marteskua etxekoa zen Barrutiaren ama. Familia bisitatzera sarritan etorri zen Getxon bizi zen Barrutia, eta horrelako egun baten ezagutu zuten elkar. Ezkondu eta lau alaba izan zituzten. Herriko askotariko ekimenetan parte hartu izan dute, horien artean aipatzekoa da, Oñatin ikastola zabaltzeko Txaro Barrutiaren Irakasle titulua ezinbesteko laguntza izan zela.

sábado, 24 de junio de 2017

BIZIPOZ..Azkenengo entrenua 2017.

El pasado sábado 17 de Junio,los ciclistas de Bizipoz Aloñamendi corrieron la ultima carrera del calendario en Urretxu,una temporada plagada de victorias y buenos puestos pues, en todas las carreras, han pisado el podiun. 
El lunes realizaron el ultimo entrenamiento de la temporada  y para demostrarles su apoyo,acudieron al entrenamiento todos los ciclistas cadetes y juveniles del Aloña Mendi,mas los tres ciclistas sub 23,directores,padres y directivos.
En  Aloña Mendi txirrindularitza eskola estamos muy contentos con el rendimiento obtenido por nuestros "alumnos" y esperamos que los cinco infantiles  que ascienden a la categoría de cadetes la temporada que viene tengan mucha suerte y demuestren los conocimientos adquiridos.

XII. Udanako Igoerako sari banaketa..(2017)

goiena

   KIROLA
Zabaleta bergararra izan da monoplazen kategorian, azkarrena; Abadiñoko Igor Urienek, berriz, Udanako Igoeran lehenengo aldiz hartu du parte gaur eta harentzako izan da turismo kategoriako sari nagusia. Xabier Elgarrestarentzako eta Monika Muñozentzako izan dira Oñatiko pilotuendako sari nagusiak.

viernes, 23 de junio de 2017

Garagaltzako San Juan jaixak 2017.

EKAINAK 24
  • 13:30 Etxaflero jaurtiketarekin  festari hasiera ematea.
  • 14:00 Auzotarrentzat bazkaria San Juan ermita inguruan
-Soinujoleekin dantzaldia
-Auzotarrentzat IX. Mus txapelketa.
-Haurrentzat jolasak  (itxulapiko apurketa, oparia ...)
EKAINAK 25
  • Etxaflero jauttiketa.
  • 12:00 Meza San Joan ermitan
  • Ondoren lunch-a inguratzen diren guztientzat eta kaltzadaren inaugurazioa (Saihesbidetik ermitaraino berreskuratu den zatia)

XII Subida a Udana..(2017)

La carretera se cerrará a las 12:45

  • 10:30 a 12:30 Verificaciones administrativas y técnicas. Foruen Enparantza
  • 13:00, Publicación autorizados a tomar la salida
  • 13:15, Presentación participantes pre-salida
  • 15:00, 1ª Manga Entrenamientos
  • A cont. 1ª Manga oficial
  • A cont. 2ª Manga oficial
  • A cont. Publicación de resultados
  • 20:00, Entrega de Premios y Trofeos
Udana Igoera

San Juan jaien tradizioa Oñatin.

GOIENA

   KULTURA  OÑATI HEMEN DEBAGOIENA
Garai batean Oñatin bi lekutan ospatzen ziren jai horiek; behean, San Juan kalean; eta gorago, Garagaltza auzoan, San Juan ermita inguruan. Biak izaten ziren, bakoitza bere erara, jendetsuak eta animatuak eta horien berri eman dute Jerardo Elortza idazleak eta Jesus Mari Albizu auzotarrak.

† Ignacio Vicuña.....79

(Amalia Iturralderen alarguna)





22/06/2017.

IGNACIO VICUÑA ARRAZOLA.

89 URTE.

jueves, 22 de junio de 2017

Udako Solstizioaren jaia 2017.

Udalak eta herriko ikastetxeek elkarlanean antolatuta

2017/06/23 



Iaz egitarau herrikoiagoa egin nahian hasitako bidetik joango da aurtengo egitaraua. Arratsalde partean txorimaloak izango dira musika eskolako trikitilariek lagunduta kalea girotzen. 22:30ean txondorrari su eman eta Oñatzek San Juan sua dantzatuko du musika eskolako txistulariek lagunduta. Ondoren Oñatiarrak dantzara gonbidatuko ditugu Erdizka Lauetan plaza dantza taldeko dantza maixuaren gidaritzapean.
Herritarrak gonbidatzen dira egitasmoan parte hartzera
18:30 - Txorimalo eta buruhandiak Jose de Azpiazu musika eskolako trikitilariekin
22:00etatik 22:30etara alde batera utzi nahi diren gai zaharrak orri batean idatzita sutara botatzeko aukera izango da.
22:30 Txondorrari su ematea. Oñatz dantza taldeak San Juan Sua dantzatuko du musika eskolako txistulariek lagunduta. Ekitaldia Itziar Arkauzek eta Josu Zubiak aurkeztuko dute.
23:00 - Plaza dantzak Erdizka Lauetan taldearekin

Zubikoako igerilekurako sarrera mugatu egin behar izan zen aforoa bete zelako.

2017/06/20

Igerilekua eta Usako gainezka egon ziren atzo arratsaldean
  Aurtengo egunik beroena izan zen atzokoa 37 graduko maximarekin. Horrek, herritarrak freskatzera eraman zituen igerilekura nahiz Usakora eta bi guneak gainezka egon ziren arratsaldean zehar. Zubikoako igerileku txikiko aforoa bete zela eta, semaforo gorria jarri zen eta uretatik norbait irten arte ezin izan zuten sartu zain zeudenek. Sarrera hori gainera mugatua zen eta irten adina lagun bakarrik sartu zitezkeen. Atzo arratsaldean eta hainbat minutuz luzatu zen egoera izan zen. Horren berri igerilekurako aldagelen sarreran jarritako oharrez eman zen.
  Usakoko bainu gunea eta inguruak ere gainezka egon ziren. Autoz doazenentzat iaz aparkaleku gisa egokitu zen zelaia erabilgarri dago jada eta Herribusak ere arratsaldero bi zerbitzu egiten ditu Usakoraino. Ugarkaldetik 16:00tan (16:10 Korreosen) eta 19:30tan abiatzen diren zerbitzuak Usakora iristen dira. Ordu erdi behar da bertako geltokiraino iristeko eta Ugarkalderainoko itzuli osoa egiten, ordubete. Usakotik herrira etortzeko zerbitzua, 16:30tan eta 20:00tan abiatzen da.
Iturria: Oñati Irratia

Ihanire Urteaga eta Mikel Ugarte Espainiako txapelketan lehiatuko dira.

OK MAGAZINEA


2017-06-22 10:07:54
EUSKAL SELEKZIOKO ORDEZKARI BEZALA ARITUKO DIRA
Espainiako txapelketan lehiatuko dira asteburuan, Ihanire Urteaga eta Mikel Ugarte oñatiarrak
Ihanire Urteaga eta Mikel Ugarte triatleta oñatiarrek, hitzordu garrantzitsua izango dute asteburuan. Euskal selekzioa ordezkatuz, Komunitate arteko Espainiako txapelketan lehiatuko baitira Almansan (Albacete). Urtegaraentzat debuta izango da. Ugartek berriz, bosgagarrena izango du aurtengoa.

Duela egun batzuk jakin genuenez, Euskadiko Triatloi federazioko hautatzaileak bi oñatiar deitu ditu asteburuan Almansan (Albaceten) jokatuko den Komunitate arteko Espainiako txapelketarako. Ihanire Urteaga Aloña Mendiko ordezkaria, estreinekoz arituko da selekzioko ordezkari gisa eta deiak «ilusio berezia» egin diola onartu berri digu. Mikel Ugarteren kasuan ostera, asteburukoa ez da lehen aldia izango. Aurrez, beste lau alditan aritua baita Euskal selekzioaz.

Berasategui hautatzaileak, hamabi ordezkari eramango ditu aipatu txapelketara. Sei emakumezko eta beste horrenbeste gizonezko. Euskal zirkuituan, maila altuan dabiltzan triatletak dira guztiak eta tartean aurkitzen dira, aurrez aipatu ditugun bi txantxikuarrak.

Goi mailako txapelketa

Almansako probak, estatuko triatleta onentsuenak elkartuko ditu. Hori horrela, Euskal Selekzioaren helburua, ahalik eta paper onena egitea izango da. Larunbatean proba indibidualak jokatuko dira sprint distantzian; 11:30 emakumezkoen txanda izango da eta 12:15ean gizonena. Igandean berriz, errelebo mixtoak egingo dituzte.

Bi txantxikuarrek aitortu digutenez, «lasterketa on bat egitea» da helburua nagusia. Ugartek «bigarren edo hirugarren taldetxoan» egon nahiko luke. Urteagak berriz, «esprientziaz gozatu eta ikastea» du jomuga.
Urteaga eta Ugarte, artxiboko argazkietan