Buscar este blog

martes, 30 de junio de 2020

Bihar irekiko da Ur-uhinak parkea.....70

2020/06/20.
Arau bereziak izango dira aurten Ur-uhinak parkean


Ordu erdiko txandak emango dira eta 22 neska-mutikoren aforoa gordeko da
  Covid-19ak zuzenean eragingo dio Ur-uhinak parkearen erabilerari. Osasun sailak kaleratu duen kontingentzia planaren irizpideak jarraituz, kutsatze arriskua minimizatzeko hainbat prebentzio neurria hartuko ditu Udalak Larrañako ur uhinen parkean. Txorroetara sartu eta irteteko lekuak berezitu dira, ingurua zaintzen eta txandak ematen zaintzaile-harreragileak izango dira eta erabilera denbora eta kopurua mugatu egingo dira, besteak beste.
  Ur-uhinak parkearen erabilera erreserba bidez egingo da aurtengo udan. Ur txorrotan jolastu ahal izateko txanda hartu beharko da, egunean bertan. Txandek 30 minutuko iraupena izango dute, beti ere, beharraren arabera aldatu daitekeelarik. Egunean txanda bakarra hartu ahal izango da baina  eskariaren arabera aldatu egin daiteke baita ere. Erreserba eskaera bakoitzeko hiru neska-mutikorentzat lekua eskatu ahal izango da. Ur jolasen aforoa 22 lagunekoa izango da txanda bakoitzean.
  Txanda ur parkean bertan eskatu ahal izango zaio zaintzaile-harreragileari edo telefonoz honako zenbakira deituta: 698 933 874. Aipatu zenbakia parkean jarriko den informazio kartelean agertuko da. Era berean, gunea erabiltzeko arauak eta higiene neurriak ere azalduko dira kartelean. Eskuak maiz garbitu eta 2 metroko segurtasun distantzia gordetzeko ia ohiko bihurtu zaizkigun gomendioez gain beste aholku batzuk agertuko dira: jolaserako objekturik ezingo da erabili, Covid-19aren sintomarik izanez gero parkera ez joateko eskaera, toallak ez partekatu eta etxera heltzean bainujantziarekin batera garbitzea eta adingabeak zaindu eta prebentzio neurriak bete ditzaten behin eta berriz eskatzea, besteak beste. Ur uhinak parkera sartu eta irteteko erabiliko diren bideak azaltzen dituen marrazkia ere agertuko da kartelean eta guneak izango duen erabilpen egutegi eta ordutegia ere bai, hau da, uztailaren 1etik irailaren 20ra, 11:00tatik 13:00era eta 15:00tatik 20:00tara. Gainontzeko orduetan jolas eremua itxita egongo da.
  Guztia gertu dago, udaleko mantenu langileek ur-txorroten instalakuntza egiaztatu eta ur eta argindar hornidurak berrezarri dituzte eta komun publikoa ere kokatu da.
  Figura berezia izango da aurten ur-parkean, zaintzaile-harreragilearena, esan bezala. Udako Zaintza Hezitzaile Zerbitzurako osatu zen begirale zerrendatik hiru lagun kontratatu dira eta txandaka beteko dute ur-parkeko zaintza lana, bainu denboraldiak irauten duen bitartean.
  Covid-19ak eragindako egoera berezi honetan neurri bereziak hartu behar izan ditu Udalak, Ur-uhinak parkeaz ahalik eta modurik seguruenean gozatu ahal izateko. Alde horretatik, ulerkorrak izan eta gomendioak jarraitzea eskatzen zaie erabiltzaileei.
Iturria: Oñati Irratia

UZTAILA/JULIO 2020.

 1-ESPECTAULO.(Olaiturrin)

 5-CINE AL AIRE LIBRE.(Plazako Pilota Lekuan)

 5-MONOLOGO.(Lazarragako lorategian)

 8-CONCIERTO.(Lazarragako lorategian)

10,1,12-TRIANAKO JAIXAK.(Trianan)

12-IBILBIDEA-(Arantzazuko Parketxean)

17-CONCIERTO.(Lazarragako lorategian)

18-CONCIERTO.(Lazarragako lorategian)

19-BERTSO SAIOA.(Lazarragako lorategian)

26-MAGOA.(Lazarragako lorategian)

30-KONTZERTUA.(Gazteleku)

Fagor industrial, innovación para hacer frente a la crisis.

URBIA UNA EXCURSIÓN AL PARAÍSO..(2020)



Hoy te proponemos pillar una mochila
las zapatillas y una cantimplora para trasladarte a un escenario
que te va a dejar sin palabras.





2020ko Aloñako Igoera bertan behera.


Pena handiz, baina, 2020ko Aloñako Igoera bertan behera uzteko erabakia hartu dugu.
Lasterketa irailaren 12ra atzeratu ostean, behin betiko erabakia ekainaren 29rarte atzeratzea pentsatu genuen, egoera garbiago ikusiko genuelakoan eta lasterketa behar bezala antolatu eta prestatzeko denbora muga zela ikusten genuelako.
Lasterketa normaltasun berrira egokitzeko ideia ezberdinak lantzen aritu gara azken aste hauetan eta egoerak hobera egin duen arren, irailera begira ez dago ziurtasunik lasterketa modu egoki batean ospatu daitekeenik.
Lasterkari, bolondres, ikusle eta lasterketaren inguruan batzen diren pertsona guztien osasuna lehenetsi behar dugu. Beraz, datorren urtera begira jarriko ditugu gure ilusio eta gogo guztiak.
Ezin aupatu gabe utzi gure patrozinadoreak. Lasterketa bertan behera gelditzeak ondorio ekonomikoak ekarri dizkigu, baina, guztion artean lortuko dugu egoerari buelta eman eta datorren urtean inoiz baino indartsuago Aloñako Igoera ospatzea!
Izena emana duten lasterkariek bi aukera izango dituzte, dortsalaren dirua bere osotasunean bueltatzea edo dortsala datorren urterako gordetzea. Email bidez jakinaraziko diegu zeintzuk izango diren eman beharreko pausoak.
Azkenik, argi utzi nahi dugu ez garela geldi egotekoak horregatik, Aloñako igoera eta alternatiba moduan genuen, Buetraitzeko igoera bertikala ezeztatu baditugu ere, egian 2020an izango duzue gure barri!
Eskerrik asko eta osasuna guztioi!👹
---‐----------------
‼Con mucha pena hemos decidido cancelar la Aloñako igoera de este año.
En un principio retrasamos la carrera al 12 de septiembre, pero pensamos esperar al 29 de junio para tomar la decisión definitiva.
Hemos estado trabajando en diferentes alternativas para adaptar la carrera a la nueva normalidad y aunque la situación ha mejorado, todavía a día de hoy no vemos claro que en septiembre podamos celebrar con todas las garantías la carrera.
Tenemos que poner por encima de todo la salud de los corredores, voluntarios, espectadores y todas las personas que se juntan alrededor de la carrera, por eso vamos a poner todo nuestro esfuerzo e ilusión en el año que viene!
No nos podemos olvidar de nuestros patrocinadores. La cancelación de la carrera a supuesto un golpe económico significante, pero entre tod@s vamos a sacar adelante la Aloñako Igoera del próximo año!
Los inscriptos tendrán dos opciones, la devolución íntegra del coste del dorsal o la posibilidad de guardar el dorsal para el año que viene. Los inscriptos recibirán por correo toda la información.
Por último decir que no nos gusta estar quietos y aunque hemos tenido que dejar a un lado la edición de este año, no descartamos que tengáis noticias de nosotr@s este año 2020!
Eskerrik asko eta salud a tod@s!👹



domingo, 28 de junio de 2020

Yuri Paramos.....16

goiena


BIDEOA HEMEN IKUSI



Sexu Askapenerako Nazioarteko Egunaren harira, Yuri Paramos emakume transgenero oñatiarrarekin izan da GOIENA, bere esperientzia ezagutu eta gazte transgeneroek bizi duten egoeraren berri izateko. 

† Pedro Biain .....53






27/06/2020.

PEDRO BIAIN ETAMENDI.

76 URTE.

sábado, 27 de junio de 2020

SANDAILI EGUNA.

GOIENA

Domekan da Sandaili eguna


 
Domekan da Sandaili eguna
Sandaili Egun batean ateratako argazkia
SANDAILI EGUNA. Urtean behin izaten da, San Juan ondorengo domekan eta ez San Elias (uztailak 20) egunean. Bazkari eder bat prestatzen eta egiten zen bertan; gaztanbera izaten zen postrea. Eta ondoren parranda itzela: txisteak, bertsoak eta Maiñazubittan erromeria. Argazki zahar batzuk sartu ditut.
Festa 1970eko hamarkadan desagertu zen eta 1980koan berreskuratu, baina ez zuten jendea fabriketan lanean hasi aurrekoen antzik.
Goiko argazki hau 1960 ingurukoa da, Sandaili eguna ospatzetik bueltan datoz, ezkerretik eskumara: Lurgorrittako Pedro Elorza, Etxetxoko Dionisio Erostarbe, Errekatxikiñeko Tomas Uriarte, Errementeriko Basilio Goitia eta Untzuten Klaudio Goitia.
Goiko argazkia ere horrelako egun batean ateratakoa da. Hor daude:
  • Goian, zutik, ezkerretik hasita:   Azpiko Haundiko Luis Madinagoitia, Mañako Aldeko Pedro Arana, Migelen Felix Elcorobarrutia, Gernetako Handiko Etxeko Manuel Goitia, Gernetako Erdiko Etxeko Bernardo Zubia
  • Erdiko lerroan, eserita, ezkerretik hasita: Emiamen Felix Ibabe, Antzuen Euxebio Lazkano, Enparantzako Eulogio Arregi, Erramuen Braulio Zubia
  • Erdian eserita dagoena: Gerneta Etxebarriko Meltxor Urkia
  • Beheko lerroan, ezkerretik hasita: Untzuten Manuel xarra (Manuel Goitia), Elortoko Juanito Goenaga, Azpiko Txikiko Bartolo Azkoitia eta Errestiko Rikardo Maiztegi.
(Argazki hori ere 1962. urtea baino zaharragoa da, urte hartan Jaturabeko haitzetik erorita hil zen-eta Bernardo).
Araotzeko Sandaili haitzuloa ez dirudi Elias santutik eratorria denik, baizik Santa Ylia edo Santa Juliatik. Bide horretatik Foruako inskripzioko Ivulia Jainkosarekin lotuko litzateke; bietan uraren gurtza eta izenak antzerakoak dira.

jueves, 25 de junio de 2020

Kiroldegiko lurrazpiko aparkalekuko argiteria aldatu egin da.


2020/06/24.

Larrialdietako argiak ere berritu dira
Arg:GOIENA

  Kiroldegi aurrealdeko lurrazpiko aparkalekuan argindar asko galtzen zela ikusi zuten udal arduradunek. Alperrik galdu baina fakturatzen den energia erreaktiboa kontzeptuan ia 2.000 euro ordaindu ziren iaz. Energia erreaktiboa instalazio elektriko batzuk saretik xurgatzen duten energia elektrikoa da, ondoren bueltatzen dena, eta kontsumitzen ez den arren, ordaindu beharra dagoena. Energia hau aurreztu eta bide batez gastua gutxitzeko kondentsadoreak jarri ohi dira.
  Hiru instalaziok eragin dezakete energia erreaktibo gastu handia, argindarrak, aireztatze sistemak edota kontrol instalazioak. Beste neurririk hartu aurretik fluoreszenteak aldatuz froga egitea erabaki zen eta horretan aritu dira Urola SL enpresako langileak, udalaren eskariz. Lurrazpiko aparkalekuko 120 fluoreszenteak aldatu dituzte. Aparkalekuko argiteria berritzeko lanetan ari zirela larrialdietako argiak  matxuratuta zeudela ikusi zen eta horiek ere berritu dira. 200 lumenezko argi jarri dira 23 puntutan.
  Kiroldegiko lurrazpiko aparkalekuko argiteria hobetzeko lanek 6.500 euro inguruko aurrekontua izan dute.
Iturria: Oñati Irratia

Egin dituzte igerilekuetako putzuak.

GOIENA
Oihana Elortza 2020-06-24 20:37


Igerileku berriak egiten dihardute Oñatin: igerileku handia trabes egongo da eta txikia, lehen berdegunea zegoen tokian. Putzuak egin dituzte dagoeneko. Paraleloan, kantxa berdeko sabaia, leihoak, harmailak eta aldagelak eraberritzen ere ari dira, gune hori hurrengo denboraldirako prest egon dadin.

226 niños oñatiarras participarán en el programa de ocio educativo..(2020)

N.G.

EL SERVICIO ADAPTADO A LA 'NUEVA NORMALIDAD' Y PENSADO PARA FACILITAR LA CONCILIACIÓN FAMILIAR, SE OFRECERÁ DEL 1 AL 24 DE JULIO
25.06.2020 | 00:28
Imagen de los udalekus tradicionales en una pasada edición. Foto: N.G


OÑATI – 226 niños y niñas de entre cuatro y 12 años disfrutarán del programa de ocio educativo que cubrirá el vacío de los udalekus. Facilitar la conciliación familiar y laboral es el objetivo del servicio que ha diseñado el Ayuntamiento oñatiarra en un escenario adaptado a la incidencia y necesidades originadas por la crisis sanitaria. Así, desde el 1 hasta el 24 de julio, de 9.00 a 13.00 horas, esta alternativa a las colonias de verano se desarrollará en grupos reducidos que funcionarán de forma independiente: los más mayorcitos, los nacidos entre 2008 y 2012, tendrán su punto de encuentro en la zona de San Lorenzo, mientras que los de cuatro y siete años se darán cita en los alrededores de la Herriko plaza. El casco urbano y el entorno rural serán los espacios que acogerán las distintas actividades.

Al comienzo de cada jornada los monitores tomarán la temperatura a los participantes como parte del protocolo de seguridad, que incluye una buena higiene de manos y desinfección, y el uso de la mascarilla, que el Consistorio repartirá a todos los inscritos. Además, los educadores asistirán a dos sesiones formativas especiales, este sábado y el día 29.

El Grupo ULMA aprueba ayudas económicas destinadas a Cáritas, Banco de Alimentos y Cruz Roja.

Gurutze Gorrira, Elikagaien Bankura eta Caritasera bideratutako diru laguntzak onartu ditu ULMA Taldeak.


Triatlón Adaptado. ..(2020)

Datorren astelehenean, ekainaren 29a, Antxintxika Triatloi Taldeak sortu duen Triatloi Egokitu Saila aurkeztuko du Oñatiko Gaztelekuan. [EUS]
El lunes que viene, 29 de junio, el Antxintxika Triatloi Taldea presentará su recién creada sección de Triatlón Adaptado. [CAS]


miércoles, 24 de junio de 2020

“Uraren doinuak”.

Udako kultura agenda

26/06/2020 

22:00

Lazarragako lorategia



Ganbara eta Hots abesbatzak “Uraren doinuak”



SARRERAK: Doan. Aforoa mugatua izango denez, aurrez eskuratu behar izango dira www.oñati.eus eta Txokolateixian.
OHARRA: egitarauak aldaketak izan ditzake.
SEGURTASUN-NEURRI OROKORRAK:
  • Aulkietan eseri beharko da, pertsonen arteko distantzia errespetatzeko. Ikuskizun osoan eserita mantendu beharko da.
  • Sarrera eta irteeretan aforoa kontrolatzeko eta pilaketak ekiditeko zaintzaileak egongo dira.
  • Eskuen higienea bermatzeko sarrera guztietan egongo den gel desinfektatzailea erabili beharko da.

Gaur San Juan, bihar joan zan.




Gaur San Juan, bihar joan zan.







† Jose Maria Murguzur .....52

(Maxima Igarzabalen alarguna)





23/06/2020.

JOSE MARA MURGUZUR VILLAR.

85 URTE.

lunes, 22 de junio de 2020

Herribusa Usakora iritsiko da aurrerantzean, bainu denboraldiarekin bat eginez.

2020/06/22.

16:00tan eta 19:30tan Ugarkaldetik irteten diren autobusak Usakoraino iritsiko dira
  Herribusa Usakora egunean birritan joango da gaurtik eta uztailaren 31ra arte eta abuztuaren 24tik irailaren 12ra arte, beti ere astelehenetik ostiralera. Tartean, abuztuko lehen hiru asteetan, Herribusaren zerbitzua  murriztu egingo da, urtero bezala, eta ondorioz, Usakorako zerbitzu luzapena ez da eskainiko. Herribusaren zerbitzu berezi hau Usakoko bainu denboraldiarekin bat eginda eskainiko da. Izan ere, Usakon gaur bertan hasiko baita bainu denboraldia, pasa den astean aurreratu genizuenez.
  Covid-19ak baldintzatutako uda honetan bi sorosle eta zaintzaile-hezitzaile bat izango dira Usakon. Gainera, seinalitika berezia jarri da Covid-19a prebenitzako gomendio higieniko-sanitarioekin. Ia jakinekoak diren eskuak sarritan garbitu eta desinfektatzea, gutxieneko 2 metroko tartea gordetzea eta segurtasun tarte hori mantendu ezin denean maskara erabiltzeko gomendioa jasotzen dira seinale berrietan. Taldeak, gehienez, 15 lagunekoak izan beharko direla; toalla ez partekatu eta etxera bueltan toalla eta bainujantzia garbitzea; dutxak banaka erabiltzea; haurrek prebentzio neurriak bete ditzaten zaintzea; guneaz denok gozatu dezagun egonaldi laburragoak antolatzea eta salbamendu eta sorospen zerbitzuen jarraibideak eta gomendioak errespetatzea bereziki eskatzen da. Hori, aurten bizi dugun egoerak hala eraginda propio egin diren seinale berrietan zehazten dena.
  Ohiko seinaleetan, eta aurten ere jarri diren arau orokorretan beste gomendio eta debeku batzuk jaso dira: gainerako erabiltzaileak eta ingurunea errespetatzea; aisialdi-gunea, erreka eta bideak ez zikintzea; txakurrak lotuta eramatea, arriskutsu gisa katalogatutakoak muturrekoa jarrita ere eramatea eta noski, bainu putzuan ez sartzea eskatzen da. Gainera, sua egitea, kanpin dendak jartzea, ehizan edo arrantzan egitea, motodun ibilgailuak aisialdi-gunean erabiltzea eta bizikletak bainu putzura eta belardira sartzea debekatuta dagoela ere zehazten da seinaleetan.
  Aipatu neurri eta arau horiek guztiak betetzen direla bermatzeko bi sorosle eta zaintzaile-hezitzaile bat izango da aurten Usakon, eta noski, udaltzainak eta ertzainak ere inguruan ibiliko dira zaintza protokolo berezi bat jarraituz. Gaur hasten den bainu denboraldia irailaren 13ra arte luzatuko da.
Iturria: Oñati Irratia

DEL PUEBLO PARA EL PUEBLO .

Herrittik zuztarrera, zuztarretik herrira

DEL PUEBLO PARA EL PUEBLO . Está en nuestras manos cuidar lo nuestro.


Este panorama gris nos ha alejado del día a día. Hemos conocido un pueblo sin vida. Nuestros comercios, establecimientos hosteleros y servicios han permanecido cerrados, apagados.
El apagón ha sido impresionante, hemos vivido una situación desconocida.
Nos ha preocupado mucho ver Oñati sin comercio, sin hostelería, sin servicios. Sin todos ellos, Oñati pararía por completo, con calles oscuras, sin color y sin vida.

Ellos también son nuestras raíces. Tienen mucho que ver en nuestro florecimiento saben. Y siguen trabajando. Nos ayudan a crecer y fortalecernos, adaptándose a cada temporada y situación.
Muchos trabajan a diario en comercios, hostelería y servicios con gran convicción y profesionalidad a favor de Oñati, de todos y todas. Es mucho lo que nos dan.

Para avanzar debemos tener muy presente nuestras costumbres, raíces y necesidades. Fortalezcamos nuestra esencia y ser. Reforcemos los comercios, hostelería y servicios tal y como nos cuidan ellos.
Compremos en nuestros negocios, hagamos uso de nuestros servicios.

Murgia auzoa - Fase 1 "Enperadorearen zaldirik onenek negar egin homen zuten.".



† Juli Laskurain .....51

(Luis Zilaurren Galdos-en alarguna)





21/06/2020.

JULI LASKURAIN ZABALETA.

89 URTE.

sábado, 20 de junio de 2020

Iñaki Goitia BARRENeko kolaboratzailearen bi lan saritu dituzte..(2020)




Zorioneko dabil Iñaki Goitia BARRENeko kolaboratzaile eta Mendaroko liburutegiko liburuzaina (Oñati, 1981). Batetik, maiatzeko finalista izan da La Microbibliotecaren lehiaketa ospetsuan, 'La última bala' mikroipuinarekin, eta bestetik, beste aipamen bat jaso du Madrilgo Idazleen Eskolak eta Ser Irrati Kateak antolatutako Relatos en Cadena mikroerrelatoen lehiaketan, 'Descorazonador' lanarekin, eta, horrenbestez, astelehenean, hilabeteko onena izateko lehiaketan parte hartuko du. Aurrera egiteko, baina, herritarren botoa ere beharrezkoa du.
 Iñaki Goitiaren 'Descorazonador' mikroipuina saritu dute Madrilgo Idazleen Eskolak eta Ser irrati kateak antolatutako Relatos en Cadena mikroerrelatoen lehiaketan. Eta orain, publikoaren babesa behar du hilabeteko onena izateko aukera izan dezan. Izan ere, hilabeteko onena aukeratzeko epaimahai teknikoaren iritzia ez ezik herritarrek emandako boto kopuruak ere hartzen dituzte aintzat. Aurtengo 32. asteari dagokion ipuina da berea eta astelehenera arteko epea dago botoa emateko honako helbide honetan sartuta: https://escueladeescritores.com/concurso-votacion-rec/
Hona hemen saritu dioten lana: 
 
Descorazonador
Siempre como nuevos, los corazones que trasplanta el doctor Silver son sanos y fuertes, de latidos acompasados, todos ellos de pacientes fallecidos por otras patologías. También el de mi mujer que, tras la operación, sale a correr cada mañana. Por las noches sueña con un tal Matías Ackerman. Encontrarlo y acabar con él ha sido más fácil que convencer al doctor de que sustituya mi corazón sano por el de Matías. Ahora mi mujer solo tiene ojos para mí y me hace el amor de forma apasionada, mientras yo no dejo de evocar las curvas de la señora Ackerman.
 
Astelehenetik ostegunera egiten dute lehiaketa asteko onena aukeratzeko, eta 32. asteko onena izan da berea. Entzuleen literaturako eta sormenerako talentua sustatzeko helburuarekin sortu zuten lehiaketa eta aurtengoa hamalaugarren edizioa da. Joan zen urteko irailaren 2an hasi zuten lehiaketa. Orduan, esaldi bat eman zuten antolatzaileek eta hiru eguneko epea jarri zuten esaldi hari segika gehienez 100 hitzeko ipuinak sortzeko. Geroztik astero-astero egin dute lehiaketa. Aurreko asteko irabazlearen ipuineko azken esaldia erabilita sortu behar izaten dira ipuinak astelehenetik ostegunerako tartean, gehienez 100 berbatakoak, eta astelehenetan aukeratzen dituzte asteko onenak. Hilabeteko onenak Idazleen Eskolak antolatutako El gozo de escribir ikastaroa on-line egiteko aukera irabazten du. Lehiaketako irabazle nagusiak, berriz, 6.000 euro jasoko ditu. Astelehenean irabaziko balu, urteko onena aukeratzeko lehiarako sailkatuko litzateke Iñaki Goitiaren mikroipuina. 
 
Finalista, Microbibliotecaren lehiaketa entzutetsuan
 
Oraingo honekin bost aldiz izan da finalista Iñaki Goitia La Microbibliotecaren lehiaketan. Ospe handiko lehiaketa da, mikroerrelatoen sailean ospe handienekoa beharbada, eta honako lan honekin nabarmendu da oraingo honetan. 
 
La última bala
Después de muchos años de insistencia por su cuenta, y tras fracasar con cada método, —a cuál más desesperado—, Ethan Marshall está a punto de arrojar la toalla. Mientras camina cabizbajo por Westminster, y maldice el destino entre dientes, se detiene frente a Scotland Yard, y con más resignación que disposición de ánimo, decide entrar para que puedan empezar la búsqueda con la mayor celeridad. Lo primero es hacer un retrato robot, de modo que el oficial de policía le ruega que no escatime en detalles: cabello negro como el azabache, ojos verde oliva, tez lechosa, nariz respingona y labios carnosos. Sin olvidar una sonrisa perfecta, reclamo de cualquier anuncio publicitario. Por último, le pregunta por la edad y por el nombre. Que se conserve bien, entre 20 y 30 años, a poder ser. El nombre 

† Isaac Castillo .....50







19/06/2020.

ISAAC CASTILLO MONTELO.

87 URTE.

jueves, 18 de junio de 2020

ORIENTAZIO-JOLASA.

GOIENA
Familian gozatzeko orientazio-jolasa antolatu du Arantzazuko parketxeak zapaturako

Arantzazuko ibilbide irisgarria


Arantzazuko parketxearen helburua da familian gozatzea eta horretarako, orientazio-jolasa antolatu du hilaren 20rako. Jolasa ibilbide irisgarrian egingo da, 11:00etan hasita eta parte-hartzaile bakoitzak telefonoan izango duen mapa jarraituta jokatu beharko du, altxorra bilatzeko.

Prebentzio neurriak

Antolakuntzatik jakinarazi dute, zapatuko ekintzarako hainbat neurri hartuko direla: talde txikitan aritzea, distantziak mantentzea, eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa eskaintzea eta musukoak erabiltzea. 

Izen-ematea

Zapatuko ekintzan parte hartu nahi duenak izena eman beharko du, plaza mugatuak direlako. Horretarako, Arantzazuko parketxeak hiru bide jarri ditu eskuragarri: arantzazu@gipuzkoanatura.eus helbidera mezu bat bidalita, 943 78 28 94 edo 699 335 183 telefono zenbakietara deituta edota www.gipuzkoanatura.eus atariaren bitartez. Gainera, parte-hartzaileek hiru euro ordaindu beharko dute.