(Vda de Félix Ramos)
31/10/2020.
SAGRARIO LEÓN DEL MAZO.
86 URTE.
PINOCCHIO
30/10/2020 a
2/11/2020
Cine comercial:
VERANO DEL 85
2021-2025 urteetarako turismoaren plan estrategikoa lantzen dabil Oñatiko Udala. Helburu horrekin, herriko turismoaren diagnosia egitea izan da lehen urratsa, ahulguneak, indarguneak eta erronkak identifikatuz. Beinke Turismoaren Aholkularitza zerbitzuko Lurdes Romanok azaldu ditu azterketaren emaitzak.
29/10/2020
18:00
Haur liburutegian
Se han agotado las invitaciones
Ipuin kontaketa saioa Maite Frankoren eskutik, 6-9 urte bitarteko haurrei zuzenduta.
Edukiera mugatua denez, ordu erdiko bi saio egingo dira, 18:00etan lehenengo saioa eta 18:45ean bigarrena (10 lagun bakoitzean).
29/10/2020.
27/10/2020
2020/10/26.
Herritarendako oharra izenburupean zabaldu zituen Udalak osasun egoera berriari begira indarrean sartu ziren neurri eta gomendioak, ostiral ilunkaran. Kutsatze indizean Oñati gorriz agertzen dela argitzen hasten da oharra, horrek neurri orokorrak ez ezik, neurri zehatzak zekartzala zehaztuta. Besteren artean, herriko ostalaritza, jatetxe alorreko eta zerbitzu sektoreko establezimenduak 21.00tatik 6:00tara itxi behar direla eta ordu tarte berean parkeak, parke publikoak eta plazak ezin direla erabili gogorarazten da.
Kirol jarduerei buruz, kirol lehiaketa ofizialak ez diren gainontzeko taldekako jarduerak bertan behera utzi direla aipatzen da oharrean. Horrenbestez, Zubikoa kiroldegiko kantxaren erabilera mugatu da eta lehiaketa martxan duten taldeek besterik ezingo dute erabili. Kirol gune publikoetan ere ezin da kirolik taldean egin. Kirolgune publiko dira, esaterako, Olaitturri, Korres atzealdea, Kasablanka, Errekalde eta San Martingo kirol guneak. Era berean, bertan behera geratu dira Udaleko Kirol zerbitzuek antolatutako ekintza gidatuak, hau da, fit-bike, pilates eta antzerakoak. Gainerako udal zerbitzuek bere horretan jarraituko dutela zehazten da idatzian, baldin eta egoera aldatu edo neurri berririk ezarri ezean.
Osasun arduradunek adierazitako jarraibideak errespetatzea garrantzitsua dela azpimarratuz, zaindu gaitezen, herria zaintzeko esaldiaz amaitzen da Udalak herritarroi zuzendutako oharra.
Iturria:Oñati Irratia
Sorian egin den Espainiako Duatloi Txapelketan azkarrena izan da oñatiarra, bere adin-tartekoen artean, eta adin-taldeetan lehiatu diren emakumeen artean bigarren denborarik onena lortu du.
Neurri oso zorrotzak hartuta, COVID-19 dela eta, jokatu zen atzo Sorian Espainiako Duatloi Txapelketa. Bertan, lasterketa bikaina egin zuen Sestao Trialoi Taldeko kide Miren Josune Bikuña oñatiarrak: "Sentsazioak oso oso onak izan dira. Adin-taldeetan lehiatu naiz, eta oso indartsu sentitu naiz. Gainera, lasterketa berezia izan da, erlojupeko bat izango balitz bezalakoa; bakoitzak bere buruaren kontra lehiatu behar izan du, ia denbora erreferentziarik gabe".
Izan ere, Sorian jokatu den txapelketa bereiziak izan dituen "neurri oso zorrotz eta bereziak" azpimarratu ditu Bikuñak: "Ikuslerik gabe egin dugu korrika estadio baten barruan; eta bizikletan, bai, errepidean. Hala ere, beroketa lanak ere bakarka egin behar ditugu. Oso arraroa izan da. Neurriak eta distantziak mantentzeko ere, erlojupeko baten antzera lehiatu gara, beraz, ez zenekien zelan zindoazen lasterketan. Norberak bere buruaren kontra lehiatu du".
45-49 urtekoen emakumezko azkarrena izan da oñatiarra Espainia mailan, eta adin-taldeetan lehiatu direnen artean, bigarren emakumerik onena. "Elite mailan lehiatzen direnak beste maila baten daude, baina adin-taldeetan ni baino 20 urte gutxiago dutenak ere ibiltzen dira! Beraz, 48 urte izateko, oso pozik nago", aipatu du Miren Josune Bikuñak.
2310/2020 a
26/10/2020
Cine comercial:
Arbolak, adarrak, seinaleak… apurtu ditu, teilak eta sabai zatiak eraman eta kanpandorreko erlojuko esfera mugitu du, besteak beste
Berezao 2 eraikinetik ke beltza irteten zenaren abisua eman zen atzo, 19:30-20:00ak inguruan. Larrialdi zerbitzukoak bertaratuta, sute txiki bat eta adineko emakume bat hilik topatu zuten. Adituen hipotesi nagusia da CO2 arnastuta hil zela. Dirudienez, berogailu edo su estufa bat piztuta zegoen baina konbustio txarrak-edo, behar baino CO2 gehiago isuri arazi zuen. Zerbaitek su ere hartu zuen eta horrek eragindako keak ohartarazi zituen inguruko bizilagunak.
Udaltzainak, ertzainak, suhiltzaileak eta anbulantzia hurbildu ziren gertaera lekura baina ezin izan zuten ezer egin baserrian zegoen emakumeagatik, iristerako, hilda baitzegoen.
Iturria: Oñati Irratia