Buscar este blog

sábado, 29 de febrero de 2020

Ione Elorza: "Sokatiran indarra baino teknika behar da".....

goiena

Eskua bete domina ekarri du Ione Elorzak (Oñati, 1974) egunotan Letterkeny-n (Irlanda) egin duten munduko sokatira txapelketatik. Mokorreko ebakuntza bat tarteko 2016tik baztertuta izan du kirol jarduera hori, baina irailean ezin izan zion ezetzik esan urtero egiten dioten proposamenari, barruan darama sokatira.
Eskuak urratuta ekarri dituzu Irlandatik, hala honez gero erabat errekuperatu zara?
Beno, nahiko txukun ditut, baina izan dut zauriren bat. Txapelketa lau egunekoa izan da, eta lehenengo bi egunetan, guztira bederatzi talde ginenez zortzi tiraketa egin behar izan genituen. Eta, ondoren etorri zen selekzioen arteko txapelketa. Hor talde gutxiago ginen, bost guztira.
Espero zenuten urrea janztea? [Alabak, Haizea eta Maddi, ondoan ditu, eta horiek ezetz diote buruarekin].
Hara joan aurretik bagenekien talde oso ona geneukala, Euskal Herri mailako txapelketan hori ikusten genbiltzalako. Baina, zerbaitetan kale egiten genuen, akatsen bat egiten genuen sentsazioak ez zirelako onak. Entrenatzailearekin batera hainbat aldaketa egin genituen, txarto egiten genuen hori zuzendu egin genuen, eta hor hasi ginen gure benetako maila erakusten. Baina bai, Irlandara zalantza handiekin joan ginen.
Ione Elorza –bigarrena– Badaiotzeko taldekideekin, Irandan. Argazkia: EITB.
Lehenago ere izan zara Munduko Txapeldun Badaiotz taldearekin.
Bai, 2002an klub mailan urrezko bi domina irabazi genituen Corken (Irlanda) eta 2012an Holandan ere urrea jantzi nuen.
Diozu indarra baino sokatiran teknika behar dela.
Sokatiran dena da teknika. Badirudi ez dagoela aparteko misteriorik, indarra baino ez dela behar, baina hori baino askoz gehiago da. Teknika ezinbestekoa da, talde lanean jardutea, taldekideak ondo ezagutzea, zela gura den indarra egin, ze erritmotan, ze alturatan... 
Urrezko domina horiek irabazi izanak ekarriko du aldaketaren bat?
Munduko txapeldun izanda ere ez dut uste egoera askorik aldatuko denik. Laguntzak behar ditugu, den-dena gure poltsikotik ordaintzen dugulako: bidaiak, jantziak, entrenatzeko eta lehiatzeko materiala... Ez dugu inongo laguntzarik.
Aramaion duela urte batzuk DKS saria jaso zenuen, eta orduan erretiroa hartzekotan zeunden, baina bueltatu egin zara.
Sokatira izugarri gustatzen zaidalako. Adinak ez du barkatzen, eta hau kirol gogorra da, taldekide guztiak bizkarreko minarekin ibiltzen gara, aldakako minarekin... 2016an mokorrean ebakuntza egin eta sokatira uztea erabaki nuen. Baina Badaiotz familia moduko bat gara, jende gaztea etorri da baina hainbat taldekiderekin hamar urte baino gehiago daramatzat taldean. Behin eta berriro esaten zidaten taldera bueltatu behar nuela, eta irailean denboraldia hasi nuen ostera ere.
Badaiotzeko, Beti gazteko eta Taipeiko taldeak –finalistak– talde erretratuan. Argazkia EITB.
Bizkarreko minak desagertu egin diren seinale?
Ez, mina hor dago [Barre] baina, ezin dut sokatira utzi. Gainera, taldean denok ibiltzen gara minez, ez da inor libratzen.
Zaletasunetik harago, seriotasunez hartzen duzue sokatira.
Astean hirutan joaten naiz Gasteizera entrenatzera, eta horrekin batera entrenatzaileak bidaltzen dizkigun etxeko lanak egiten ditugu denek: korrika egitera joan, gimnasioa ibili... Bai, seriotasunez hartzen dugu.
Kuriosoa da, selekzio moduan jarduteko klubeko kide guztiek osatzen duzuela taldea, alegia, hautatzaileak ez duela tiratzaile ezberdinen artean aukeraketa egiten.
Talde bakoitzak modu oso ezberdinean egiten duelako sokatiran, eta tiratzaileak horretara gaude ohituta. Denbora beharko genuke denek bat egiteko. Errazagoa da klub bateko tiratzaileen artean osatzea selekzioa.
Oñatin ez dago sokatira talderik, zelan hasi zinen kirol honetan?
Gurasoek taberna zuten Gasteizen, orduan han bizi ginen, eta Badaiotzeko entrenatzailea tabernako ezaguna zen. Neskak behar zituztela esaten zigun, eta ahizpa eta biok animatu ginen.
Alabek ere sokatiran egin gura dutela diote...
Esaten diet ea ezin duten gainontzekoek moduan kirol jarduera normal bat aukeratu: saskibaloia, eskubaloia... Zer dakit ba! [Barreak]. Badaiotzen ez dugu kategoria txikietako talderik, eta oraindik gazteak dira seniorrekin ibiltzeko –14 eta 12 urte dituzte–. Gorputza gehiago egin behar zaie oraindik, eta astean hirutan Gasteizera etortzea eta etxerako lanak egitea ez dakit oso bateragarriak diren. Ilusioa egingo lidake, baina euren ama ere banaiz eta...

OPERACIÓN PANDA.

29 de Febrero1 de Marzo.
Cine infantil:OPERACIÓN PANDA
  • Sábado a las 17:00h;
  • Domingo a las 17:00h
Sinopsis
Por equivocación, una torpe cigüeña entrega un panda bebé a la dirección incorrecta. Será entonces cuando un oso y sus amigos se embarquen en una audaz aventura para ayudar al pequeño panda a conocer finalmente a su verdadera familia y devolverlo a su hogar. ¿Lo lograrán?

jueves, 27 de febrero de 2020

ADÚ.

Del al 28 de febrero al 2 de Marzo.

Cine comercial: ADÚ


  • Viernes y Sábado a las 22:30h;
  • Domingo a las 19:30 y 22:30h;
  • Lunes a las 19:30 (día del espectador)








Sinopsis




La película nos cuenta tres historias diferenciadas pero con un punto en común: la pobreza de África y la situación tan extrema en la que se encuentran las personas que viven allí. Al intentar llegar a Europa, un niño pequeño y su hermana mayor están agazapados en un aeropuerto, a la espera de poder introducirse en las bodegas de un avión y escapar del continente. Mientras tanto, un activista medioambiental tendrá que luchar contra la caza furtiva de animales, a la vez que lucha también con los problemas de su hija. Por otro lado, un grupo de guardias civiles afrontará su día a día con la cantidad de personas que intentan saltar la valla en Melilla, en un intento por escapar de sus vidas en el continente africano y encontrar un lugar mejor en el que vivir. 'Adu' es una película que intenta mostrar la inmigración .

† Juan Mari Beitia.....22






26/02/2020.

JUAN MARI BEITIA BARRENA.

63 URTE.

miércoles, 26 de febrero de 2020

HAUTS EGUNA.

GAUR HAUTS EGUNA. Gure mutiko denboran egun haundia izaten zen Araotzen. Gaurko egunez hasten da Garizuma, Pasko eguna baino 46 egun aurretik. Elizkizun berezian, gurutzearen zeinua bekokian. "Hautsa zara eta hauts bihurtuko zara"




Cena solidaria.

28/02/2020 

20:00

Bidaurretako fraideen lokalean

Organizado por Parrokiako Misio taldea

La  recaudación se destinará al proyecto de construcción de un colegio en Guinea Conakry.



CAPTAIN FANTASTIC.

27/02/2020.

Kultura etxeko zine aretoan.



20:00.

CAPTAIN FANTASTIC (jornadas sobre medio ambiente 2020)


Director:  Matt Ross (EEUU, 2016)


Sinopsis

Ben (Viggo Mortensen) es un hombre que ha pasado diez años viviendo en los remotos bosques situados en el noroeste de los Estados Unidos criando a sus seis hijos, varios de ellos junto a su mujer. Aislados totalmente de la vida moderna, de las comodidades de las ciudades y de la sociedad de consumo, Ben es un padre devoto que ha inculcado en sus hijos una peculiar forma de pensar y vivir la vida. Sin embargo, una trágica noticia hace que la peculiar familia deba dejar temporalmente su modo de vida en la naturaleza y volver a la civilización. 

† Juan Cortabarria.....21







26/02/2020.

JUAN CORTABARRIA ZULUETA.

86 URTE.

† Juanita Ibabe.....20






25/02/2020.

JUANITA IBABE IRIARTE.

86 URTE.

domingo, 23 de febrero de 2020

Jon Mestre Arzuaga (piano-jolea).

goiena

Jon Mestre Arzuaga (piano-jolea): "Bizipen hunkigarria eta aberasgarria izan da 'Prodigios' saioa"

Jon Mestre Arzuaga (piano-jolea): "Bizipen hunkigarria eta aberasgarria izan da 'Prodigios' saioa"
Jon Mestre Arzuaga, etxeko egongelan duen pianoa jotzen.
12 urte ditu Jon Mestre Arzuagak, baina heldu baten maila du pianoa jotzen; hala erakutsi zuen aurreko asteburuan TVE1 katean eskaini zuten Prodigios saioan.
Txiki-txikitatik erakutsi du Jon Mestrek musikarako abilezia handia duela, eta seguru horretan eragina izan duela aita –Jose Ramon– musikari profesionala izateak eta ama –Monika– ere garai baten abeslari egindako ibilbideak. Oñatiko Institutuan ikasten du, baina astean hamaika ordu egiten ditu pianoan entseatzen.
Musika tresnak izan dituzu txikitatik jostailu gustukoenak; noiz hasi zinen pianoa jotzen?
2 urte nituela hasi nintzen gurasoek oparitu zidaten plastikozko pianoa jolas moduan jotzen. Aita gitarra eta piano irakaslea dut, eta hark irakatsi zizkidan oinarrizko lehen pautak; diktaketak eta halako ariketak egiten zizkidan. Ganbara Txiki abesbatzan hasi nintzen, 3 urte nituela, eta orduan proposatu genion Miren Gurutze Plazaola zuzendariari nire irakaslea izateko. Bitxia izan zen egin genuen tratua: nire amak aleman eskolak ematen zizkion, eta trukean, berak niri pianokoak; garai hartan ez nintzen pianora heltzen eta irakaslearen altzoan jarrita jotzen nuen. Era berean, aitak ere irakasten zidan; Madrilen bizi da eta Skype bitartez egiten genituen piano-klaseak.
Harrezkero, goi mailako irakasle gehiago izan dituzu, eta gaur egun Gasteizera joaten zara astean behin.
Kubako ENA eskola garrantzitsuko Maria Dolores Novas piano-jole handiarekin hasi nintzen, 4 urte nituela, eta nire aitaren ikasle izan zen Iliana Ross kubatarrarekin 8 urte nituela, eta gaur egun Gasteizen bizi den Rossengana joaten naiz astero.
EGUNERO BI ORDU ETA ERDI JOTZEN DUT ETXEKO PIANOAN, ETA ASTEBURUETAN ERE BAI; BAINA OSO POZIK
Zenbat ordu egiten dituzu astean pianoa entseatzen?
Ordu eta erdiko eskola jasotzen dut astean behin Gasteizen, eta egunero, zapatua eta domeka barne, bi ordu eta erdi egiten ditut etxeko pianoaren aurrean; Prodigios telebista saiorako prestatzeko, gutxienez bost orduko entseguak egiten nituen.
Zur eta lur utzi zenituen saioko epaimahaikideak eta ikusleak; zelan sartu zinen abentura horretan, eta zelan joan zaizu?
Musikari lagun batzuen bitartez casting-aren berri izan zuen aitak, eta eskaera egin eta ekainean, 12 urte bete berri, egin nuen proba Madrilgo musika denda dotore batean. 200 lagunek baino gehiagok egin genuen proba hori eta bederatzi aukeratu zituzten; horien artean, ni. Telebistan aurreko asteburuan eskaini zuten arren, urrian grabatu genuen; zoritxarrez, ez nuen aurrera egiteko aukerarik izan.
Pozik bizitako esperientziarekin?
Jende oso jatorra ezagutu dut eta, orokorrean, asko ikasi dut, baina egia da saioan aurrera egingo ez nuela esan zidatenean, hasieran pena hartu nuela; izan ere, sekulako loreak bota zizkidaten epaileek, eta sorpresa izan zen gero epaia; hala ere, bizipen hunkigarria eta aberasgarria izan da niretzako eta nire gertukoendako; hortaz, irribarre batekin agurtu nituen saiokoak.
Musika lehiaketa gehiagotara aurkezteko asmorik baduzu?
Telebista saioetara ez dut uste, ez da gure helburua hori; ez, behintzat, momentuz. Hala ere, ez dut baztertzen piano lehiaketa gehiagotara aurkeztea.
Esku artean proiektu polit bat duzu; zer da hori?
Gazte orkestra batekin kontzertua egingo dut Madrilen maiatzean, eta ni piano-jole bakarlaria izango naiz. Sekulako ahalegina eskatzen dit, baina pozik eta gozatzen ari naiz lanean.
Etorkizunean musikari profesionala izatea duzu helburu?
Ofizioz, piano-jolea izan nahiko nuke, baina beste zerbait ikasteko asmoa ere badut, ez dakit oraindik zein alorretakoa. Paraleloki bi ikasketa egingo ditut, gaur egun ere hala ari naiz.
Jon Mestre, Monika Arzuaga amarekin.

Chester - Oñatiko jendea Jone Galdos.....482


Jone Galdos


XLII. UDABERRI SARIA...EIBAR...2020-02-23...JUNIOR..

TALDEA



RUTOMETROA


 1º 267 ETXEBERRIA ANSALAS, Haimar
 2º 265 CARBAYEDA URRUZOLA, Beñat
 3º 213 CASAIS SANCHEZ, Danel
15º 216 EROSTARBE UGARTE, Aimar
22º 215 TORRES VAZQUEZ, Aritz
31º 214 ARREGI BALLESTERO, Unax 

COMBATIVIDAD: 216 EROSTARBE UGARTE, Aimar


SAILKAPENA


ARGAZKIAK: GTXE


† ANAI Tomas Larrañaga......19

(Arantzazuko frailea)



22/02/2020.

TOMAS LARRAÑAGA AZPEITIA.

89 URTE.

viernes, 21 de febrero de 2020

EL ESCANDALO (BOMBSHELL).

Del 21 al 24 de febrero

EL ESCANDALO (BOMBSHELL)

Cine comercial: 1917
  • Viernes y Sábado a las 22:30h;
  • Domingo a las 19:30 y 22:30h;
  • Lunes a las 19:30 (día del espectador)






Sinopsis



Deconstrucción de la caída de uno de los imperios mediáticos más poderosos y controvertidos de las últimas décadas, Fox News, y de cómo un grupo de explosivas mujeres logró acabar con el hombre responsable de él: Roger Ailes.

Simplicissimus kabaret.


“Biodiversidad urbana. Su manejo y conservación en edificios.

21/02/2020 

19:00

Kultur Etxean


CONFERENCIA
Conferenciante, Jordi Gómez, miembro de Arabako Natur Institutua, Txepetxa y Aranzadi elkartea . Organizado por Natur eskola dentro de las jornadas sobre medio ambiente 2020

PILOTA PARTIDUAK..OTSAILAK 21.(2020)


DONANTES DE SANGRE--2020--FEBRERO...2

21/02/2020

de 17:00 19:00


Mondragon Unibersitatea.


jueves, 20 de febrero de 2020

Chester - Oñatiko jendea Jone Iturrospe.....481


Jone Iturrospe





O QUE ARDE.

20/02/2020.

Kultura etxeko zine aretoan.



20:00.

O QUE ARDE (jornadas sobre medio ambiente 2020)


Director:  Oliver Laxe (Galicia, 2019)


Sinopsis

Nadie espera a Amador cuando sale de la cárcel tras cumplir condena por haber provocado un incendio. Regresa a su casa, una aldea perdida de las montañas lucenses, donde volverá a convivir con su madre, Benedicta, su perra Luna y sus tres vacas. Sus vidas transcurren al ritmo sosegado de la naturaleza, hasta que todo cambia cuando un fuego violento arrasa la zona.

Oñatiko inauteri txikia..(2020)

Herriko hiru ikastetxeen partaidetzarekin (LH5. eta 6. mailakoak)
Kalejiran abestuz arituko dira eta “Ume handia” eta “Hartzaren polka” dantzatuko dute
Kalez kale, 15:00
Kalejira de carnaval con la participación de los centros escolares.


miércoles, 19 de febrero de 2020

ALOÑA MENDI TXIRRINDULARITZA 2020..AURKEZPENA..(2020)

Aurkezpena 2020.





Aloña Mendi ULMA.

KADETE

Eskolarrak BIZIPOZ.



INFANTIL,ALEBIN,KADETE.

OÑATIKO INAUTERIAK 2020.


Arkaitz Rodriguezen hitzaldia..(2019)

2020/02/19 

19:00

EH Bilgunean

HITZALDIA.

Oñatiko EH Bilduk antolatuta.

Hizlaria izango da Arkaitz Rodriguez, EH Bilduko mahai politikoko kidea.
Gaurkotasun politikoaz jardungo da, besteak beste: Pedro Sanchezen inbestiduraz, nazioarteko egoeraz, estatus berriaz eta EAEko hauteskundeez..