Buscar este blog

miércoles, 13 de noviembre de 2024

VALENTZIARA 5.000 EURO BIDALI DITU HOTZ OÑATI TALDEAK.

 2024/11/13.

Valentziara 5.000 euro bidali ditu Hotz Oñati taldeak, Galdakaoko Boluntarioen elkartearen bitartez


Herritarren laguntza eta ekarpena eskertu dute

  Valentziako hondamendia gertatu eta egun gutxiren buruan joan ziren Paiporta herrira, Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteko kideak. Abiatzerako 2.000 euro bidali zizkien Hotz Oñati taldeak, Valentziara eraman zitzaten. Larunbatean egin zuten azoka txikian beste 1.800 euro inguru batu zituzten plazan, herritarrek emandako produktuen salmentatik nahiz diru ekarpenetatik, eta Bizum eta transferentzien bidez beste 1.000 euro baino gehiago jaso dituzte. Guzti horrek Valentziara beste 3.000 euro helarazteko aukera eman die. Bigarren diru bidalketa hau ere Galdakaoko GKEaren bitartez helarazi du Hotz Oñati taldeak. Herritarren erantzun azkar eta eskuzabala publikoki eskertu du Hotz Oñati taldeak, sare sozialetan zabaldu dituen mezuen bitartez.

  Hotz Oñati eta Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkartearen arteko harremana ez da berria, lehenago ere elkarlanean aritu dira. Galdakaoko boluntarioek 2015ean ekin zioten nazioarteko kooperazio lanari eta Greziako errefuxiatuen kanpamenduetan lanean ari dira orduz geroztik. Mongolian ere desgaitasuna duten haurrentzako eguneko zentro baten eraikuntza eta mantenuan laguntzen dute. Ukraina eta Euskadi arteko zubi humanitarioan parte hartu zuten, La Palmako sumendiak eragindako larrialdian laguntzen egon ziren eta orain Valentzian ari dira. Baina etxean ere laguntzen dute eta Galdakaon beharra duten familien artean elikagaiak banatzeko ardura betetzen dute, astero.

Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario