Buscar este blog

domingo, 10 de noviembre de 2024

ANDRA MARI MARTIKO.

    ARAOZKO NATURA ETA KONTUAK....ESAERAK.

4- Andra Mari martiko



Kukuaren argazki zoragarri hau ez dakit norena den: “Kukua eta kuku-frakak.”


Martxoaren 25ean, Andra Mari martiko. Esaerak: 

"Andra Mari martiko, kukua Erromako zubi azpitik pasatuko." 

"Kukua etorri, gosea (gosia araoztarrez) etorri; kukua joan (fan), gosea joan (fan)." 


Uste dut gure aiton-amonek ez zutela hain pozik ikusten kukua iristea; janari gutxiago izango zuten esan nahi zuen horrek.


Xabier Mendiguren idazleak (@xme64) lotura ikusten du horren eta dirua poltsikoan izatearen artean: Kukua lehen aldiz entzutean dirua sakelan izatearen ipuinak ere gauza bera adierazten du azken batean: neguko azken hondarrak janda, eta uzta berrikoak oraindik jaso gabe, horixe zela urteko sasoirik latzena diru aldetik.

 

Garbiñe Larrea Iturralde (@Gar2Larrea) amarengandik ikasitako esaera zahar batekin gogoratu da: “Martxoko Ama Birjinaren egunean kukuak kantatzen du.

Erromako zubian (zubin) eta handik zazpi egunetarako mundu guztian (guztin).” Amak horrela irakatsi zigun guri.


Erreferentzia: Villasante, Aita Luis, “Graziano Anduaga. Aitonaren uzta, Gesaltzako aitonaren kontakizun eta bertsoekin”, Kuliska Sorta, 1961, orria: 81, Lege-gordailua S.S. 707 - 1961.



No hay comentarios:

Publicar un comentario