Buscar este blog

viernes, 15 de noviembre de 2024

ONDAREA, ULMAREN HISTORIA JASOTZEN DUEN PROIEKTUA AURKEZTU DA.

 2024/11/15.


Kooperatiba taldearen 63 urteko ibilbidea seina ikus-entzunezko eta liburukitan bildu da

  Gandiaga topagunean egin zen aurkezpen ekitaldia atzo eguerdian. Bide batez, Ulma taldeak izan dituen 9 presidenteak  eta Oñati eta Otxandio herriak omendu ziren. Ondarea dokumentala sei kapituluz osatzen da eta bakoitzean Ulma kooperatibetako historia hamarkadaka laburbiltzen da, protagonista izan ziren kooperatibista-langileen hitzetan baina historialariek, ekonomialariek edo adituek zehaztutako testuinguruan.

  Ulma taldeak 63 urteotan izan dituen mugarriak, une eta erronka garrantzitsuak biltzen dira, erantzukizun sozialaren eta balio kooperatiboen garrantzia azpimarratuz. Belaunaldi berrien esku ondare historikoa uztea da helburua, baina etorkizunerako begirada zabalik mantenduz. Ulma taldea 5.600 lagun inguruk osatzen dute, egun.

  ULMAren balioak aipatu zituen Ibon Calvok, Taldeko presidenteak, atzoko aurkezpenean. Halako talde handi bateko kide izatearen ohoreaz berba egin zuen, erantzukizunaz, eta elkarlanaz. Ulmaren historia eraikitzen joan diren hainbat protagonisten adierazpenak ere entzun ziren atzoko aurkezpenean. Talde handi horren izenean, 63 urte hauetan presidente izan diren 9 lagunak omendu ziren eta oroigarri bana eman zitzaien: Luis Mari Madinari, Jose Antonio Ugarteren alarguna Lurdes Anduagari , Fran Etxanizi, Jose Luis Madinagoitiari, Xabier Mugarzari, Irene Alberdiri, Raul Garciari, Lander Diaz de Gereñuri eta Ibon Calvori. Ulmak bere inguruarekin betidanik izan duen konpromisoa ere gogora ekarri zen; Oñatin ez ezik Otxandion ere errotuta dago Ulma taldea eta bi herri horiei ere eskerrak eman nahi izan zitzaiezkien, beraien alkateen bitartez.

  Ulma taldearen web atarian ONDAREA izeneko atal berri bat egokitu da eta bertan zintzilikatu dira bai ikus-entzunezkoaren sei atalak eta liburuxkak.

Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario