Buscar este blog

martes, 25 de abril de 2023

BOLUNTARIOAK BEHAR DIRA, UDABERRIKO ELIKAGAIEN BILKETA BEREZIRAKO.

 2023/045/23.


Maiatzaren 12-13an egingo da eta herriko janari denda guztietan boluntarioak egotea nahi da

  Inflazioak kinka larrian jarri du Gipuzkoako Elikagaien Bankua. Biltegietan apal asko hutsik daude eta horiek betetzeko udaberriko bilketa handia prestatzen hasi dira jada. Elikagaiak utzi eta janari-bonoak eskuratzeko aukera jarriko da herritarren eskura. Produktuak herriko janari denda guztietan jaso asmo dira eta boluntarioak behar dira. Laguntzaileen presentzia horrek gehiago edo gutxiago jasotzea eragiten duela ikusi dute antolatzaileek.

  Oñatin, ohikoa denez, ACESMA elkartea arduratzen da boluntarioak topatu eta hauen lana koordinatzeaz. Dagoeneko hasi dira boluntarioen izenak hartzen eta zuzenean elikagaien bankuko onuradunengana jo dute laguntza eske. Baina boluntario gehiago behar dira herriko denda guztiak eta bi eguneko txandak betetzeko. Horregatik, laguntzeko gertu dauden herritarrei Ibis Rodriguezekin jartzea eskatzen zaie, telefono zenbaki honetara deituta: 688 846 293. Boluntarioei zein lan egin behar duten azalduko zaie eta lagundu dezaketen egun eta ordu tarteen arabera txandak betetzen joango dira.

  Gipuzkoako Elikagaien Bankutik diotenez, beharrak asko handitu dira azken hilabete hauetan. Inflazioak gogor jo du eta lanean egonik ere, hil amaierara iristeko laguntza behar dutenak asko dira. Oñatin 400dik gora onuradun dituzte egun, guztia geldiarazi zuen pandemia garaian baino gehiago, Ibis Rodriguezek zehaztu digunez. Premiak handitu dira eta zailtasunak ere bai Elikagaien Bankuetan, herritarrei banatzen dizkieten produktuak erostea garestiagoa gertatzen baitzaie orain.

  Bi aste eta erdi barru, maiatzaren 12 eta 13an, egingo da Oñatin ere udaberriko elikagaien bilketa handia eta boluntarioak behar dira, dendetara doazen herritarrei informazioa eman eta hauek eskainitako produktuak jasotzeko.

Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario