2023/04/26.
10:00.
Santa Ana antzokian.
PUIN-KONTAKETA.
Hizlaria: Dorleta Kortazar
"Eskoriatzan jaio nintzen (Gipuzkoa), Deba ibaiaren sorburutik oso gertu. Agian, horregatik behar izaten dut noizean behin, errekak legez, itsasoraino bidea egitea.
Formazioz gizarte hezitzailea naiz eta gazteria alorrean dihardut lanean azken 26 urtetan.
Beste ezeren gainetik ipuinak dira nire pasio. Helduei, haurrei eta nerabeei zuzendutako saioak ditut, eta bertan, nik sortutako ipuinak, tradizionalak eta egile berrienak kontatzen ditut.
Ipuinak kontatzea bezainbeste maite dut entzutea, irakurtzea eta batez ere ikastea; estatuko eta nazioarteko ipuin kontalari erreferenteen eskutik jaso dut formazioa.
Berba hitza maite dut, berbak dira nire lanerako tresna eta horregatik zaintzen ditut tentuz. Diote begiekin eta batez ere irribarrearekin kontatzen dudala, gozo, xamur, euskara goxo eta zainduan.
Ikastaroak eskaintzen ditut ipuinak kontatzen ikasteko eta formazio saioak gidatzen ditut guraso eta hezitzaileei zuzenduta, irakurzaletasuna sustatzeko."
No hay comentarios:
Publicar un comentario