Buscar este blog

domingo, 17 de junio de 2018

Jose Mari Jauregialtzo eta Euxebi Errasti.

goiena

Omenaldi beroa jaso dute Jose Mari Jauregialtzok eta Euxebi Errastik

   GIZARTEA  OÑATI
Erretiratuen Eguna ospatu dute gaur Oñatin, eta 90 urte bete dituzten Jose Mari Jauregialtzo Paikok eta Euxebi Errastik omenaldia jaso dute Zubikoan.
Eguna elkarrekin igarotzeko batu dira Oñatiko ehun erretiratu baino gehiago Zubikoan, bazkari eder batean. Goizean meza izan dute parrokian, eta ondoren, eguneko unerik hunkigarri eta politena etorri da. Izan ere, aurten 90 urte bete dituzten Euxebi Errasti eta Jose Mari Jauregialtzo Paikok merezitako omenaldia jaso dute lagunen eta senideen aurrean. Oñatz dantza taldeko dantzari gazteek hainbat dantza eskaini dizkiete omenduei, eta Txinparta bertso eskolako kideek ere lau bertso abestu dituzte Zubikoan. Mikel Biain Oñatiko alkatea ere izan da omenaldian.
Ostean, bazkaria izan dute erretiratuek, eta ondo bazkaldu eta gero, dantzarako tartea ere izan dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario