2018/06/25.
Motozerraz egindako irudiak dira
Azkoagaingo bidean zeuden lauzpabost pinu moztu ziren martxo erdialdean. Pozesionariak guztiz jota zeuden pinuak eta arriskutsu, harrak, futbol zelairako bidean zebiltzan futbolari eta zaleen gainera jausteko arriskua zegoelako. Pinuak botatzea erabaki zuen udalak. Baina ipurditik bota gabe, enbor zati bat uztea erabaki zen, bertan, motozerraz, irudiak sortu ahal izateko.
Herritar batek proposatuta, udalak bi artista gonbidatu ditu asteburuan aipatu irudiak egitera. Cisco Mosague katalana, Aitor Lazkano zarauztarra eta Tomas Sagasti oñatiarra aritu ziren larunbat goizean irudiak motozerraz egiten. Handienak baloia ostikoz jo behar duen futbolaria irudikatzen du, bigarrenak Aloña Mendi elkarteko armarria eta txikienak, katagorri bat.
Iturria: Oñati Irratia
No hay comentarios:
Publicar un comentario