Buscar este blog

sábado, 9 de junio de 2018

ARRASATE OÑATI..(2018)

GOIENA

Agur, Arrasate-Oñati; ongi etorri, Oñati-Arrasate

   KIROLA  ARRASATE  DEBAGOIENA  OÑATI
Orain arte lasterketa antolatzen ibili den Antxintxiketan taldeari AEDk hartuko dio erreleboa; hala, euskara elkarte bat izango da, ostera ere, atletismo hitzordua antolatzeko ardura izango duena. Baina, Oñati-Arrasate izango da.
Agur, Arrasate-Oñati; ongi etorri, Oñati-Arrasate
Oñatiko helmugako irudia, 1985ean. Argazkia: Andres Arlanzon / Oñatiko Udal artxiboaa
Arrasate eta Oñati batzen dituen lasterketak badu zerbait berezia. Ezin da desagertu. Oñatiko atletismo zale talde batek sortu zuen 80ko hamarkada hasieran, eta ondoren Oñatiko Laixan euskara elkarteak hartu zuen proba antolatzeko ardura –AEDkoen laguntzarekin–. Urte batzuen ondoren lasterketak beherakada izan zuen, 2009an ez zen hitzordurik egon, eta, hori ikusita, 2010a ezkero, Antxintxiketan talde oñatiarreko lagunek sekulako bultzada eman diote probari –300 lagunetik gora batzeraino–.
Azken horiek erreleboa eskatu zuten iaz, bestela ere nahikoa lasterketa antolatzen dituztelako, eta lanak pilatu egiten zaizkielako. Eta ia hamarkada baten ostean, euskara elkarte baten babesera etorriko da proba ostera ere: "Laguntzeko proposamena egin genien herriko hainbat atletei, eurek ezagutzen dituztelako lasterketak gertutik, eta antolaketa lanak nondik nora egin beharko genituzkeen erabakitzeko oso lagungarriak direlako; eta, baiezkoa jasota, AEDtik animatu egin gara lasterketa antolatzera", adierazi du Itxaro Artolak.
Gainera, Arrasate Euskaldundu Dezagun elkarteak 35. urteurrena ospatuko du aurten, "Eta Arrasate-Oñati lasterketaren 35. edizioa izango da, hori seinale bat da, lasterketa guk antolatu behar dugunaren adierazle", dio umorez Artolak. 
Urriaren 27an izango da
AEDko lagunak dagoeneko hasita daude lasterketa antolatzeko lanetan: "Egutegian begira ibili gara gainontzeko lasterketak noiz diren, eta gure artean ez zapaltzeko. Behobia-Donostia noiz izango den kontutan hartu dugu, Antxintxika krosa... Hala, erabaki dugu urriaren 27an egitea, sasoi ona delako eta jendea Behobiara begira entrenatzen ibiltzen delako". 
Eta beste aldaketa nabarmen bat da lasterketaren norabidea aldatu egingo dutela: "Irteera Oñatin izango da, eta helmuga Arrasaten. Ikusteko dagoena da 12 kilometrotako distantziari eutsiko diogun, Arrasateko kaleetan itzuliren bat eginda –Oñatin egiten zuten moduan– edo zuzen etorriko diren helmugara. Lasterketaren gogortasunean eraginik izango duen ere galdetu dugu, eta ezetz esan digute".
Emakumezkoak gura dituzte
Antxintxiketanekoek zuten filosofiari jarraipena emanda, AEDkoek garbi dute herri mailako lasterketa antolatu gura dutela: "Eta bereziki emakumezkoak erakarri gura ditugu. Hori sustatzeko eskura ditugun erremintak jarriko ditugu". 
Oraingoz, ez da egongo patinatzailerik
Azken edizioetan ArrasateOñati lasterketara patinatzaileak batu diren moduan, Oñati-Arrasate honetan antolatzaileek korrikalariendako lasterketa antolatuko dute: "Zirkuitua bidegorritik egiteak asko errazten du antolaketa lana, ez dugu-eta errepideko zirkulazioa moztu behar. Bestela, bidean izan beharreko boluntario kopurua bikoiztu egiten da". Hain zuzen, Herrizaingo Sailera egin beharreko eskaera da hori, eta azken urteotan Antxintxiketanekoek traba handiak izan dituzte, besteak beste, baimenak azken orduan jaso izan dituztelako: "Horregatik, korrikalariendako lasterketa egingo dugu".

No hay comentarios:

Publicar un comentario