Buscar este blog

viernes, 8 de junio de 2018

Afrikarekiko hurbiltasuna sustatzeko jardunaldia .

Afrikarekiko hurbiltasuna sustatzeko jardunaldia izango da bihar Arantzazun


2018/06/08
TAU Fundazioak eta Arantzazuko Adiskideak elkarteak, egun osoko egitaraua antolatu dute
  Afrika ikusarazi eta gerturarazteko sentsibilizazio eta kontzientziazio ekintzak ez dira berriak Arantzazun. Tau Fundazioak urteak daramatza halako egitarau berezia antolatzen. Hasieran, aste oso bateko arratsaldetako jardunaldiak izan zirenak egokitzen joan dira eta une honetan, egun bakarreko egitarau trinkoa bihurtu da. Aurtengo hitzordua bihar beteko da.
Gaiak ere, egoera eta gaurkotasunaren arabera moldatuz joan dira eta aurten, Afrikarekiko dugun hurbiltasun fisikoari erreparatuz enpatia eta hurbiltasun emozionalari eragin nahi zaio, horretarako bidea gatazka armatuak eta emakumeak izango direlarik.
  Zinea eta ikus-entzunezkoak oinarri hartu dira biharko egitaraua osatzeko. Hala, 10.30tan, Boko Haram. biolentzia Nigerren izeneko afrikar  laburmetraia aurkeztuko da eta ikusi ondoren, gaiari buruzko hitzaldi-solasaldia hasiko da Judith Prat kazetari eta argazkilariarekin. Prat, zuzenbidean lizentziatua da, giza eskubideetan aditua eta azken urteetan Afrika eta Ekialde Ertainean lanean aritu da gatazken argazkiak eta dokumentazioa biltzen. Horren haritik, Judith Pratek berak osatu duen Espoliazioa izeneko argazki erakusketa erakutsi eta gidatuko du.
  Bazkalostean berriz, filme berri bat pantailaratuko da, Green white green. 102 minutuko iraupena duen film nigeriarra da eta jatorrizko bertsioan, azpitituluz lagunduta emango da. Filmaren aurkezpena eta ondorengo solasaldia Beatriz Leal Riescok bideratuko du. Arte kritikari eta unibertsitate irakaslea da eta Afrikako zineman aditua.Arratsaldeko emanaldia 16:00tan hasiko da.
  Ekintza guztiak Gandiaga Topagunean izango dira eta irekiak, interesa duten guztientzat, baina ahal dela izena aurrez ematea eskatzen da leku egokia prestatzeko. Hauxe da Tau Fundazioko telefono zenbakia: 635 740 597
Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario