Buscar este blog

domingo, 2 de julio de 2017

Gipuzkoako Batzar Nagusiak Oñatin.

GOIENA

   POLITIKA  OÑATI
Urtero uztailaren 2an egiten den Gipuzkoako Batzar Nagusien osoko bilkura ibiltaria Oñatin egin da gaur, historian laugarren aldiz. Oporraldiaren aurretik egin ohi den bilkura solemnea da; hala ere, Batzar Nagusietan bezala Oñatin ere izan da eztabaida,  zamaketa-sektoreko erreformaren harira. Bilkurak ordu eta erdi inguru iraun du, eta klarinek interpretatutako Agur Jaunak abestiarekin amaitu da. 
Bilkuraren aurretik dantzariek harrera egin diete batzarkideei, diputatuei eta bestelako gonbidatuei eta Oñatiko alkate Mikel Biainek aginte makila eman dio Batzar Nagusietako presidente Eider Mendozari. Klarinek Gipuzkoako ereserkia jotzen zuten bitartean, Batzar Nagusietako presidente Eider Mendoza, Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olano eta Oñatiko alkate Mikel Biain udaletxera sartu dira mazadunek gidatuta. Ondoren, guztiek udaletxeko sarreran ohorezko liburua sinatuta, hasiera eman diote bilkura bereziari.
Hurrengo osoko bilkura ibiltaria Zumaian egingo da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario