Buscar este blog

domingo, 9 de julio de 2017

Ander Biain eta Markel Gartzia TXAPELDUNAK.

OK MAGAZINEA
2017-07-09 19:20:42
ANDER BIAIN FINALEKO PILOTARI ONENA IZENDATU DUTE
Biain-Gartzia bikoteak, Añorgako txapelketa irabazi du
Añorgako pilota txapelketako finalak jokatu dira gaur goizean eta gazte mailako txapela, Oñatira etorri da. Ander Biain eta Markel Gartzia txantxikuarrek, partidu bikaina jokatu dute eta 22-10 emaitzaz nagusitu dira Ruiz de Larramendi lehengusuen aurrean.

Txapel berri bat jantzi dute gaur goizean Ander Biain eta Markel Gartzia oñatiarrek. Añorgako pilota txapelketan, gazte mailako pilotari onenak izan baitira, aurtengo ekitaldian. Txapelketa guztian zehar, oso erregularrak izan dira eta gaur goizean jokatu den finalean ere, aurkarien gainetik pasa dira.

Partidu guztian zehar, nagusitasun handia erakutsi dute txantxikuarrek. Gartziaren kolpe eta erregulartasunak, aukera asko eman dizkio Biaini aurreko koadroetan eta aurrelariak, oso ondo baliatu du bere aukera. Sakearekin min asko egin du eta joku bizia eskainiz, 22-10 nagusitu dira Ruiz de Larramendi lehengusuen aurrean.

Ulermen oso altua duen bikotea osatzen dute Biain eta Gartziak eta txapelaz gain, Anderrek, finaleko jokalari onenaren saria ere eraman du.

Biain eta Gartzia Añorgako txapelarekin

No hay comentarios:

Publicar un comentario