2017-07-21 10:50:47
MALAGAN ETA TERRASAN LEHIATUKO DIRA OÑATIARRAK
Hiru txantxiku, Espainiako igeriketa txapelketan
Azken urteetan bezala, ordezkaritza aipagarria izango du Aloñak, udako Espainiako igeriketa txapelketan. Nerea Diaz, Ainhoa Redin eta Sara Isasisasmendi urteko hitzordu garrantzitsuena prestatzen ari dira eta jakinarazi berri digutenez, guztien helburua, marka pertsonalak hobetzea izango da.
Infantil mailako txapelketa izango da lehena. Uztailaren 27tik 30era bitartean, Malagan lehiatuko baitira Ainhoa eta Sara. Redinentzat bigarren aldia izango da eta Isasisasmendik, debuta egingo du. 50, 100 eta 200 libreko minimak lortu ditu 13 urteko igerilari gazteak eta zalantzarik gabe, denboraldiko sorpresa positiboetako bat izan da. Redinek ere, denboraldi oso ona burutu du eta 100 bizkarrean parte hartuko du Malagako hitzorduan.
Nerea Diazen kasuan, aurtengoa, bosgarren Espainiako txapelketa izango da. 17 urterekin, bost uda daramatza estatuko txapelketarik garrantzitsuenean lehiatzen. Txalogarria benetan. Azken hilabeteetan hainbat gora-behera izan dituen arren, 100 bizkarrean ikusiko dugu Terrasan. Junior-open mailako hitzordua, abuztuko lehen egunetan izango da.
Azken prestaketa lanak egiten ari dira beraz Diaz, Redin eta Isasisasmendi. Atzoko saioa hasi aurretik, hiru igerilariekin hitz egiteko parada izan genuen. Hemen daukazue elkarrizketa osoa entzungai:
Markak hobetzea helburu
Igerilariekin hitz egin ostean, taldeko prestatzailearen izan ginen. Denboraldi erdian «arduratuta» zegoela adierazi zigun Artzak. Hala ere, zorionez, azken asteetan gauzak aldatu egin dira, eta aho-zapore gozoarekin agurtuko du bere azken aurreko denboraldia.
Hiru igerilari gazteen helburua, «marka pertsonalak hobetzea» izango dela onartu digu Infantek. Hemen daukazue elkarrizketa guztia entzungai:
Sara, Nerea eta Ainhoa, Zubikoako igerilekuan |
No hay comentarios:
Publicar un comentario