Buscar este blog

jueves, 16 de febrero de 2017

Zazpi oñatiarrek parte hartuko dute Gipuzkoako Eskolarteko bat-bateko bertsolari txapelketan.


Gaur jokatuko da Gipuzkoako 37. Eskolarteko txapelketako lehen kanporaketa saioa Legazpiko Muruazpi elkartean, eta bi oñatiarrek kantatuko dute bertan: Urko Arregi eta Bittor Zubiagirre. Denera bost kanporaketa saio izango dira, eta horietako bat Oñatin, martxoaren 3an, Larrain Gain elkartean, bertso-afari formatoan, eta bertan ariko da Aitor Tatiegi oñatiarra. Herriko gainerako ordezkariei dagokienez, Haritz Olaetak eta Aritz Irigoienek Lasarten kantatuko dute otsailaren 24an, Xabier Agirrek Altzon martxoaren 10ean, eta Gontzal Belategik Orion martxoaren 17an. Denera 33 gaztek parte hartuko dute, eta puntuazio onena lortzen duten zortziak sailkatuko dira apirilaren 2an Azpeitian jokatuko den finalerako. Jarraitu.
BERTSO PAPER LEHIAKETA

Joan den igandean egin zen Gaztelekuak eta Txinparta Bertso Eskolak antolatutako bertso-paper lehiaketaren sari banaketa. Lehen Hezkuntzan Maider Molinero, Hegoa Larrea, Lide Arregi, Garazi Uriarte eta Nahia Blazquez izan ziren sarituak; DBH-Batxilergoa sailean berriz, Bittor Zubiagirre, Aitor Tatiegi eta Haritz Olaeta. Uxue Alberdi eta Andoni Egañaren eskutik jaso zituzten sariak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario