Buscar este blog

domingo, 26 de febrero de 2017

Sei domina lortu dituzte Aitor Tatiegi eta Ainhoa Redin.

ok magazinea

2017-02-24 11:23:19
BIHARTIK AURRERA EUSKAL HERRIKO TXAPELKETETAN LEHIATUKO DIRA
Sei domina lortu dituzte Aitor Tatiegi eta Ainhoa Redinek, Gipuzkoako txapelketan
Aloña Mendiko igerilariek neguko Gipuzkoako txapelketak izan zituzten pasaden asteburuan Azpeitian. Balantzea orokorrean uste baino okerragoa izan bazen ere, Aitor Tatiegi eta Ainhoa Redin, maila oso onean aritu ziren. Bien artean sei domina lortu zituzten. Tatiegik urrezko eta brontzezko bana, eta Redinek urrezko bi eta zilarrezko bat eta brontzeko beste bat.

Urteko lehen txapelketa garrantzitsua lehiatu zuten pasaden asteburuan Aloña Mendiko igerilariek. Larunbat eta igandea bitartean, absoluto mailako neguko Gipuzkoako txapelketa jokatu zen Azpeitiako igerilekuan. Hamasei igerilari izan ziren denboraldiko lehen zita garrantzitsu honetan eta orokorrean, emaitzak, uste baino okerragoak izan ziren. «Maila hobea ematea espero nuen. Ez da batere txapelketa ona izan» onartu digu astean entrenatzaileak. Hala ere, badira maila onean aritu zirenik eta horien artean, zalantzarik gabe bi igerilari gazteren lana aipatu beharra dago.

Aitor Tatiegik (Oñati, 2001) bi domina lortu zituen. 100 estiloetan urrea (01:06:98) eta 100 libreetan brontzea (00:58:74). Ainhoa Redinek (Oñati, 2002) berriz, lau garaikur poltsikoratu zituen. Urrea 50 tximeleta (00:31:27) eta 100 estiloetan (01:14:22), zilarra 100 bizkarrean (01:09:45) eta brontzea 50 bizkarrean (00:32:03). Bestelakoan, dominarik lortu ez bazuen ere, 2003. urteko Izaro Altunak egindako txapelketa ere aipagarria izan zen. Altunak Euskal Herriko txapelketetan lehiatzeko minima eskuratu baitzuen.

Asteburuan Euskal Herrikoak

Atsedenerako astirik gabe, asteburuan, neguko Euskal Herriko igeriketa txapelketa izango dute txantxikuarrek. Nagusiek Iruñeako Amaia igerilekuan eta gazteek Iruneko Azken Portuko instalazoetan. Orotara hamaika igerilari eramango ditu talde oñatiarrak lehia nagusi honetara: Iñaki Guridi, Ander Zarketa, Aitor Diaz, Josu Barrena eta Nerea Diaz nagusietan eta Aitor Tatiegi, Iker Urbina, Maria Murgiondo, Ainhoa Redin, Sara Isasisasmendi eta Izaro Altuna gazteetan.

Tatiegi eta Redin astean zeharreko lan saio batean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario