Buscar este blog

lunes, 20 de marzo de 2023

SAN MARTINGO BARATZAK.

 2023/03/20.

San Martingo baratze parkean dauden 85 ortu erabiltzeko baimena emateko deialdia egin du Udalak



Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 12an amaitzen da

  2014ko azaroan onartu zen aisialdiko baratze ekologikoak erabiltzeko araudia. Ortuen erabilera baimenak urtebeterako ematen badira ere, lau urtera arte luzatu daitezkeela dio araudiak. Hala, 2019an egin zen aurreko deialdi orokorrean esleitutakoen erabilpen baimena martxoaren 11an iraungi zen. Orain, deialdi berri bat egin da 85 orturen erabilera baimena berriro esleitzeko.


  Ortu bakoitzak 30 metro karratu inguru ditu eta ekologikoan lan egiteko baldintza dute. Erabiltzaileak urteko errenta kontzeptuan ordenantza fiskaletan jasotzen den tasa ordaindu beharko dio udalari, iaz 5,24 euro izan zen, eta aisialdi ortuen erabiltzaileen elkarteak jarrita duen kuota ere ordaindu beharko du, 70 euroko fidantzarekin batera. Baina ordainketa horiek esleipena egin ondoren egin behar dira.


  Gaur ireki den erabilera baimenen esleipen honetan parte hartzeko, 2014ko araudian onartutako baldintzak bete behar dira: ortua erabiltzeko baimenak irauten duen bitartean Oñatin erroldatuta egotea, udalarekin zerga edo beste mota bateko betebeharrak egunean izatea, familia unitatearen kideek beste baratze ekologiko baten erabiltzaile ez izatea, eta aisialdiko baratzeen araudiak aurreikusitakoa ez betetzeagatik zigorturik ez egotea. Adi txikikoen eskaerak ere onartuko dira, baldin eta arduradun egiten den aitak, amak edo tutoreak babesten badu.


  Interesatuek eskaera udaleko bulego orokorretan jaso eta egin beharko dute. Apirilaren 12an amaituko da eskaerak egiteko epea. Eskaera guztiak eskutan, baldintzak betetzen dituzten eskatzaileen artean zozketa egingo da. San Martingo baratze parkean 88 ortu daude baina horietako 3, 40-41 eta 42 zenbakidunak, Udalak berak erreserbatu ditu.


Iturria: Oñati Irratia


No hay comentarios:

Publicar un comentario