Buscar este blog

martes, 7 de marzo de 2023

"BAKARDADEAREN AURKAKO GIPUZKOAKO ESTRATEGIA: "HARIAK"

 

  • 08/03/2023.
  •  10:00.
  • Santa Ana antzokian.



HITZALDIA.

Oñatiko Esperientzien Gelak antolatuta

Hizlaria: Ainhoa Becerra Sotelo

Azken 24 urteetan, berrikuntza sozialaren, soziosanitarioaren, sanitarioaren eta teknologikoaren arloan egin du lan: Enpresa-arloan lan egin du -aholkularia eta ikertzailea-, hirugarren sektore sozialeko erakundetan eta gaur egun esparru publikoan.

Hitzaldiaren azalpena:

Gipuzkoan, 55 urte baino gehiago dituzten pertsonen %29’5a bakarrik sentitzen da, baina soilik %5ak onartzen du zuzenki. Inposatzen den bakardadea mingarria da eta kostatu egiten zaigu errekonozitzea. Isila da, gehienetan ikusezina eta anitza. Hariak Estrategiak behar bati eta desio bati erantzuten die: nahi ez diren bakardadeen inguruan dagoen estigma soziala ezabatzea, baita horiek aurreikusteko zein heltzeko tresnak eta baliabideak sortzea.

Estrategia 57 pertsonek osatutako talde eragile batek gidatu du eta lanketan hainbat eragileek parte hartu dute: Gipuzkoako 77 udaletxeen ordezkariek, tokian-tokiko 98 gizarte erakundeek, Osakidetza 6 ESIen bitartez eta 20 enpresa eta berrikuntza zentroek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario