Buscar este blog

domingo, 13 de septiembre de 2020

Semana de la movilidad..(2020)

 Orain, inoiz baino gehiago, ingurumenarekiko errespetua eta Lurra zaintzearen beharra agerian geratu den honetan, Oñatin ospatuko den Mugikortasun Iraunkorraren Astea sorpresaz beterik eta herritar guztiengana heltzeko prest dator.

Egitaraua:

Irailaren 16tik 22ra ideia-lehiaketa web bidez

Mugikortasun iraunkorraren alde egiteko Oñatin gauzatu daitezkeen ekintza zehatzak proposatu eta bizikleta tolesgarri baten zozketan parte hartu!

Irailak 19, larunbata

  • Usakora bizikleta martxa familientzat

Irteera: Foruen enparantza, goizeko 11:00etan

  • Murala egiteko tailerra 6-10 urteko haurrei zuzendutako

Lekua eta ordutegia: Foruen enparantza, 15:30-17:30

  • Herritarrei zuzendutako informazio puntua

Tokiko Agenda 2030, Mugikortasun iraunkorraren dekalogoa…

Eta sari berezien zozketa!

Lekua eta ordutegia: Foruen enparantza, 11:00-14:00 / 15:00-18:00

 Irailaren 23an ideia-lehiaketan partaide izan direnen artean bizikleta tolesgarri bat zozketatuko da.



No hay comentarios:

Publicar un comentario