Buscar este blog

miércoles, 16 de septiembre de 2020

LAGUNDU LAGUNTZEN!!

 







Kaixo herrikide!

Pandemiaren ezohiko egoeraren ondorioz, martxotik gaurdaino proiektu ugari geratu dira bertan behera. Horietako bat, "Oporrak Bakean" proiektua izan da, eta gurera etorri izan diren haur Sahararrak ezin izan dira aurten etorri. Egoera honi aurre egiteko eta haien beharrei erantzun asmoz, Bubisher elkarte Bergararrak osasun materiala, eskola materiala eta neguko arropak (9-16 urte) batzeko deialdia egin du. Deialdi horretara batuz, material hauek batzen izango gara Hermansoloñako lokalean astebarruan zehar, goizean 11:00-12:00 tartean eta arratsaldean 18:00-19:00 tartean. Guztion laguntza beharrezkoa da ezohiko egoera hauei aurre egiteko. Lagundu laguntzen!



No hay comentarios:

Publicar un comentario