Buscar este blog

sábado, 12 de septiembre de 2020

Juegos Kompan enpresak egingo ditu Errekalden sokadun kupula instalatzeko lanak.

 2020/09/11.


Astelehenean sinatuko dute esleipen kontratua

  Errekalde eta Mendiko kale arteko plazatxoan soka bidezko jolas gunea egokituko da, udazken hasieran. Lanak esleitu berri ditu Udalak eta kontratua astelehenean sinatuko da.

  Partaidetzazko aurrekontuak egitasmoaren baitan, 6 eta 14 urte bitartekoentzat igotzeko eta oreka mantentzeko jolasekin gune bat hornitzearen proposamenak % 24aren babesa lortu zuen. Merkatuan dauden aukera ezberdinak aztertu ondoren, haur eta gaztetxoen abileziak lantzeko sokadun eta saredun estruktura bat jartzea erabaki zuen Udalak eta zegokion lizitazio prozesua osatu du.

  Hiru enpresa aurkeztu ziren deialdira baina bik zehaztutako oinarriak betetzen ez zituztenez, prozesutik kanpo utzi ziren. Bartzelonako Juegos Kompan S.A.k bakarrik bete zituen eskatutako ezaugarri teknikoak. Udalaren gehienezko prezioa 10.000 eurotan merkatuta, lanak, 60.368,25 eurotan egingo ditu. Exekuzio epea ere hobetu du, 12 asteko tartea 8ra murriztuta. Eskaintza egoki baloratu du Kontratazio Mahaiak eta lana berari esleitzea erabaki du Gobernu taldeak.

  Errekaldeko jolas parkean egun dauden elementuak kendu egingo dira eta kupula formako sokadun egitura instalatuko da, hiru arkuz edo sei besoz osatutako sokadun elementu berria egokituko da. Zorua ere berritu egingo da. Lanak, hiruzpalau aste barru hastea aurreikusten da.

Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario