Buscar este blog

jueves, 24 de mayo de 2018

Ehunkien azoka Santa Marinan egingo da datozen bi larunbatetan.....42

2018/05/22

Barrakak plaza ondoko jolasgunean muntatzen hasiko dira bihar
  Arropa, oinetako eta bestelako ehunkiak saltzera astero etortzen direnei aurreko astean jakinarazi zitzaien azoka lekuaren aldi baterako aldaketa. Horrela, asteroko merkadilloa ziurtatu nahi da. Korpus jaietan barrakek aste eta erdi egingo dute plaza ondoko jolas gunean, tartean, 2 zapatu hartuko dituztelarik. Ehunkiak saltzera datozenek Oñatiko salmenta galdu ez dezaten maiatzaren 26an eta ekainaren 2an, Santa Marinan muntatuko dituzte postuak. Edo behintzat, hartarako aukera eman zaie.
  Udaleko Zerbitzuak departamentua arduratu da datozen bi larunbatetarako leku aldaketaren berri saltzaileei emateaz. Bide batez, uztailean eta irailean beste bi egunetan ere ehunkien azoka Santa Marinara eramango dela jakinarazi zaie: uztailaren 14an Garagardo feriaren karpa plaza ondoan egongo delako eta irailaren 22an, San Migel jaiak tarteko barrakak berriro itzuliko direlako. Irailaren 29an eta urriaren 6an ere barrakak plaza ondoko jolas gunean egongo dira baina bi larunbat horietan ez da azokarik egingo, lehenengoa San Migel eguna delako eta bigarrena, Herri eguna. 
  Aipatutakoak aurre ikusita dauden leku aldaketa egunak dira. Ez ustekoak gerta litezke baina horiek ezin dira iragarri. Oin hurrengoa 2016ko azaroan izan zen, Gernikako arbolaren adar bat ustekabean apurtu eta jausi zenean.
Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario