Buscar este blog

jueves, 31 de mayo de 2018

Amaitu dira Udanako errepidearen konponketa lanak.

2018/05/31.


Semaforoa kendu da eta baita txirrindulari eta garraio bereziko ibilgailuei jarritako debekuak ere
  Bi hilabete eta erdiz luzatu dira Udanako errepidearen zati bat konpontzeko lanak. Bitartean, trafikoa semaforo bidez erregulatu zen. Konkretuki, GI-2630 errepideko 9 eta 10. kilometro puntuen artean egin dira lanok, errepide zati batek behera egin baitzuen. Azpiko lurra galduta, errepide zatia jausi egin zen, zuloa sortuz. Kaltetutako errepide zatian ezponda egonkortzeko 45 metroko eskoilera eta terraplena  eraiki dira.
  Lanak, errepidea itxi gabe egin dira baina tarte batean errail bakarra utzita. Horregatik, ibilgailuen trafikoa mugatu zen eta pisu, zabalera edota luzera bereziko kamioiei bidea debekatu zitzaien. Baita txirrindulariei ere, nahiz eta askok mendatean gora eta behera ibiltzen jarraitu zuten. Lanak bukatuta debeku guztiak jaso dira.
  Asteartean margotu zen konpondutako errepide zatia eta semaforoa kendu zen. Atzo azken materialak erretiratzea soilik geratzen zen. Sasoi eraikuntza enpresak egin ditu konpontze lanok, 209.000 €ko aurrekontuaz
Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario