Buscar este blog

miércoles, 21 de marzo de 2018

AIMAR EROSTARBE.

OK MAGAZINEA

2018-03-20 20:33:51
HIRUGARRENA IZAN DA ASTEBURUAN JOKATU DEN AZPEITIAKO SARIAN
Podium berri bat, Aimar Erostarberentzat
Sasoiko jarraitzen du Aimar Erostarbe txirrindulari oñatiarrak. Pasaden astean Elgoibarren garaile izan ostean, igandean hirugarren amaitu zuen Azpeitiako lasterketa. Lau lasterketa jokatu direnean, Gipuzkoako ranking-eko bigarren postuan kokatu da Aloña Mendiko ziklista gaztea.

Lagun Onak txirrindulari elkarteak antolatuta, igande arratsaldean lehiatu zuten kadete mailako XXXVIII. Azpeitia Saria. 131 txirrindularik parte hartu zuten 54 kilometroko proban, eta Bazpi taldeko Asier Pozo (1:28:48) izan zen guztietan azkarrena. Hamalau laguneko ihesaldi bat iritsi zen lasterketa lehiatzera eta azken esprintean, Iñaki Errazkin donostiarra eta Aimar Erostarbe oñatiarra izan ziren bigarren eta hirugarren ziklista azkarrenak.

Ulma Aloña Mendiko beste ordezkariek, ondorengo postuetan amaitu zuten lasterketa: Unai Cueva (9.), Danel Casais (17.), Unax Arregi (29.), Aritz Torres (34.) eta Aitor Altube (36.). Taldekako sailkapenean, hirugarren amaitu zuen Ulma Aloña Mendik.

Ranking-ean ondo kokatuta

Lau lasterketa baino ez dira jokatu errepideko denboraldian baina dagoeneko, onenen parean dabil Aimar Erostarbe. Ibaetan hirugarrena izan zen estreinekoan, Beasainen bosgarren, Elgoibarren garaile eta Azpeitian, hirugarren. Honenbestez, 69 puntu pilatuta, Gipuzkoako ranking-eko bigarren ziklista onena da Erostarbe. Sailkapen berezi honetako lidertza, Bazpi taldeko Asier Pozoren (80p.) eskuetan dago uneotan.


Erostarbe igandeko lasterketan helmugara iristen. Argazkia: Aitor Mendiara

No hay comentarios:

Publicar un comentario