GOIENA.
Ikusmin handia sortu du Oñatiko hainbat komertziok antolatutako desfileak
2017-06-03 10:45 GIZARTEA OÑATI
Oñatiko Kuttun, Beroki, Beloki, Laket, Bellotza, Luar eta Maibi komertzioetako kideek euren produktuak eta arropak erakutsi zituzten atzo, egubakoitza, egindako moda desfilean. "Herriari gure produktuak ezagutaraztea da helburua, modu desberdin batean", azaldu du Argiloain Perosterenak, Maibi dendako arduradunak. Klau dendak ez du parte hartu desfilean, baina kontuan hartu nahi izan dute antolatzaileek.
No hay comentarios:
Publicar un comentario