Finalaurrekoak urrun dituzte oñatiarrek, Ataunen aurkako hiru partiduak galduta
2017-06-03 10:30 KIROLA OÑATI
Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako final-laurdenetako joaneko partiduak jokatu zituen atzo Aloña Mendik, ataundarren kontra, eta garaipen garbia eskuratu zuten kanpotarrek. Izan ere, oñatiarrek ezin izan zuten partidu bakarra ere irabazi.
Josu Osa Aloña Mendiko pilota saileko kidearen esanetan, "belarrondokoa" jaso zuten atzo Zubikoa kiroldegian pilotari oñatiarrek.
Kadete mailan, Ibon eta Iñigo Perezek 14-22 galdu zuten. Gazte mailan, Ander Biainek eta Markel Gartziak ere amore eman behar izan zuten, eta ezin izan zuten irabazi (17-22). Azkenik, nagusietan, Gorka Perezek eta Oier Otxoak jipoia jaso zuten ataungo bikote indartsuaren aurka (6-22).
Itzulerako partidua gelditzen da oraindik, baina hiru partiduak galduta, finalaurrekora pasatzea oso zail dute oñatiarrek.
No hay comentarios:
Publicar un comentario