Buscar este blog

lunes, 26 de junio de 2017

Amaia Bernal garaile, Igeldoko Igoera herrikoiean..(2017)

ok magazinea


2017-06-26 15:44:07
BI MINUTUTIK GORAKO ALDEA ATERA ZION BIGARREN SAILKATUARI
Amaia Bernal garaile, Igeldoko Igoera herrikoiean
Asteburuaren errepasoa egiten hasita, beste behin, herritar batek lortutako garaipen baten berri eman beharra daukagu. Kasu honetan, Amaia Bernal korrikalaria izan da protagonista. Antxintxiketan taldeko atletak, nagusitasun handiz irabazi baitzuen atzo, Igeldoko Igoera herrikoia.

Azken hilabeteetan fascitis puntu batekin bueltaka ibili da Amaia Bernal. Martxoa erdian, asteburu bakarrean podium bikoitza lortu zuenetik ganoraz entrenatu gabe ibili da zangoan zeukan min horien ondorioz. Hala ere, badirudi poliki-poliki osatzen ari dela eta horren adibide garbiena, atzo goizeko garaipena da. Entrenamendu egun bat izan behar zuenak, garaipen batean amaitu baitzuen. Konfidantza handiegirik gabe, lan saio normal bat egiteko asmoa zeukan asteburuan Bernalek, baina Igeldoko lasterketa zegoela ikusirik, kalitatezko test hori egitea erabaki zuen. Eta aukeraketa ez zen batere txarra izan.

Onditz triatloiaren ostean, eguerdia iristearekin batera, eman zioten hasiera lasterketari. Ondarretako hondartzan hasi, eta Igeldorainoko 7 kilometroko bide malkartsua osatu behar izan zuten korrikalariek. Eta emakumezkoen artean, Bernalek nagusitasun handia erakutsi zuen.

Lehen kilometroak bete orduko jarri zen lasterketa buruan eta gerora, abantaila hori kudeatzea izan zen bere betebehar nagusia. Hori horrela, 33:15ean iritsi zen helmugara txantxikuarra eta bi minututik gorako abantaila atera zion Karen Ortiz de Guinea (35:40) hernaniarrari. Podiuma, Estitxu Iturralde (36:38) herrikideak osatu zuen.

Bernal Igeldoko garaikur nagusiarekin

No hay comentarios:

Publicar un comentario