Buscar este blog

lunes, 13 de marzo de 2017

Eskolarte mailako txirrindulari proba.2017.


Aloña Mendi txirrindularitza sailak, urteko lehen hitzordua antolatuko du Martxoak 18rako zapatua

Eskolarte mailako txirrindulari proba izango da eta saileko txirrindulari gaztetxoenek, bizikleta gainean duten 

trebetasuna erakusteko aukera izango dute. 

Denboraldiko bigarren lasterketa izango da klubeko harrobiko txirrindularientzat.

Lasterketak arratsaldeko 16;30etan abiatuko dira Enpresagintza fakultate paretik. Alebin eta infantil mailako 

txirrindularientzako proba izango da eta antolakuntzatik adierazi digutenez, 80 bat partehartzaile 

espero dira irteera puntuan. Horietatik 13, Bizipoz- Aloña Mendi taldekoak izango direlarik. Maila hauetan zirkuitu 

itxi batean egiten dira lasterketak. Oñatikoa, Enpresagintza eta Cegasa lantegiaren artean dagoen 

errepidean gauzatuko da.

HERRIKO GAZTETXOEI GONBITEA

Federakuntza mailako lasterketa bat izanik ere, eskolarte maila dela kontutan hartuta, Aloña Mendiko txirrindularitza saileko arduradunek, 9 eta 10 urte bitartekoherriko gaztetxo guztiak gonbidatu 

nahi dituzte zapatuko lasterketan parte hartzera. Ez da baldintza berezirik eskatuko. Kaskoa eta edozein motako bizikleta (errepidekoa, mendikoa...) izatea, besterik ez.


No hay comentarios:

Publicar un comentario