Buscar este blog

lunes, 13 de marzo de 2017

'Cuando dejes de quererme'.

Film baterako eszenak grabatzen ari dira Mikel Goiaingeruaren Parrokia atarian eta klaustroan

No hay texto alternativo automático disponible.





2017/03/13
"Cuando dejes de quererme" Igor Legarreta zuzendariaren lehen film luzea izango da
  Pasa den astelehenean hasi ziren Cuando dejes de quererme dramaren filmazio lanak. Igor Legarretak zuzentzen duen lehen luzemetraia honetan protagonista, Flor Torrente, Miki Esparbé eta Eduardo Blanco aktoreak dira baina hainbat euskal aktorek ere parte hartuko dute, Itziar Aizpuru, Eneko Sagardoy, Kandido Uranga edota Joxean Bengoetxeak, besteak beste.
  Pelikularen filmaketa sei astez luzatzea aurre ikusten du Centuria Film ekoizpen etxeak eta Euskal Herrian eta Buenos Airesen egingo da. Gaur hain zuzen ere, filmaketa taldea Oñatin dago, Mikel Goiaingeruaren Parrokian. Irudiak eliza atarian eta klaustro inguruan filmatuko ei dira eta printzipioz, gaur bakarrik. Oñatin bezala, Zumaian, Deban, Irunen, Bilbon, Donostian eta Durangon ere filmatuko dute. Izan ere, Cuando dejes de quererme filmak Durangora, jaioterrira itzultzen den emakume gazte baten istorioa kontatuko baitu. Argentinan bizi da baina 30 urte lehenago desagertu zen aitaren gorpua, tiro bat buruan duela basoan lurperatuta topatu dutela jakinaraziko dio osaba batek eta hari lur emateko asmoz Durangora itzuliko da. Bide batez, amaren desioa beteaz, haren errautsak ekarriko ditu jaioterrian uzteko. Aitaren heriotzaren auzia korapilatu egingo da eta filmaren trama ere bai.
  Cuando dejes de quererme filma Igor Legarretaren lehen luzemetraiada. Aurretik Autómata edota Zipi y Zape pelikulen bigarren zatiak zuzendu zituen. Gidoia berriz, Javier Etxanizek, Asier Gerrikaetxebarriak eta Jon Iriartek idatzi dute.
Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario