Buscar este blog

viernes, 17 de marzo de 2017

Udaletxeko leihoak eraberritu egingo dira.

2017/03/17

Beira bikoitza eta burletak jarriko dira energia aurrezteko helburuz
  Udaletxeko iraunkortasun energetikoa hobetzeko hurrengo lana leihoak eraberritzea izango da. Leihoak egurrezkoak dira eta aldatuko ez diren arren, konpondu eta eraberrituko dira. Leihoetako beira aldatuko da eta beira bikoitza jarriko da hozberoari hobeto eusteko. Gainera, burletak jarriko dira aire sarrerak kontrolatzeko. Lana, leiho nahiz balkoietako ateetan egingo da.
  Udaletxea babestutako eraikina izaki, ezertan hasi aurretik, egin nahi denaren proposamena bidaliko da Foru Aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentura dagokion txostena osatu dezan. Bitartean, egin asmo diren lanak zehaztu eta aurrekontua eskatu zaio Egur-lan aroztegiari. 12.588,26 €-ko aurrekontua (BEZ kanpo) aurkeztu du.
  Udal eraikinen Energia Iraunkorrerako Ekintza Planaren baitan udaletxeko energia eraginkortasuna hobetzea aurreikusi zen. Iazko udan eraikinaren berotze sistema guztiz berritu zen eta orain, bero hori galdu ez dadin leihoak eraberritzea erabaki da.
Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario