Buscar este blog

lunes, 30 de enero de 2017

2017-2018 ikasturterako aurre-matrikula egiteko epea gaur ireki da.


2017/01/30

2017-2018 ikasturterako eta derrigorrezko hezkuntza maila ezberdinetan aurre-matrikula egiteko epea gaur ireki da


Izen-ematea otsailaren 10era arte luzatuko da
  Orokorrean, aurre-matrikula egiteko deialdi honek, 2 eta 16 urte bitarteko haur eta gaztetxoei dagokie baina bereziki, datorren ikasturtean eskolara lehen aldiz joango diren neska-mutikoei zuzenduta dago. Besteek, normalean, ikasten duten zentroan edo gutxienez, ikasketa ereduan jarraituko dute. 2015ean jaiotako 116  haurrak dira beraz, nagusiki, bi asteotan zehar herriko ikastetxeetan matrikulatuko direnak.
  Herriko ikastetxeetan, bereziki ikasle berri horien gurasoei zuzenduta, aurkezpen ekitaldiak eta instalazioak ezagutzeko bisitaldiak egin dira. Ikastetxe bakoitzaren hezkuntza ereduaz, baliabideez eta zerbitzu osagarriez informazioa emateko  bilera pertsonalizatuak egingo dira,hala eskatzen duten gurasoekin, aurre-matrikula epeak zabalik dirauen bitartean. Herriko haur eta lehen hezkuntzako hiru ikastetxeetan gainera, ate ireki jardunak egin dituzte ostiral, larunbat eta igandean.
  Aurten, azken urteetan bezala, haur, lehen eta derrigorrezko bigarren hezkuntzan aurre-matrikula betetzeko tramitazio guztia internet bidez egin daiteke. Izan ere, derrigorrezko bigarren hezkuntzan ere matrikula egiteko epea ireki baita gaur. Maila honetan ez da aldaketa handirik izaten. Ikastetxe-egoitza aldatu arren, gehienetan, ikasitako ereduan eta hezkuntza bidean jarraitzen da. Dena den, maila honetan ere ate ireki jardunak egin ohi dira. Zuazola institutuan, esaterako, bihar izango da 18:00etatik aurrera.
Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario