Turismo bulegoak gidatutako bisitak egunero egingo dira eta Txokolateixian, astelehenetik larunbatera.
Abuztua opor garaia izan ohi da askorentzat eta, hori gogoan, eskaintza osatu egingo dute herriko turismo zerbitzuek:
- Arrikrutz-Oñatiko koba egunero zabalik izango da, 9:30-14:30/15:30-19:00 (Telf: 943 082 000)
- Turismo bulegoak ere egunero irekiko ditu ateak, 9:30-14:00/15:30-19:00. Oñatiko altxorrak bisita gidatua (Sancti Spiritus unibertsitatea eta Mikel Goiaingeruaren parrokia) egunero egingo da, 13:00etan (Telf: 943 783 453)
- Txokolateixia astelehenetik larunbatera irekiko da, 10:30-13:00. Bisita gidatua 12:00etan egingo da (Telf: 605 763 595)
Iturria: Oñati Irratia
No hay comentarios:
Publicar un comentario