Buscar este blog

miércoles, 21 de junio de 2023

BI OÑATIAR DIPUTATUEN KONGRESURAKO HAUTAGAITZETAN.

 2023/06/21.

Kongresurako bi hautagai oñatiarrak

Maialen Urzelai eta Larraitz Ugarte hirugarren eta laugarren dira EH Bilduko zerrendan.

  Gaur argitaratu dira BOEn Diputatuen Kongresurako nahiz Senaturako hautagaitzak. Gipuzkoako zerrendetan bi oñatiar ikusi ditugu: Maialen Urzelai Azpiazu eta Larraitz Ugarte Zubizarreta, biak ere EH Bilduko hautagai Diputatuen Kongresurako. Urzelai hirugarren da zerrendan, Ugarte, laugarrena.

  Gipuzkoak sei diputatu hautatuko ditu uztailaren 23ko hauteskundeetan. Aurreko legealdian, Gipuzkoa ordezkatzeko bina diputatu lortu zituzten EH Bilduk eta EAJk eta bana PSE-EEk eta Podemosek. Datorren hilean egingo diren hauteskundeetan Espainiako Gorteetako bi ganberak osatuko dira: Kongresurako 13 hautagaitza aurkeztu dira Gipuzkoan eta Senaturako 11.

  Gaur argitaratu diren zerrendak, aurkeztu diren behin behineko hautagaitzak dira. Akatsak zuzentzeko bost eguneko epea dago eta behin betiko zerrendak datorren asteartean, ekainaren 27an argitaratuko dira.

  Diputatuen Kongresurako aurkeztu den Maialen Urzelai Azpiazuk 36 urte ditu egun, Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziatua da eta Oñatin zinegotzia izan zen 2011-2015 legealdian. Larraitz Ugarte Zubizarretak berriz, 47 urt ditu, Zuzenbidean doktore da, kriminologian aditua, Soziologia Juridiko zein Mediazio familiarreko diplomatua eta Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle da. 2011tik 2015era Gipuzkoako Foru Aldundiko Azpiegiturak eta Mugikortasun diputatua eta erakundeko bozeramale izan zen, legebiltzarkidea ere bai, 2016tik 2020ra, eta egun, EH Bilduko komunikazio arduraduna da.

Iturria: Oñati Irratia


No hay comentarios:

Publicar un comentario