Buscar este blog

miércoles, 12 de octubre de 2022

BI TAO KONTROLATZAILE ALDI BATERAKO KONTRATATZEKO DEIALDIA EGIN DU UDALAK.

 2022/10/11.

Euskarazko ezagutza maila baloratuko da baina ez da derrigorrezkoa, bigarren deialdi honetan

  Iraila amaieran zabaldu zen lehen deialdian, aldi baterako beteko diren bi TAO kontrolatzaile lanpostu hauetarako eskola graduatua eta B2 mailako euskara ezagutza eskatu zuen Udalak. Euskara maila hori egiaztatuta duen langaberik ez da aurkeztu eta, bigarren deialdian, euskara baloratu baina derrigorrezkotzat ez jotzea erabaki da. Beraz, eskola graduatua duen herriko edozein langabetu aurkeztu daiteke TAO kontrolatzaile lanpostura. Izen-emate epe berria urriaren 17ra arte luzatuko da.

  Gogoratu Udalak bi TAO kontrolatzaile kontratatu nahi dituela, 5 hilabeterako eta %50eko lan jardun partzialaz. Aldi baterako bi lanpostu hauetarako izen-ematea Lanbideren web ataritik egin behar da edota telefonoz, 945160600 deituta, nortasun agiriaren zenbakia, DARDE aztarna eta lan eskaintzaren kodea emanez. Urriaren 17an amaituko da izena emateko epe berria.

  Bitartean aurrera darrai artxibo laguntzaile bat sei hilabetetarako kontratatzeko prozesuak. Hartarako jarri zen epean hiru hautagai aurkeztu ziren eta laister baloratuko da adierazitako meritu eta esperientzia. Asmoa, artxibo laguntzaile hau urrian bertan lanean hastea da. 

  Enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako Lanbidek duen laguntza programa honen baitan beste bi langabetu kontratatzea aurreikusten du Oñatiko Udalak: kale garbiketa zerbitzuan arituko diren bi pioi. Hauei dagokien hautaketa prozesua berehala jarriko da martxan, lanean azaroan hasi daitezen nahi baita.

Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario