Buscar este blog

jueves, 31 de marzo de 2022

ARTE UDALEKUTAN ONARTUAK ETA BAZTERTUAK MONITORE GISA.

 

Arte udalekuetan begirale izateko onartu eta baztertuen behin behineko zerrendak argitaratu dira.

2022/03/30.




Erreklamazioak aurkezteko epea bihar amaituko da

  5 lagunek eman dute izena arte udalekuetan begirale izateko eta guztiak onartu dira, kaleratu berri den behin behineko zerrendaren arabera. Era berean, erreklamazioak aurkezteko epea zehaztu da eta bihar, martxoaren 31n amaituko da.
Arte udalekuetan begirale izateko asmoz izena eman duten hautagai guztiek zehaztutako baldintzak betetzen zituztela aurreratu genizuen astelehenean baina legez agindutako tramitazioa bete behar da eta horregatik argitaratu dira onartu eta baztertuen behin behineko zerrendak. Pentsatzekoa da, bost hautagaien izenak mantenduz behin betiko zerrenda kaleratuko dela astearen hondarrean. Izan ere, bostak kontratatzeko asmoa azaldu baitzigun astelehenean bertan Haurrak eta Gazteria udal teknikariak. Gogoratu, arte udalekuetarako izena eman duten gaztetxo guztiak onartu direla eta lau talde osatu asmo direla ekainaren 27tik uztailaren 22ra egingo diren arte udalekuetan.

  Begiraleak aipatzen hasita, esan bestalde, asteartean, apirilaren 5ean irekiko dela udaleku irekietan eta uda kanpainan begirale izan nahi dutenentzat izen-emate epea. Apirilaren 5etik 13ra eman ahal izango da izena. Hautagaiek bete beharreko baldintzak, udaleko web atarian ikusgai daude jada.

Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario