Bertan behera utzi dute Garay-ko greba, enpresarekin aurreakordioa lortuta.
2022-01-05 07:48.
Hijos de Juan de Garay enpresa batzordeko eta zuzendaritzako ordezkariek aurreakordio batera iritsi ziren atzo arratsaldeko bileran. Ondorioz, bertan behera gelditu da iragarrita zuten greba mugagabea.
Lan hitzarmena negoziatzen ari dira Hijos de Juan de Garay enpresan, Oñatin, eta urtarrilaren 10en greba mugagabea hastea zuen iragarrita enpresako langile batzordeak. Atzo, urtarrilak 4, bilera egin zuten enpresa batzordeko eta zuzendaritzako ordezkariek eta aurreakordio bat lortu zuten. Greba, beraz, bertan behera gelditu da.
Hurrengo astean batzarra egingo dute eta han langileek bozkatu eta onartu beharko du lortutako aurreakordio hau. Bilera egin ostean jakinaraziko du enpresa batzordeak zer den lortutakoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario