Buscar este blog

martes, 6 de octubre de 2020

'La trinchera infinita' Oscar sarietara bidean.

 GOIENA




Argazkia: Jose Mari Goenaga, Aitor Arregi eta Jon Garaño Forqué Sarietan

La trinchera infinita, El Hoyo eta O que arde filmak aukeratu dituzte lehen hautaketan. Hiru film horietako bat izango da Oscar sarietan nor baino nor gehiago, Nazioarteko Film Onenaren kategorian.

93. Oscar Sarietan egon daiteke Aitor Arregi, Jon Garaño y Jose Mari Goenagaren filma.  Egoera hau ez da berria filmaren zuzendarientzako, izan ere, 2015ean Loreak filma -Garaño eta Goenagak zuzendua- izan zen hautagaietako bat Ingelesez Mintzo Ez den Pelikula Onenaren kategorian. 2018an, berriz, Handia filma -Arregi eta Garañorena- lehen hautaketan izan zen, gero aukeratu ez bazuten ere. Hori gutxi ez eta aurten, bi Goya eskuratu ditu La trinchera infinita filmak; Emakumezko Aktore Protagonista Onenaren Saria eta Soinu Onenaren Saria. Aitor Arregi zuzendariak "pozik" daudela adierazi du sare sozialen bidez eta beste bi filmak ere zoriondu nahi izan ditu. 

Azpimarratzekoa da aurre hautaketako hiru filmak Euskal Herriko, Galiziako eta Andaluzia eta Kataluniako produkzioak direla. Azaroaren 3an emango dute aukeraketaren berri eta orduan jakingo dute zein izango den Hollywoodeko bidea hartuko duen filma. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario