Oñatiko udalak babesa adierazi nahi dio zauritutako langileari
Zubikoa kiroldegiko eraberritze lanak egiten ari den enpresa bateko langilea lan eremutik kanpo dagoen tenis pistetako harmailetatik behera erori da. Emergentzia zerbitzuak bertaratu eta anbulantziaz eraman dute ospitalera. Oñatiko udalak babesa adierazi nahi dio zaurituari.
Tenis pistetako harmaila eremua ixteko erabakia hartu du udalak, gunearen segurtasun azterketa egin arte.
Iturria: Oñatiko Udala
No hay comentarios:
Publicar un comentario