Buscar este blog

sábado, 20 de junio de 2020

Iñaki Goitia BARRENeko kolaboratzailearen bi lan saritu dituzte..(2020)




Zorioneko dabil Iñaki Goitia BARRENeko kolaboratzaile eta Mendaroko liburutegiko liburuzaina (Oñati, 1981). Batetik, maiatzeko finalista izan da La Microbibliotecaren lehiaketa ospetsuan, 'La última bala' mikroipuinarekin, eta bestetik, beste aipamen bat jaso du Madrilgo Idazleen Eskolak eta Ser Irrati Kateak antolatutako Relatos en Cadena mikroerrelatoen lehiaketan, 'Descorazonador' lanarekin, eta, horrenbestez, astelehenean, hilabeteko onena izateko lehiaketan parte hartuko du. Aurrera egiteko, baina, herritarren botoa ere beharrezkoa du.
 Iñaki Goitiaren 'Descorazonador' mikroipuina saritu dute Madrilgo Idazleen Eskolak eta Ser irrati kateak antolatutako Relatos en Cadena mikroerrelatoen lehiaketan. Eta orain, publikoaren babesa behar du hilabeteko onena izateko aukera izan dezan. Izan ere, hilabeteko onena aukeratzeko epaimahai teknikoaren iritzia ez ezik herritarrek emandako boto kopuruak ere hartzen dituzte aintzat. Aurtengo 32. asteari dagokion ipuina da berea eta astelehenera arteko epea dago botoa emateko honako helbide honetan sartuta: https://escueladeescritores.com/concurso-votacion-rec/
Hona hemen saritu dioten lana: 
 
Descorazonador
Siempre como nuevos, los corazones que trasplanta el doctor Silver son sanos y fuertes, de latidos acompasados, todos ellos de pacientes fallecidos por otras patologías. También el de mi mujer que, tras la operación, sale a correr cada mañana. Por las noches sueña con un tal Matías Ackerman. Encontrarlo y acabar con él ha sido más fácil que convencer al doctor de que sustituya mi corazón sano por el de Matías. Ahora mi mujer solo tiene ojos para mí y me hace el amor de forma apasionada, mientras yo no dejo de evocar las curvas de la señora Ackerman.
 
Astelehenetik ostegunera egiten dute lehiaketa asteko onena aukeratzeko, eta 32. asteko onena izan da berea. Entzuleen literaturako eta sormenerako talentua sustatzeko helburuarekin sortu zuten lehiaketa eta aurtengoa hamalaugarren edizioa da. Joan zen urteko irailaren 2an hasi zuten lehiaketa. Orduan, esaldi bat eman zuten antolatzaileek eta hiru eguneko epea jarri zuten esaldi hari segika gehienez 100 hitzeko ipuinak sortzeko. Geroztik astero-astero egin dute lehiaketa. Aurreko asteko irabazlearen ipuineko azken esaldia erabilita sortu behar izaten dira ipuinak astelehenetik ostegunerako tartean, gehienez 100 berbatakoak, eta astelehenetan aukeratzen dituzte asteko onenak. Hilabeteko onenak Idazleen Eskolak antolatutako El gozo de escribir ikastaroa on-line egiteko aukera irabazten du. Lehiaketako irabazle nagusiak, berriz, 6.000 euro jasoko ditu. Astelehenean irabaziko balu, urteko onena aukeratzeko lehiarako sailkatuko litzateke Iñaki Goitiaren mikroipuina. 
 
Finalista, Microbibliotecaren lehiaketa entzutetsuan
 
Oraingo honekin bost aldiz izan da finalista Iñaki Goitia La Microbibliotecaren lehiaketan. Ospe handiko lehiaketa da, mikroerrelatoen sailean ospe handienekoa beharbada, eta honako lan honekin nabarmendu da oraingo honetan. 
 
La última bala
Después de muchos años de insistencia por su cuenta, y tras fracasar con cada método, —a cuál más desesperado—, Ethan Marshall está a punto de arrojar la toalla. Mientras camina cabizbajo por Westminster, y maldice el destino entre dientes, se detiene frente a Scotland Yard, y con más resignación que disposición de ánimo, decide entrar para que puedan empezar la búsqueda con la mayor celeridad. Lo primero es hacer un retrato robot, de modo que el oficial de policía le ruega que no escatime en detalles: cabello negro como el azabache, ojos verde oliva, tez lechosa, nariz respingona y labios carnosos. Sin olvidar una sonrisa perfecta, reclamo de cualquier anuncio publicitario. Por último, le pregunta por la edad y por el nombre. Que se conserve bien, entre 20 y 30 años, a poder ser. El nombre 

No hay comentarios:

Publicar un comentario